2023/01/24 ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2022ko abendua
2022. urtean, Euskal AEko landetxeetako sarrera kopurua 2021ean baino % 36,3 handiagoa izan da, eta apartamentu turistikoetan, % 77,0 handiagoa
Atzerriko jatorriko ostatu-gauen kopuruan izan den urteko hazkundea % 190,8koa izan da landetxeetan, eta % 122,0koa, apartamentu turistikoetan
Euskal AEko landetxeetan, 2022. urtean, hobekuntza handia izan da okupazio-aldagaietan, 2021. urtearen aldean. 168.958 sarrera eta 434.037 ostatu-gau izan dira; beraz, urtean, % 36,3ko eta % 24,4ko hazkundeak izan dira, hurrenez hurren, Eustaten datuen arabera.
Bizkaia izan da 2022an urteko hazkunderik handiena izan duen lurraldea, bai sarreren kopuruan (% 51,2), bai ostatu-gauen kopuruan (% 32,2). Gipuzkoan, sarreretan, % 30,9ko igoera egon da eta, ostatu-gauetan, % 21,9koa. Araban, 2022an sarrerak eta ostatu-gauak aurreko urtean baino % 29,1 eta % 19,4 handiagoak izan dira, hurrenez hurren.
Atzerriko bisitariei dagokie Euskal AEko establezimendu-mota horretan joan den 2022. urtean izan diren sarrera guztien % 21,6; % 187,9 handitu da 2021arekin alderatuta.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2022 | p/p-1 (%) | 2022 | p/p-1 (%) | 2022 | 2021 | 2022 | p.p. * | 2022 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 168.958 | 36,3 | 434.037 | 24,4 | 2,57 | 2,81 | 27,3 | 4,2 | 31,3 | 4,8 |
| Estatukoak | 132.523 | 19,1 | 345.355 | 8,5 | 2,61 | 2,86 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 36.435 | 187,9 | 88.682 | 190,8 | 2,43 | 2,41 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 30.399 | 29,1 | 67.945 | 19,4 | 2,24 | 2,42 | 18,0 | 1,9 | 21,1 | 2,1 |
| Estatukoak | 26.590 | 20,7 | 59.053 | 9,8 | 2,22 | 2,44 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.809 | 152,4 | 8.892 | 183,9 | 2,33 | 2,08 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 53.320 | 51,2 | 130.995 | 32,2 | 2,46 | 2,81 | 28,5 | 5,5 | 32,3 | 5,9 |
| Estatukoak | 41.814 | 32,3 | 103.860 | 15,5 | 2,48 | 2,85 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 11.506 | 214,8 | 27.135 | 197,3 | 2,36 | 2,50 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 85.239 | 30,9 | 235.097 | 21,9 | 2,76 | 2,96 | 31,3 | 4,8 | 35,7 | 5,7 |
| Estatukoak | 64.119 | 11,2 | 182.442 | 4,5 | 2,85 | 3,03 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 21.120 | 182,0 | 52.655 | 188,7 | 2,49 | 2,44 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
Data 2023ko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko landetxeen batez besteko egonaldia 2,57 egunekoa izan da 2022. urtean, eta, 2021ean, 2,81 egunekoa. Okupazio-maila, bestalde, % 27,3 igo da, plazen arabera neurtuta, eta % 31,3, gelen arabera neurtuta. Euskal AEko landetxeetan 2021ean izan ziren okupazio-mailekin alderatuta, ehuneko 4,2 eta 4,8 puntu areagotu dira, hurrenez hurren.
Euskal AEko apartamentu turistikoen 2022. urteko balantzean ere hobekuntza nabarmena izan da, 2021aren aldean. Guztira, 141.789 sarrera eta 536.084 ostatu-gau izan dira urte osoan, eta, 2021aren aldean, urteko gehikuntzak % 77,0koak eta % 49,2koak izan dira, hurrenez hurren.
Lurralde historikoei dagokienez, 2022an jasotako sarrerak eta ostatu-gauak, 2021ean jasotakoekin alderatuta, areagotu egin dira, baina beste intentsitate batez. Bizkaiko apartamentu turistikoetako sarrera guztiak bikoiztu egin dira, aurreko urtearen aldean; % 42,9 Gipuzkoan eta % 51,8 Araban. Ostatu-gauen kopuruaren hazkuntzari dagokionez, Bizkaian % 83,0, Gipuzkoan % 37,6 eta, azkenik, Araban % 21,0.
Atzerritarrei dagokie Euskal AEn joan den 2022. urtean establezimendu-mota horretan izan diren sarrera guztien % 32,7. Ehuneko hori 2021ean izan zen % 19,4a baino handiagoa da, azken urtean bidaiari-mota horrek % 198,2 egin baitu gora.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2022 | p/p-1 (%) | 2022 | p/p-1 (%) | 2022 | 2021 | 2022 | p.p. * | 2022 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 141.789 | 77,0 | 536.084 | 49,2 | 3,78 | 4,48 | 36,0 | 7,9 | 62,9 | 11,4 |
| Estatukoak | 95.468 | 47,8 | 352.679 | 27,5 | 3,69 | 4,28 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 46.322 | 198,2 | 183.404 | 122,0 | 3,96 | 5,32 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 14.243 | 51,8 | 94.270 | 21,0 | 6,62 | 8,31 | 24,3 | 1,4 | 66,2 | 8,2 |
| Estatukoak | 12.353 | 43,8 | 73.749 | 15,6 | 5,97 | 7,42 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.890 | 139,3 | 20.521 | 45,2 | 10,86 | 17,90 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 91.968 | 100,6 | 220.502 | 83,0 | 2,40 | 2,63 | 36,8 | 10,4 | 51,4 | 6,6 |
| Estatukoak | 60.642 | 65,8 | 137.434 | 46,4 | 2,27 | 2,57 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 31.326 | 238,1 | 83.067 | 212,0 | 2,65 | 2,87 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 35.578 | 42,9 | 221.312 | 37,6 | 6,22 | 6,46 | 44,0 | 10,6 | 70,8 | 18,1 |
| Estatukoak | 22.473 | 15,7 | 141.497 | 18,9 | 6,30 | 6,13 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 13.105 | 139,2 | 79.816 | 90,8 | 6,09 | 7,64 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
Data 2023ko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Okupazio-mailek, bai plazen arabera bai apartamentuen arabera, ehuneko 7,9 eta 11,4 puntuan gainditzen dituzte 2021ekoak; 2022an % 36,0koa eta % 62,9koa izan da, hurrenez hurren.
2022ko abendua
Euskal AEko landetxeetan, 2022ko abenduan, sarreren igoera % 55,7koa izan da, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, 13.094 guztira. Ostatu-gauak % 7,2 areagotu dira 2022ko abenduan, urte arteko terminoetan, eta 28.316 izan dira guztira.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Abendua 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2022/12 | m/m-12 (%) | 2022/12 | m/m-12 (%) | 2022/12 | 2021/12 | 2022/12 | p.p. * | 2022/12 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 13.094 | 55,7 | 28.316 | 7,2 | 2,16 | 3,14 | 22,1 | 1,7 | 26,2 | 2,4 |
| Estatukoak | 11.623 | 52,0 | 25.426 | 3,7 | 2,19 | 3,21 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.471 | 93,6 | 2.890 | 53,2 | 1,96 | 2,48 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 3.256 | 51,1 | 6.762 | 27,1 | 2,08 | 2,47 | 21,3 | 4,6 | 23,2 | 4,6 |
| Estatukoak | 3.237 | 59,4 | 6.727 | 29,8 | 2,08 | 2,55 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 19 | -84,7 | 35 | -74,8 | 1,84 | 1,12 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 3.300 | 52,1 | 7.879 | 10,2 | 2,39 | 3,30 | 21,5 | 1,9 | 28,3 | 5,5 |
| Estatukoak | 3.110 | 48,7 | 7.265 | 3,7 | 2,34 | 3,35 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 190 | 146,8 | 614 | 338,6 | 3,23 | 1,82 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 6.538 | 60,0 | 13.675 | -1,9 | 2,09 | 3,41 | 23,0 | 0,1 | 26,5 | -0,5 |
| Estatukoak | 5.276 | 49,6 | 11.434 | -7,3 | 2,17 | 3,50 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.262 | 125,8 | 2.241 | 39,5 | 1,78 | 2,87 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Atzerriko jatorria duten sarrerak guztizkoaren % 11,2 izan dira; 2021eko abenduaren aldean, % 93,6ko igoera izan da. Atzerriko jatorria duten ostatu-gauen kasuan, igoera, urte arteko terminoetan, 2022ko abenduan, % 53,2koa izan da.
Lurralde historikoaren arabera, urte arteko hazkuntza, sarreretan, 2022ko abenduan, % 60,0koa izan da Gipuzkoan (6.538 sarrera), % 52,1ekoa Bizkaian (3.300 sarrera) eta % 51,1koa Araban (3.256). Ostatu-gauetan, portaera bestelakoa izan da; % 27,1 egin dute gora Araban eta % 10,2 Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, % 1,9 egin dute behera.
Euskal AEko batez besteko egonaldia, mota horretako establezimenduetan, 2,16 egunekoa izan da abenduan, 2021eko hil berean izan zen batez besteko 3,14 eguneko egonaldia baino laburragoa.
Plazen eta gelen okupazio-mailek urte arteko hazkuntza izan dute: ehuneko 1,7 eta 2,4 puntu, hurrenez hurren; plazen arabera % 22,1 eta gelen arabera % 26,2.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2022eko abenduan, sarrerek eta ostatu-gauek honako balio hauek izan dituzte: 10.717 eta 45.395, hurrenez hurren. Aurreko abenduarekin alderatuta, sarreren gorakada % 39,5ekoa izan da eta ostatu-gauena, % 29,0koa.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Abendua 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2022/12 | m/m-12 (%) | 2022/12 | m/m-12 (%) | 2022/12 | 2021/12 | 2022/12 | p.p. * | 2022/12 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 10.717 | 39,5 | 45.395 | 29,0 | 4,24 | 4,58 | 33,0 | 2,0 | 59,2 | -2,2 |
| Estatukoak | 8.602 | 42,6 | 33.504 | 30,3 | 3,89 | 4,26 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.114 | 28,3 | 11.891 | 25,4 | 5,62 | 5,76 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.135 | 22,4 | 7.441 | -11,4 | 6,56 | 9,06 | 22,6 | -3,9 | 58,3 | -11,3 |
| Estatukoak | 1.076 | 26,0 | 5.569 | -13,5 | 5,18 | 7,54 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 59 | -19,3 | 1.872 | -4,5 | 31,00 | 26,78 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 7.383 | 44,4 | 18.940 | 65,9 | 2,57 | 2,23 | 33,2 | 6,4 | 41,8 | 1,7 |
| Estatukoak | 5.935 | 48,6 | 14.837 | 75,7 | 2,50 | 2,11 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.448 | 29,5 | 4.103 | 38,1 | 2,83 | 2,66 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 2.198 | 33,9 | 19.014 | 23,5 | 8,65 | 9,38 | 40,1 | 0,6 | 75,7 | 4,6 |
| Estatukoak | 1.591 | 34,3 | 13.099 | 20,9 | 8,23 | 9,15 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 607 | 33,0 | 5.916 | 29,9 | 9,74 | 9,97 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Urtarrilaren 24a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Bisitari atzerritarren kopurua Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera eta ostatu-gauen % 19,7 eta % 26,2 izan dira, hurrenez hurren; urte artean, % 28,3ko eta % 25,4ko igoerak izan dira, hurrenez hurren.
Batez besteko egonaldia 4,24 egunekoa izan da 2022ko abenduan, 2021eko abendukoa baino baxuagoa (4,58 egun).
Lurralde historikoei dagokienez, batez besteko egonaldia, 2022ko abenduan, 2,57 egunekoa izan da Bizkaian, 6,56 egunekoa Araban eta 8,65 egunekoa Gipuzkoan.
Euskal AE mailan, plazen araberako okupazio-maila % 33,0koa izan da, eta % 59,2koa, apartamentuen arabera neurtuz gero. Horrek esan nahi du lehenengoan ehuneko 2,0 puntuko igoera izan dela eta 2,2 puntuko jaitsiera, bigarren adierazlean.
Informazio-oharra
Landetxeen ETHaren erantzun-tasa % 69,9koa izan da, eta apartamentu turistikoena, % 77,0koa, 2022ko abenduan.
Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62