2023/01/20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2022/IV

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Biztanleria okupatuak % 0,5 egin du behera, eta langabezia-tasa % 8,4ra igo da, 2022ko laugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan

Azken urtean, gora egin du okupatuen kopuruak, 17.100 gehiago dira, eta behera langabeen kopuruak, 15.000 gutxiago dira; langabezia-tasak, era berean, ehuneko 1,5 puntu egin du behera

Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2022ko laugarren hiruhilekoko datuek erakusten dute 4.600 okupatu gutxiago daudela eta 6.100 langabe gehiago aurreko hiruhilekoan baino, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko honetan 88.500 langabe daudela kalkulatzen da, eta 962.600 okupatu, 2022. urteko hirugarren hiruhilekoan baino % 0,5 gutxiago. Azken urtean, 17.100 okupatu gehiago izan dira eta 15.000 langabe gutxiago.

Euskal AEko langabezia-tasa % 8,4koa da, 2022ko hirugarren hiruhilekoan baino ehuneko puntu erdi altuagoa. Biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 56,2koa da 2022ko laugarren hiruhilekoan, eta, hala, aurreko hiruhilekoko datuei eusten zaie. Azken urtean, langabezia-tasak 2021eko laugarren hiruhilekoko % 9,9tik 2022ko laugarren hiruhilekoko % 8,4ra egin du behera, ehuneko 1,5 puntu behera.

Lurraldeen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian okupazioak behera egin du, 3.000 pertsona gutxiago dira; Gipuzkoan, 1.000 gutxiago, eta, Araban, 600 gutxiago. Hiriburuei dagokienez, Bilbon 4.500 okupatu gutxiago daude eta, Vitoria-Gasteizen, 700 gutxiago, baina, Donostian, 500 gehiago.

Okupazioaren beherakadarik handiena gizonen artean gertatu da (–4.100); emakumeen kasuan, 400 okupatu gutxiago daude. Nazionalitateari dagokionez, okupatu espainiarren kasuan, 3.300 okupatu gutxiago daude (–% 0,4), eta atzerritarren artean, 1.300 gutxiago (–% 1,5).

Okupazioak gora egin du lehen mailako sektorean eta eraikuntzan, eta behera industrian eta zerbitzuetan

Euskal AEko biztanleria okupatuak behera egin du industrian, 3.400 okupatu gutxiago baitira (–% 1,7) eta zerbitzuen sektorean 3.100 gutxiago (–% 0,4); lehen mailako sektorean, berriz, 200 gehiago (+% 2,2) dira eta, eraikuntzan, 1.600 gehiago (+% 2,8).

Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona okupatuen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko hamarren bat egin du behera, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 69,8koa da. Tasa hori % 72,9ra iritsi da gizonetan, eta % 66,7koa da emakumeetan.

Amaitutako ikasketa-mailari dagokionez, okupazio-tasak behera egin du lehen mailako eta beheragoko ikasketak dituztenen artean (ehuneko 0,6 puntu), eta % 59,6koa da; bigarren mailako ikasketak eta erdi-mailako eta goi-mailako ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasak 0,2 puntu egin du behera eta % 62,2koa da eta % 85,3koa da, hurrenez hurren.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 71,4), eta hamarren bat egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; atzerriko nazionalitatea dutenen artean % 57koa da (–1,3 puntu).

Lurralde historikoei dagokienez, okupazio-tasa altuena Gipuzkoakoa da, % 71,5ekoa, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,3 puntu gutxiago. Gero, Arabakoa, % 69,2koa, aurreko hiruhilekoaren parean. Eta, azkenik, Bizkaikoa; bertan, okupazio-tasak ehuneko 0,1 puntu egin du behera (% 68,9ra iritsi da).

Soldatako pertsonen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 19.800 gehiago dira, eta, aurreko urtearekin alderatuta, 61.400 pertsona gehiago.

Hamar etxetik seik pertsona aktibo guztiak dituzte okupatuta, eta 600 etxe gehiago dira pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak

2022ko laugarren hiruhilekoan kalkulatzen da Euskal AEn 902.600 etxe inguru daudela eta, haietatik, heren batek pertsona aktiborik ez duela, aurreko hiruhilekoan baino 3.800 etxe gehiago; hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, 4.900 familia gutxiago, eta, gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 29.600 etxe daude, aurreko hiruhilekoan baino 600 gehiago.

2022ko laugarren hiruhilekoak % 8,4ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu erdi gehiago

Euskal AEko langabe kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona kopurua, urteko laugarren hiruhilekoan, 88.500 dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 6.100 pertsona gehiago. Emakume langabeen kolektiboa 46.300 pertsona dira; 4.300 pertsonatan egin du gora, eta, gizon langabeen kopuruak 1.800etan; guztira, 42.200era arte hiruhilekoan.

2022ko laugarren hiruhilekoak % 8,4ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu erdi gehiago. Emakumeen langabezia-tasa % 9,1ekoa da (ehuneko 0,8 puntu gehiago) eta gizonezkoenak ehuneko 0,4 puntu egin du gora, % 7,8ra arte.

Ikasketei dagokienez, langabezia-tasaren igoera handiena ikasketa-maila altuena bigarren mailako eta erdi mailako ikasketak amaitu dituztenen artean izan da (ehuneko +1,1 puntu), langabezia-tasa % 10,3koa izanik; lehen mailako ikasketak eta beheragokoak amaitu dituztenen artean, langabezia-tasak ehuneko 0,5 puntu egin du gora, eta % 11,6koa da, eta, azkenik, goi-mailako ikasketak dituztenen artean, langabezia-tasak ehuneko 0,2 puntu egin du gora, eta % 5,1ekoa da.

Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak gora egin du nazionalitate azterritarra dutenen artean, eta 5.400 pertsona gehiago dira (23.400, guztira). Espainiako nazionalitatea dutenen artean ere, langabeziak gora egin du, eta 700 gehiago dira; guztira, 65.100 langabe.

Lurralde historikoen arabera, Bizkaian langabe kopuruak gora egin du, eta 5.200 gehiago dira, eta langabezia-tasak ehuneko 0,9 puntu egin du gora, % 9,2koa izanik. Arabak 14.300 langabe ditu, eta, bertan, langabeziak gora egin du (1.100 gehiago) eta langabezia-tasak ehuneko 0,6 puntu egin du gora, % 9ra arte. Gipuzkoan, langabeen kopuruak behera egin du, eta 200 gutxiago dira, eta langabezia-tasari % 6,9an eusten zaio.

Hiriburuei dagokienez, langabeziak, Bilbon, gora egin du, eta 3.900 langabe gehiago daude, bai eta Vitoria-Gasteizen ere, 1.100 gehiago baitaude. Donostian, berriz, langabeziari eutsi egin zaio, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

EUROSTATen –Europar Batasuneko Estatistikako Bulegoa– datuen arabera, 2022ko azaroan, Europar Batasuneko langabezia-tasa (urtaroen araberakoa ez dena) % 6koa izan da eta, Espainiakoa, % 12,4koa.

Azken urtean, pertsona okupatuen kopuruak % 1,8 egin du gora eta langabezia-tasak % 9,9tik % 8,4ra egin du behera

Euskal AEko biztanleria okupatuen kopuruak % 1,8 egin du gora, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta (17.100 pertsona gehiago), eta langabezia-tasak ehuneko 1,5 puntu egin du behera (% 9,9tik % 8,4ra); beraz, 15.000 pertsona gutxiago daude langabezia-egoeran Euskal AEn, 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 96,8 okupatuta daude, LANEren irizpideen arabera.

Euskal AEn hiruhilekoan, batez beste, 924.000 afiliatu daudela zenbatesten da, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatutako Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako afiliatu. Haietatik, % 96,8 okupatuak dira, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; beraz, 894.600 lagun.

BJAren LANE okupatuen artean, % 4,1 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (37.000), funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 37,9 ez daude Lanbiden langabe erregistratu gisa

Euskal AEn zenbatesten da 94.400 langabe daudela Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste; alegia, Euskal AEn bizi eta inkesta egin den unean langabeziako kategoria kalifikaturen batean daudela Lanbiden erregistratuta. Haietatik, % 54,7 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (51.600 pertsona). BJAren LANE langabeen artean, % 37,9 ez daude langabe moduan erregistratuta Lanbiden (33.500 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daitezke.

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2022/IV

Excel csv
 2022/IV2022/IIIt/t-1
 MilaMilaMila%
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA1.869,91.868,4+1,5 0,1
     
BIZTANLERIA AKTIBOA1.051,11.049,6+1,5+0,1
Gizonak544,3546,6-2,3-0,4
Emakumeak506,8503,0+3,8+0,8
     
Araba/Álava158,6158,1+0,5+0,3
Bizkaia547,0544,8+2,2+0,4
Gipuzkoa345,6346,7-1,1-0,3
     
Vitoria-Gasteiz118,7118,4+0,3+0,3
Bilbao164,9165,5-0,6-0,4
Donostia / San Sebastian88,387,9+0,4+0,5
Beste udalerriak679,2677,8+1,4+0,2
     
Espainiarrak942,9945,4-2,5-0,3
Atzerriko nazionalitatea108,2104,2+4,0+3,8
     
BIZTANLERIA LANDUNA962,6967,2-4,6-0,5
Gizonak502,1506,2-4,1-0,8
Emakumeak460,6461,0-0,4-0,1
     
Araba/Álava144,2144,8-0,6-0,4
Bizkaia496,6499,6-3,0-0,6
Gipuzkoa321,8322,8-1,0-0,3
     
Vitoria-Gasteiz106,8107,5-0,7-0,7
Bilbao148,8153,3-4,5-2,9
Donostia / San Sebastian82,682,1+0,5+0,6
Beste udalerriak624,5624,3+0,2+0,0
     
Espainiarrak877,7881,0-3,3-0,4
Atzerriko nazionalitatea84,986,2-1,3-1,5
     
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza9,49,2+0,2+2,2
Industria192,2195,6-3,4-1,7
Eraikuntza58,957,3+1,6+2,8
Zerbitzuak702,0705,1-3,1-0,4
     
Soldatakoa791,0793,2-2,2-0,3
Lan-kontratu mugagabearekin604,3584,5+19,8+3,4
- Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe186,7208,7-22,0-10,5
Soldatarik gabeak171,6174,0-2,4-1,4
     
BIZTANLERIA LANGABEA88,582,4+6,1+7,4
Gizonak42,240,4+1,8+4,5
Emakumeak46,342,0+4,3+10,2
     
16 - 24 urte11,012,3-1,3-10,6
25 - 44 urte40,031,1+8,9+28,6
45 urte eta gehiago37,539,1-1,6-4,1
     
Araba/Álava14,313,2+1,1+8,3
Bizkaia50,445,2+5,2+11,5
Gipuzkoa23,824,0-0,2-0,8
     
Vitoria-Gasteiz11,910,8+1,1+10,2
Bilbao16,112,2+3,9+32,0
Donostia / San Sebastian5,85,8+0,0+0,0
Beste udalerriak54,753,5+1,2+2,2
     
Espainiarrak65,164,4+0,7+1,1
Atzerriko nazionalitatea23,418,0+5,4+30,0
     
BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA818,8818,8+0,0+0,0
     
ETXEGUNEAK902,6902,4+0,2+0,0
Pertsona aktiboekiko familia-etxeak602,0605,6-3,6-0,6
Denak okupatuak531,9536,8-4,9-0,9
Denak langabeak29,629,0+0,6+2,1
Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak300,6296,8+3,8+1,3

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

Data 2023ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2022/IV

Excel csv
 2022/IV2022/IIIt/t-1 (p.p.)
JARDUERA-TASA56,256,2+0,0
Gizonak60,761,0-0,3
Emakumeak52,151,7+0,4
    
Araba/Álava56,856,8+0,0
Bizkaia55,855,6+0,2
Gipuzkoa56,656,9-0,3
    
Vitoria-Gasteiz56,856,7+0,1
Bilbao55,855,7+0,1
Donostia / San Sebastian56,556,6-0,1
Beste udalerriak56,256,1+0,1
    
Espainiarrak54,955,1-0,2
Atzerriko nazionalitatea70,668,4+2,2
    
OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra)69,869,9-0,1
Gizonak72,973,3-0,4
Emakumeak66,766,6+0,1
    
Araba/Álava69,269,2+0,0
Bizkaia68,969,0-0,1
Gipuzkoa71,571,8-0,3
    
Vitoria-Gasteiz68,068,3-0,3
Bilbao68,270,3-2,1
Donostia / San Sebastian73,974,2-0,3
Beste udalerriak70,069,6+0,4
    
Espainiarrak71,471,3+0,1
Atzerriko nazionalitatea57,058,3-1,3
    
LANGABEZIA TASA8,47,9+0,5
Gizonak7,87,4+0,4
Emakumeak9,18,3+0,8
    
16 - 24 urte19,221,3-2,1
25 - 44 urte9,27,1+2,1
45 urte eta gehiago6,77,0-0,3
    
Araba/Álava9,08,4+0,6
Bizkaia9,28,3+0,9
Gipuzkoa6,96,9+0,0
    
Vitoria-Gasteiz10,09,1+0,9
Bilbao9,87,4+2,4
Donostia / San Sebastian6,56,6-0,1
Beste udalerriak8,17,9+0,2
    
Espainiarrak6,96,8+0,1
Atzerriko nazionalitatea21,617,3+4,3
    
INAKTIBOTASUN TASA43,843,8+0,0

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2023ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Biztanleria okupatuak % 0,5 egin du behera, eta langabezia-tasa % 8,4ra igo da, 2022ko laugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020586_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali