2022/12/27ko prentsa-oharra

GIZARTE-BABESAREN KONTUA. Aurrerapena. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2021ean Euskal AEn 10.085 euro gastatu ziren per capita gizarte-babesean, 2020an baino % 3,2 gehiago

Zahartzaroa eta gaixotasuna/osasun-laguntza funtzioek gizarte-babesean egindako gastuaren ia % 70 erakarri zuten

Eustatek landutako datuen arabera, 2021ean hamar mila eurotik gorako (10.085) gastua egin zen biztanleko Euskal AEn gizarte-babesean, 2020an baino % 3,2 gehiago eta 2019an baino % 13,1 gehiago. Termino absolutuetan, gastua 22.084 milioi eurotik gorakoa izan zen, 2020an baino 620 milioi gehiago.

Gizarte Babesaren Kontua egiten da Gizarte Babeseko Estatistika Integratuen Europako Sistemaren (ESSPROS) metodologiaren arabera, eta edozein erakunde publikok edo pribatuk Euskal AEn egindako gizarte-babeseko sistemen gastua eta sarrera zenbatzen ditu.

Gizarte-babesaren datu eta adierazle nagusiak Euskal AEn. 2019-2021

Excel csv
 201920202021 (A)2020/2019 (%)2021 (A)/2020 (%)
GIZARTEBABESEKO GASTUA, GUZTIRA     
Milioika eurotan19.56121.46422.0849,72,9
Merkatu prezioko BPGaren %an24,629,928,35,3*--1,6*
Eurotan, biztanleko8.9169.77210.0859,63,2
Biztanleko EAP9.2219.967:8,1:
FUNTZIOEN ARABERAKO GIZARTE-PRESTAZIOETAKO GASTUA (milioi eurotan)     
GUZTIRA19.31221.19921.8159,82,9
Gaixotasuna/Osasun-atentzioa5.0885.5575.9529,27,1
Baliaezintasuna1.3131.3161.3560,23,0
Zahartzaroa8.5658.8439.2663,34,8
Umezurtz-alargunak1.8961.9331.9972,03,3
Familia / Seme-alabak6937157613,16,4
Langabezia1.0272.0371.59598,3-21,7
Etxebizitzenak161150192-7,028,0
Gizarte-bazterkeria56864869614,07,4
ADIERAZLEAK (eurotan)     
Gizarteprestazioetako gastua, biztanle bakoitzeko8.8039.6529.9629,63,2
Gizarteprestazioetako gastua, biztanle bakoitzeko eta EAPn(1)9.1049.844:8,1:
"Gaixotasun / osasun-laguntzaren" funtzioan egindako gastua, biztanle bakoitzeko2.3192.5302.7189,17,4
"Zahartasunaren" funtzioan egindako gastua, 65 urteko edo gehiagoko pertsona bakoitzeko17.45917.71418.3371,53,5
BPG KSE2010. 2015 oinarri (milioi euro)79.53771.82978.004-9,78,6
Biztanleria (01-07)2.193.8642.196.4552.189.8580,1-0,3

(1)Eros Ahalmenaren Parekotasuna

(*)aldea portzentajezko puntutan

Data 2022ko Abenduaren 27a

Iturria: Eustat. Gizarte Babeseko Kontua

Gizarte-babeseko gastuak barne hartzen ditu administrazio-gastuak eta gizarte-prestazioko gastuak; azken horiek biltzen dituzte gizarte-babeseko sistemetatik familia-etxeetan jasotzen diren eskudiruzko ordainketak eta gauzazko prestazioak. Prestazio horien azterketa xehatuak gastua zein funtziotan egiten den aztertzeko aukera ematen du.

Administrazio-gastuak kenduta, 2021ean gizarte-prestazioen balioa 21.815 milioi eurokoa izan zen, 2020an baino % 2,9 handiagoa, eta hori, termino absolutuetan, 616 milioi euro gehiago dira.

Funtzio guztietan igo zen gastua 2021ean, “Langabezia” funtzioan izan ezik

Funtzio guztiek, “Langabezia” funtzioak izan ezik, egin zuten gora 2021ean. Zehazki, termino absolutuetan gehien gora egin zuena “Zahartzaroa” da, 2020an baino 423 milioi gehiagorekin, hau da, % 4,8, gehiago, eta 2021ean 9.266 milioira iritsi zen.

Bigarren lekuan, “Gaixotasunak/Osasun-laguntza” funtzioa dago, eta 395 milioi, hau da, % 7,1, hazi zen 2020arekin alderatuta, eta 5.952 milioi eurora iritsi zen; horietatik 4.790 milioi osasun-arretako zerbitzuen gastuari dagozkio eta 1.162 milioi eskudirutan ordaindutako prestazioei (aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak).

Gainerako funtzioetako igoerak apalagoak izan ziren. “Etxebizitza” funtzioa hazi zen gehien balio erlatiboetan, % 28,0, 42 milioi, hain zuzen ere, eta 192 milioitara iritsi zen 2021ean.

Bestalde, “Gizarte-bazterkeria” funtzioa % 7,4 hazi zen, balio absolutuetan 48 milioi gehiago, eta 2021ean 696 milioiko gastura iritsi zen. Azkenik “Familiak/seme-alabak” funtzioa % 6,4 igo zen, 2020an baino 46 milioi gehiago, eta 2021ean, beraz, 761 milioira iritsi zen.

“Langabezia” funtzioak igoera esanguratsua izan zuen 2020an, % 98,3koa, alegia, COVID-19ak ekonomian eta gizartean izandako eraginari aurre egiteko hartutako ezohiko neurrien ondorioz, langileentzat laguntza ekonomikoak ezarri baitziren jarduna utzi edo murriztu behar izan zen kasuetan, bai eta kontratua eten zen kasuetan edo aldi baterako ezinbestean lanaldia murriztu zen kasuetan (ABEEE) ere. 2021ean ekonomia suspertu izanaren ondorioz, laguntza horien onuradunen kopuruak behera egin zuen, eta, horren ondorioz, langabeziagatiko prestazioak 2020ko 1.943 millioitatik 1.469 milioira jaitsi ziren 2021ean, hau da, % 24,4 gutxiago. Hala ere, pandemia aurreko urtearekin, 2019arekin alderatuta, “Langabezia” funtzioaren gastuak % 55,3 egin zuen gora 2021ean. Gauzazko laguntzetarako (batez ere, langabetuentzako formakuntza-programetara) bideratutako gastuak, aldiz, 31 milioi euroan egin zuen gora, eta 126 milioi eurora iritsi zen. Orokorrean, funtzio horretan gastua % 21,7 jaitsi zen 2021ean, hau da, 442 milioi gutxiago.

Gizarte-prestazioen gastuan garrantzi handiena duten funtzioak berriz ere “Zahartzaroa” eta “Gaixotasuna / Osasun-arreta” izan dira

Aurreko urteetan bezala, “Zahartzaroa” da oraindik ere gastu handiena eragiten duen funtzioa, eta barne hartzen du pentsioetara, mendetasunarekin lotutako prestazio ekonomikoetara eta gauzazko beste prestazio batzuetara (egoitza-zerbitzuak eta etxez etxeko laguntza) bideratutako gastua. 2021ean, gizarte-prestazioen gastuaren % 42,4 hartu zuen, 2020an baino ehuneko 0,7 puntu gehiago, baina 2019an baino % 44,3 gutxiago (COVID-19 aurreko urtea).

graf0020537_01_e.png

Gastu handiena duen hurrengo funtzioa “Gaixotasuna / Osasun-arreta” da, eta 5.952 milioi eurorekin, 2021ean prestazioetan egindako gastuaren % 27,3ra iritsi zen, eta 2020arekin alderatuta bere pisua ehuneko 1,1 igo zen.

Hirugarren lekuan, “Umezurtz-alargunak” funtzioak 1.997 milioiko gastua izan zuen, hau da, prestazioen % 9,2. Bestalde, “Langabezia” funtzioaren pisuak behera egin du, eta 2020ko % 9,6tik 2021ean % 7,3ra igaro da.

Gainerako funtzioek aurreko urteetako antzeko pisu erlatiboa dute: “Familia eta seme-alabak” funtzioak % 3,5ekoa, “Gizarte-bazterkeria” funtzioak % 3,2koa eta “Etxebizitza” funtzioak % 0,9koa.

Gastua erakunde-unitateen multzoaren eta urtearen arabera (milioi euro). 2018-2021

Excel csv
 2018201920202021 (A)Urteko aldakuntza-tasa (%)
     2018/192020/192021 (A)/20
Gizarte Segurantzako sistema eta Estatuko Administrazioa11.23611.92613.38013.5866,112,21,5
Euskal administrazioak5.9476.2856.6657.0565,76,05,9
Erakunde pribatuak1.2871.3501.4191.4424,95,11,6
GIZARTEBABESEKO GASTUA, GUZTIRA18.47019.56121.46422.0845,99,72,9

Data 2022ko Abenduaren 27a

Iturria: Eustat. Gizarte Babeseko Kontua

Gizarte-babeseko gastua egiten duten erakunde-unitateei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Sistemak eta Estatuko Administrazioak egindako gastua guztizkoaren % 61,5 izan zen 2021ean, eta % 1,5 hazi zen 2020arekin alderatuta, hau da, 206 milioi gehiago. Beste urte batzuetan izandakoa baino hazkunde txikiagoa “Langabezia” funtzioari lotutako laguntza ekonomikoen jaitsierari dagokio.

Euskal AEko Administrazioek egindako gastua guztizkoaren % 31,9 izan zen, eta 7.056 milioi eurora iritsi zen, 2020an baino % 5,9 gehiago. Hazkunde hori, batetik, osasun-sistema publikoaren gastuan izandako igoerari dagokio, % 6,4 igo baitzen eta 4.521 milioi eurora iritsi baitzen, eta, bestetik, gizarte-zerbitzuen sistema publikoaren gastuari, eta barne hartzen ditu Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta toki-administrazioak, eta guztira 2.535 milioira iritsi zen, hau da, 2020an baino % 4,9 gehiago.

Azkenik, erakunde pribatuen gastua guztizkoaren % 6,5 izan zen, 1.442 milioi eurorekin, eta urteko igoera, beraz, % 1,6koa izan zen.

Europarekin alderatzeko, Eurostatek 2020rako argitaratutako azken datuak aztertu dira. Biztanle bakoitzeko gizarte-babeseko gastuaren adierazlea, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean (EAP) neurtua, 9.967 izan zen Euskal AEn; horrek EB-27ren batezbestekoaren (9.536) eta, besteak beste, Espainia (7.230) edo Irlanda (8.173) herrialdeen gainetik kokatzen du. Taularen goiko muturrean Luxenburgo (16.555) eta Herbehereak (12.610) daude.

Bestalde, gizarte-babeseko gastua, BPGren ehuneko gisa, Euskal AEn % 29,9koa izan zen 2020an, EB-27ko batezbestekoaren azpitik (% 31,7) eta Espainiaren mailan (% 30,0), baina Luxenburgoren (% 24,2) eta Suediaren (% 29,3) gainetik, eta azken herrialde horiek biztanle bakoitzeko gastuaren taularen goiko postuan daude.

graf0020537_02_e.png

Hala ere, nabarmendu behar da Euskal AEren eta EB-27ren arteko aldea, gastu-adierazlea BPGren ehuneko gisa hartuta, nabarmen murriztu dela azken urte honetan, eta 2019an aldea ehuneko 3,4 puntukoa zen (EB-27n gastua % 28,0koa zen eta Euskal AEn % 24,6); 2020an aldea ehuneko 1,8 puntukoa baino ez zen izan: EB-27ren batez bestekoa % 31,7 izan zen eta Euskal AErena % 29,9.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2021ean Euskal AEn 10.085 euro gastatu ziren per capita gizarte-babesean, 2020an baino % 3,2 gehiago

Eragiketa : 
Gizarte-babesaren kontua
Eragiketa kodea : 
170910
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2015-2024
Eguneratze data : 
2022/12/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020537_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali