2023/01/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2022KO ABENDUA
Eraikuntzaren kostuek, 2022ko abenduan, egonkor diraute Euskal AEn
Urte arteko terminoetan, 2022ko abenduan, 2021eko abenduaren aldean, prezioen igoera % 8,5ekoa izan da
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizeak egonkor dirau (% 0,0) 2022ko abenduan, aurreko hilarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, berriz, kostuek % 8,5 egin dute gora.
Eraikuntzaren sektoreko kostuek % 0,2 egin dute gora hil arteko terminoetan, eta Obra zibilekoek, % 0,8 behera. 2021eko abenduarekin alderatuta, prezioak % 9,4 igo dira Obra zibilaren kasuan eta % 8,3, Eraikuntzaren kasuan.
Aurreko hilaren aldean, 2022ko azaroan, lehengaien kostuek eta eskulanaren kostuek egonkor diraute (% 0,0). Urte arteko terminoetan, berriz, lehengaien kostuak % 9,3 egin du gora, eta eskulanenak, % 5,8.
Lehengaien kostuak Eraikuntzaren sektorean % 0,3 egin du gora, hilen artean, eta Obra zibilarenean, % 1,0 behera. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuek % 9,1 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 10,5.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2022
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 121,8 | 0,0 | 8,5 |
| Eraikinak | 121,2 | 0,2 | 8,3 |
| Obra zibila | 124,3 | -0,8 | 9,4 |
| | | | |
| Lehengaiak | 123,4 | 0,0 | 9,3 |
| Eraikinak | 122,7 | 0,3 | 9,1 |
| Obra zibila | 126,6 | -1,0 | 10,5 |
| | | | |
| Laneskua | 116,7 | 0,0 | 5,8 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Urtarrilaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2022ko abenduan, 2021eko abenduarekin alderatuta, igoerarik handienak erregistratu dituztenak honako sektore hauetakoak izan dira: Zuraren eta kortxoaren industria (% 25,2), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 23,7) eta Industria kimikoa (% 22,2). Material elektronikoa, bestalde, prezioetan urte arteko jaitsiera izan duen sektore bakarra izan da, % 1,4koa.
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Abendua 2022
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 6,3 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 25,2 |
| Petrolioa fintzea | 18,4 |
| Industria kimikoa | 22,2 |
| Kautxua eta plastikoa | 6,5 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 13,1 |
| Metalgintza | 18,6 |
| Metalezko artikuluak | 11,0 |
| Material elektronikoa | -1,4 |
| Material elektrikoa | 5,5 |
| Makineriaren fabrikazioa | 3,5 |
| Altzarigintza | 7,8 |
| Energia elektrikoa eta gasa | 23,7 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Urtarrilaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62