2023/01/16ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUEN AURRERAPENA (HKEA). IV/2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG % 4,3 hazi da 2022an guztira

Lanpostu-kopuruaren igoera % 3,1ekoa izan da 2022 osoan

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 4,3 igo da 2022. urtean 2021. urtearekin alderatuta, Eustatek eginiko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. Bestalde, enplegua, lanaldi osoko lanpostu gisa neurtuta, % 3,1 igo da urtean zehar; hau da, 30.000 lanpostu inguru sortu dira.

Aurrerapen hau egiteko unean eskura zegoen koiunturazko informazio ekonomikoaren azterketatik ondorioztatzen da ezen balio erantsia 2022an hazi dela Euskal AEko ekonomiaren sektore guztietan, baina 2021ean baino erritmo motelagoan.

2022ko laugarren hiruhilekoari doakionez, BPGk % 0,4 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta aurreko urteko hiruhileko beraren aldean igoera % 2,8koa dela kalkulatu da.

2022ko azken hiruhilekorako kalkulatutako lanaldi osoko lanpostuen kopurua aurreko urteko azken hiruhilekokoa baino % 1,9 handiagoa da. Hiruhileko arteko terminoetan, azken hiruhilekoan, 2022ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, % 0,1eko igoera zenbatetsi da.

Datorren martxoaren 3an Eustatek argitaratuko ditu 2022ko laugarren hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen informazio koiunturala sartu ondoren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG % 4,3 hazi da 2022an guztira

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/01/16
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020582_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali