HomeGaiakUdal BPGPrentsa Oharrak Euskal AEko hiru hiriburuek...

2023/01/18ko prentsa-oharra

UDAL BPGd. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hiru hiriburuek sortutako BEGd-aren % 70 baino gehiago zerbitzuen sektorearen ondorio izan da 2020an

Euskal AEko eskualde guztietan, gutxienez haren eskualdearen balio erantsi osoaren % 22 sortzen duen udalerri bat nabarmentzen da

Ekoizpen-sektoreek, 2020an, Euskal AEko hiru hiriburuetan sortutako balio erantsi gordina (BEGd), nagusiki, Zerbitzuen sektorearen jardueran oinarritzen da: BEGd osoaren % 91,7 dagokio, Bilboren kasuan; % 89,4, Donostiaren kasuan, eta % 70,0, Vitoria-Gasteizen kasuan, Eustatek emandako datuen arabera.

Euskal AEko hiru hiriburuen egitura ekonomikoa Euskal AE osoarekin erkatuz gero ikusten da antzekotasun handia dagoela jarduera-sektoreei dagokienez; zerbitzuek, haietan guztietan, BEGd osoaren % 70,0 baino gehiago kontzentratzen dute. Honako zerbitzu hauek nabarmentzen dira: Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna; Merkataritza, ostalaritza eta garraioa, Higiezinen jarduerak eta Lanbide-jarduerak.

Euskal AEko hiriburuetako Balio Erantsi Gordinaren (BEG) banaketa, jarduera-sektoreen arabera (%). 2020

Excel csv
 Euskal AEBilbaoDonostia / San SebastianVitoria-Gasteiz
Guztira100,0100,0100,0100,0
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA0,80,00,00,2
INDUSTRIA ETA ENERGIA22,83,65,125,1
Manufaktura-industria19,51,63,321,7
ERAIKUNTZA5,64,75,54,8
ZERBITZUAK70,891,789,470,0
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa18,517,715,216,8
Informazioa eta komunikazioak3,37,14,52,1
Finantza jarduerak eta aseguruak4,58,86,93,9
Higiezinen jarduerak12,613,715,310,2
Jarduera profesionalak9,515,713,49,5
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza19,023,429,324,1
Bestelako zerbitzu-jarduerak3,65,34,83,4

Data 2023ko Urtarrilaren 18a

Iturria: Eustat. Udal BPG

Hiru hiriburuetatik, Vitoria-Gasteizko egitura ekonomikoak du erkidegoarenaren antzekotasunik handiena, Arabako hiriburuko BEGd-aren % 25,1 eta Euskal AEko % 22,8 kontzentratzen dituzten industria-jardueren ondorioz.

Eskualde bakoitzean BEGd-aren pisu handiena duten udalerriak

Euskal AEko eskualde bakoitzean BEGd-aren bolumen handiena sortzen duten udalerriak aztertuta, guztietan gailentzen da udalerri bat, eskualde osoaren % 22,0 baino gehiago kontzentratzen duena.

Arabako lurralde historikoan ikusten da eskualdeko udalerri baten BEGd kontzentraziorik handiena; haietan guztietan BEGd-aren % 30,0 gainditzen da. Vitoria-Gasteiz udalerria nabarmentzen da; dagokion eskualdeko, Arabako Lautadako, BEGd-aren % 93,9 sortzen du, eta Motordun ibilgailuen fabrikazioa eta Kautxuaren produktuak ditu jarduera nabarmenenak. Baita Legutio ere; Gorbeialdeko BEGd-aren % 60,9 kontzentratzen du, besteak beste, honako jarduera hauen industria-ekoizpenari esker: Ingeniaritza mekanikoa, Siderurgia edo Motordun ibilgailuetarako osagaien fabrikazioa.

graf0020584_01_e.png

Gipuzkoan, Bidasoa Beherea eskualdean, Irun da eskualdeko BEGd-aren % 80,7 sortzen duena, nagusiki Higiezinen jardueretan, Eraikuntzan, Merkataritzan eta Salgaien garraioarekin zerikusia duten jardueretan oinarrituta. Ondoren, Donostia / San Sebastián udalerria dago; Donostialdeko BEGd-aren % 61,5 kontzentratzen du. Eta, gero, Eibar, Debabarreneko BEGd-aren % 41,1ekin. Bi udalerri horietan presentzia handia dute zerbitzuen jarduerek.

Bizkaian, beste bi lurralde historikoekin erkatuta, BEGd kontzentrazio txikiagoa dago udalerri eta eskualdeetan; Mungia da, Plentzia-Mungia eskualdean, pisu handiena duena, eskualdeko BEGd-aren % 42,6rekin, Material eta ekipo elektrikoaren eta Makineriaren jarduerei edo Higiezinen jarduerei esker, besteak beste. Dagokion eskualdean BEGd handiena kontzentratzen duen bigarren udalerria Bilbo da, Bilbo Handikoa, BEGd osoaren % 41,6, eta haren egitura ekonomikoa zerbitzuen sektorean oinarritzen da. Jarraian, Gernika-Bermeo eskualdean, Bermeo udalerria dago, BEGd-aren % 38,0rekin, udalerriko arrantza-jarduera handiari esker.

Ohar metodologikoa

Jarduera ekonomikoa, ekoizpen-sektoreek (lehen mailakoa, industria, eraikuntza eta zerbitzuak) sortzen duten balio erantsiaren bidez neurtua, haren ekoizpen-unitateak dauden lurraldeari lotzen zaio. Errenta, berriz, pertsonei eta haien bizilekuari lotuta dago.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hiru hiriburuek sortutako BEGd-aren % 70 baino gehiago zerbitzuen sektorearen ondorio izan da 2020an

Eragiketa : 
Udal BPG
Eragiketa kodea : 
170120
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2023/01/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020584_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali