2022/12/28ko prentsa-oharra

TURISMOAREN KONTU SATELITEA. Aurrerapena. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko turismo-gastua suspertu egin da 2021ean, eta 3.000 milioi eurotik gorakoa da

Turismo-jarduera BPGren % 4 izan zen, eta Gipuzkoa nabarmentzen da, % 5,2ra iritsi baitzen

Eustatek landutako datuen arabera, 2021ean, COVID19ak eragindako osasun-krisiak markatutako bigarren urtean, Euskadiko turismo-gastua 3.143 milioi eurokoa izan zen, 2020an baino 421 milioi gehiago. Datu horrek, aurreko urtearekin alderatuta, % 15,5eko hazkundea adierazten du, baina ez dira 2019ko zifrak berreskuratu.

Turismoaren Kontu Satelitea Turismoaren Mundu Erakundearen metodologiaren arabera egiten da (TME, EUROSTAT, ELGA, 2010), eta turismoaren hainbat parametro ekonomiko zenbatzen ditu, bai eskaintzaren ikuspegitik, bai eskariarenetik, bi ikuspegiak integratuz eta lotuz Kontabilitate Nazionalean gainerako jarduera ekonomikoak kuantifikatzeko erabiltzen direnekin.

2021eko emaitzak turismo-gastua osatzen duten agregatuak suspertzeko fasean ulertu behar dira. Bi agregatuek aldakuntza positiboak dituzte, eta Turismo hartzailea nabarmentzen da. Gastuaren osagai horretan sartzen da atzerritik eta Espainiako gainerako lekuetatik etorritako pertsonek Euskadin egindako turismo-gastua, eta % 26,5eko hazkundea izan zuen, 2020an izandako beherakada handiaren ondoren ( - % 60,3). Turismoaren bestelako osagaien artean sartzen dira Euskal AEko egoiliarrek Euskal AEn bertan egiten duten turismo-gastua, bai eta administrazio publikoek turismoarekin lotutako programetan egiten duten gastua eta turismoaren berezko jarduera-adarren inbertsioa ere, eta adierazi behar da susperraldi motelagoa izan zuela (% 6,8), nahiz eta gogoratu behar den 2020an ere beherakada txikiagoa izan zuela (-% 25,8).

Turismoak Euskal AEko ekonomiari egindako ekarpena. Milaka euro eta BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa. Uneko prezioak. 2010-2021

Excel csv
 20102015201620172018201920202021(a)
Turismoko gastu guztia3.632.1444.355.6704.632.7524.766.0684.887.6075.084.2802.721.8233.142.889
Turismo hartzailea1.887.7712.484.0452.732.7182.820.5362.932.8103.036.3411.202.7931.520.909
Turismoaren beste osagai batzuk1.744.3731.871.6251.900.0341.945.5321.954.7972.047.9391.519.0301.621.980
         
Turismo gastua (%)100,0100,0100,0100,0100,0100,0100,0100,0
Turismo hartzailea52,057,059,059,260,059,744,248,4
Turismoaren beste osagai batzuk48,043,041,040,840,040,355,851,6
         
BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa        
Turismoko gastu guztia5,46,36,56,46,36,43,84,0
Turismo hartzailea2,83,63,83,83,83,81,71,9
Turismoaren beste osagai batzuk2,62,72,72,62,52,62,12,1

Oinarria 2015

(a)Aurrerapena

Iturria: Eustat. Turismoaren kontu sateliteak

Turismo igorlearen susperraldia turismo hartzailearena baino dinamikoagoa izan da

Turismo hartzailearen kasuan bezala, turismo igorlean ere eragin nabarmena izan zuen 2020ko osasun-krisiak. Bi magnitudeak urtebete lehenago lortutako balioen erdira baino gutxiagora murriztu ziren. 2021ean bi magnitudeek izan zituzten aldakuntza positiboak, baina bien hazkunde-erritmoa ezberdina izan zen. Turismo igorlearen portaera dinamikoagoa izan zen; izan ere, 2020an % 51,7 behera egin ondoren, 2021ean 1.225 milioi berreskuratu zituen, hau da, % 53,4ko tasa. Bestalde, turismo hartzailea % 60,4 jaitsi zen 2020an, eta 318 milioi baino ez zituen berreskuratu, aldakuntza % 26,5ekoa izanik. Datu horien arabera, saldo turistikoa 2020an -1.085 milioikoa izatetik 2021ean - 1.992 izatera igaro zen.

graf0020539_01_e.png

Turismo-gastuak Euskal AEko hiru lurralde historikoetan egin du gora

Turismo-jarduera hiru lurraldeetan suspertu da. Turismo-gastuan 2021ean izandako hazkundea % 17,7koa izan da Araban, % 17,5ekoa Gipuzkoan eta % 12,6koa Bizkaian.

Gipuzkoa Euskal AEko turismo-gastuan pisurik handiena izateagatik nabarmentzen da, % 43,3koa, alegia, Bizkaikoa baino zertxobait altuagoa (% 41,7), eta Arabari gainerako % 15,0 dagokio. Datu horien arabera, Gipuzkoaren pisuak zazpi hamarren egin zuen gora aurreko urtearekin alderatuta, jarraian Arabarenak beste hiru hamarren, eta Bizkaiarenak, aldiz, puntu batean egin zuen behera.

Turismoak lurralde bakoitzean, bertako BPGri dagokionez, duen pisuari dagokionez, hautematen da hiru lurralde historikoetan egin duela gora aurreko urtearekin alderatuta; turismoak Gipuzkoan egiten dio ekarpenik handiena bertako aberastasunari, % 5,2, alegia, eta igoera 4 hamarrenekoa izan da. Araban ekarpena % 3,8koa da, hiru hamarren gehiago, eta Bizkaiko igoera hamarren batekoa da, bertako BPGren % 3,3koa izanik.

Turismoak Euskal AEko ekonomiari egindako ekarpena, lurralde historikoaren arabera. Milaka euro eta BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa. Uneko prezioak. 2010-2021

Excel csv
 20102015201620172018201920202021(a)
Turismoko gastu guztia        
Euskal AE3.632.1444.355.6704.632.7524.766.0684.887.6075.084.2802.721.8233.142.889
Araba/Álava508.500612.728642.301655.759662.360676.772399.461470.383
Bizkaia1.579.9831.928.1562.050.1332.140.1562.196.9572.263.7421.163.3211.310.455
Gipuzkoa1.543.6611.814.7861.940.3181.970.1532.028.2902.143.7661.159.0411.362.051
         
Turismo gastua (%)        
Euskal AE100,0100,0100,0100,0100,0100,0100100
Araba/Álava14,014,113,913,813,613,314,715,0
Bizkaia43,544,344,244,944,944,542,741,7
Gipuzkoa42,541,641,941,341,542,242,643,3
         
BPGaren (m.p.) gaineko ehunekoa        
Euskal AE5,46,36,56,46,36,43,84,0
Araba/Álava4,85,55,55,55,45,33,53,8
Bizkaia4,65,65,75,75,75,63,23,3
Gipuzkoa7,08,08,28,17,98,04,85,2

Oinarria 2015

(a)Aurrerapena

Iturria: Eustat. Turismoaren kontu sateliteak

Oharra: 2020ko datuak gainbegiratu dira eta behin-betikoak dira.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko turismo-gastua suspertu egin da 2021ean, eta 3.000 milioi eurotik gorakoa da

Eragiketa : 
Turismoaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
172615
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2010-2024
Eguneratze data : 
2022/12/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020539_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali