2023/01/23ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2022ko abendua
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta ostatu-gauak % 50 areagotu dira 2022an, 2021aren aldean
2022ko abenduan, sarrera kopurua % 31,8 hazi da eta ostatu-gauena, % 30,7, 2021eko abenduarekin alderatuta
2022. urtean, oro har, 3.340.493 sarrera izan dira, guztira, eta 6.442.631 ostatu-gau, Euskal AEko hotel-establezimenduetan, Eustaten datuen arabera. 2021. urteko hazkuntzei dagokienez, oro har, % 53,7koa izan da sarreretan eta % 54,2koa ostatu-gauetan.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2022 | p/p-1 (%) | 2022 | p/p-1 (%) | 2022 | 2021 |
| EUSKAL AE | 3.340.493 | 53,7 | 6.442.631 | 54,2 | 1,93 | 1,92 |
| Estatukoak | 1.942.984 | 26,5 | 3.695.853 | 23,3 | 1,90 | 1,95 |
| Atzerritarrak | 1.397.509 | 119,6 | 2.746.778 | 132,4 | 1,97 | 1,86 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 452.766 | 43,5 | 844.546 | 38,4 | 1,87 | 1,93 |
| Estatukoak | 316.175 | 25,8 | 606.588 | 22,6 | 1,92 | 1,97 |
| Atzerritarrak | 136.591 | 112,8 | 237.958 | 106,5 | 1,74 | 1,80 |
| Vitoria-Gasteiz | 335.325 | 46,5 | 648.268 | 40,7 | 1,93 | 2,01 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 1.513.570 | 59,0 | 2.893.131 | 57,9 | 1,91 | 1,92 |
| Estatukoak | 911.000 | 30,8 | 1.696.914 | 26,3 | 1,86 | 1,93 |
| Atzerritarrak | 602.570 | 135,5 | 1.196.217 | 145,0 | 1,99 | 1,91 |
| Bilbao | 1.038.192 | 64,4 | 1.978.327 | 66,0 | 1,91 | 1,89 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 1.374.157 | 51,8 | 2.704.954 | 55,8 | 1,97 | 1,92 |
| Estatukoak | 715.809 | 21,6 | 1.392.351 | 20,2 | 1,95 | 1,97 |
| Atzerritarrak | 658.348 | 108,1 | 1.312.603 | 126,8 | 1,99 | 1,83 |
| Donostia / San Sebastian | 862.872 | 55,9 | 1.747.541 | 62,7 | 2,03 | 1,94 |
p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)
Data 2023ko Urtarrilaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Lurralde historikoaren mailan, 2022an, Araban, hotel-establezimenduetako 452.766 sarrera izan dira, Euskal AEko % 13,6, guztira, eta 844.546 ostatu-gau, guztizkoaren % 13,1. Bizkaian, sarreren % 45,3 izan dira, 1.513.570, eta ostatu-gauen % 44,9 izan dira, 2.893.131. Gipuzkoan, sarreren % 41,1 izan dira, 1.374.157, eta 2.704.954 ostatu-gau, guztizkoaren % 42,0.
Zifra horiek erakusten dute Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, sarreren % 43,5eko, % 51,8ko eta % 59,0ko urteko hazkuntza izan dela, hurrenez hurren. Ostatu-gauen portaera antzekoa izan da; 2022an, aurreko urtearekin alderatuta, % 38,4ko hazkuntza izan da Araban, % 55,8koa Gipuzkoan eta % 57,9koa Bizkaian. Nabarmentzekoak dira atzerritarren sarrera eta ostatu-gauen kopuruan Euskal AEn izan diren hazkuntzak, % 119,6koa eta 132,4koa, hurrenez hurren.
Hiru hiriburuen portaera dagokion lurraldearen gainerako tokietakoa baino hobea izan da. Urte arteko hazkuntzak, urtean metatutako sarrera kopuruan, honako hauek izan dira: % 46,5ekoa Vitoria-Gasteizen, % 55,9koa Donostian eta % 64,4koa Bilbon. Ostatu-gauen kasuan, igoera % 40,7koa izan da Vitoria-Gasteizen, % 62,7koa Donostian eta % 66,0koa Bilbon.
Batez besteko egonaldia 1,93 egunekoa izan da Euskal AEn, 2022an, aurreko urtekoa baino pixka bat hobea, 1,92 egunekoa izan baitzen. Arabaren kasuan, 1,87 egunekoa izan da eta, 2021ean, 1,93koa. Bizkaian, 1,91 egunekoa izan da eta, 2021ean, 1,92koa. Eta, Gipuzkoan, azkenik, 1,97 egunekoa izan da eta, aurreko urtean, 1,92koa.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. 2022
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2022 | p.p. * | 2022 | p.p. * | 2022 | p/p-1 (%) | 2022 | p/p-1 (%) |
| EUSKAL AE | 53,9 | 12,9 | 63,5 | 14,7 | 98,73 | 16,8 | 62,71 | 52,0 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 50,2 | 9,7 | 62,8 | 11,9 | 81,18 | 10,9 | 50,95 | 37,0 |
| Vitoria-Gasteiz | 50,2 | 9,5 | 65,7 | 12,5 | 67,80 | 6,7 | 44,53 | 31,8 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 51,8 | 13,5 | 61,9 | 15,5 | 91,10 | 23,0 | 56,39 | 63,9 |
| Bilbao | 55,8 | 16,0 | 65,7 | 18,8 | 100,66 | 27,5 | 66,11 | 78,8 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 57,8 | 13,3 | 65,7 | 14,7 | 113,07 | 12,5 | 74,30 | 45,1 |
| Donostia / San Sebastian | 62,8 | 13,9 | 69,2 | 15,2 | 138,84 | 14,3 | 96,12 | 46,4 |
p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)
p.p.*= aurreko urteko portzentajezko puntuko aldea
Data 2023ko Urtarrilaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2022. urteko okupazio-maila hotel-establezimenduetan, Euskal AEn, % 53,9koa izan da, plazen arabera neurtuta, eta % 63,5ekoa, gelen arabera neurtuta. 2021arekin alderatuta, igoera ehuneko 12,9 puntukoa da, plazen araberako okupazio-mailaren kasuan, eta 14,7 puntukoa, gelen araberarekoaren kasuan.
Errentagarritasun-adierazleei dagokienez, 2022an, Euskal AEn, 98,73 eurokoa izan da ADRaren balioa eta 62,71 eurokoa RevPar, aurreko urtean baino % 16,8 eta % 52,0 gehiago.
2022ko abenduan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 31,8 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 30,7, urte arteko terminoetan. Sarrerak, guztira, 239.673 izan dira, eta ostatu-gauak, 440.180.
2022ko abenduan, sarrera guztien % 28,9 eta ostatu-gauen % 29,1 atzerriko jatorrikoak izan dira; ehuneko horiek 2021eko abenduan izandakoak baino pixka bat handiagoak izan dira, orduan, atzerritarren sarrerak eta ostatu-gauak % 27,7 eta % 27,2 izan baitziren, hurrenez hurren. Estatuko jatorriko sarrera eta ostatu-gauen kopuruak gora egin du, urte artean, % 29,5 eta % 27,2, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Abendua 2022
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2022/12 | m/m-12 (%) | 2022/12 | m/m-12 (%) | 2022/12 | 2021/12 |
| EUSKAL AE | 239.673 | 31,8 | 440.180 | 30,7 | 1,84 | 1,85 |
| Estatukoak | 170.339 | 29,5 | 311.970 | 27,2 | 1,83 | 1,86 |
| Atzerritarrak | 69.334 | 37,9 | 128.210 | 40,0 | 1,85 | 1,82 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 37.472 | 37,9 | 67.985 | 30,2 | 1,81 | 1,92 |
| Estatukoak | 31.127 | 38,1 | 56.020 | 28,9 | 1,80 | 1,93 |
| Atzerritarrak | 6.345 | 36,6 | 11.965 | 36,5 | 1,89 | 1,89 |
| Vitoria-Gasteiz | 30.614 | 43,2 | 57.106 | 33,8 | 1,87 | 2,00 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 110.040 | 31,5 | 202.744 | 28,9 | 1,84 | 1,88 |
| Estatukoak | 81.586 | 26,0 | 146.762 | 22,4 | 1,80 | 1,85 |
| Atzerritarrak | 28.454 | 50,4 | 55.982 | 49,6 | 1,97 | 1,98 |
| Bilbao | 80.849 | 37,1 | 148.893 | 35,3 | 1,84 | 1,87 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 92.161 | 29,8 | 169.451 | 33,0 | 1,84 | 1,79 |
| Estatukoak | 57.626 | 30,2 | 109.188 | 33,2 | 1,89 | 1,85 |
| Atzerritarrak | 34.535 | 29,2 | 60.263 | 32,7 | 1,74 | 1,70 |
| Donostia / San Sebastian | 64.493 | 31,7 | 118.156 | 35,3 | 1,83 | 1,78 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Urtarrilaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban, 37.472 sarrera eta 67.985 ostatu-gau erregistratu dira; alegia, aurreko urteko abenduan baino % 37,9 eta % 30,2 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, hazkuntza % 31,5ekoa izan da sarreretan eta % 28,9koa, ostatu-gauetan; guztira, 110.040 sarrera eta 202.744 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 2022. urteko azken hilabetean, 92.161 sarrera izan dira, 2021eko abenduan baino % 29,8 gehiago, eta 169.451 ostatu-gau, aurreko urteko hil berean baino % 33,0 gehiago.
Hiriburuka, sarrera kopuruak % 43,2 egin du gora Vitoria-Gasteizen, % 37,1 Bilbon eta % 31,7 Donostian. Antzera, ostatu-gauen igoera, aurreko urteko abenduarekin alderatuta, % 33,8koa izan da Vitoria-Gasteizen, eta % 35,3koa bai Bilbon bai Donostian.
2022ko abenduko batez besteko egonaldia 1,84 egunekoa izan da Euskal AE osoan, 2021eko hil berekoaren oso antzekoa, 1,85 egunekoa izan baitzen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Abendua 2022
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2022/12 | p.p. * | 2022/12 | p.p. * | 2022/12 | m/m-12 (%) | 2022/12 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 44,2 | 8,0 | 50,8 | 8,2 | 79,40 | 7,5 | 40,34 | 28,2 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 45,9 | 7,4 | 55,0 | 6,6 | 72,23 | 5,3 | 39,74 | 19,8 |
| Vitoria-Gasteiz | 47,7 | 7,2 | 58,8 | 6,1 | 65,08 | 8,9 | 38,24 | 21,5 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 42,9 | 6,9 | 49,7 | 6,4 | 78,45 | 9,4 | 38,95 | 25,7 |
| Bilbao | 48,6 | 10,1 | 55,0 | 10,1 | 83,75 | 9,6 | 46,06 | 34,1 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 45,3 | 9,7 | 50,7 | 10,9 | 83,50 | 5,8 | 42,33 | 34,6 |
| Donostia / San Sebastian | 49,4 | 9,3 | 53,7 | 10,5 | 92,47 | 4,3 | 49,68 | 29,7 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Urtarrilaren 23a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2022ko abenduko okupazio-maila, Euskal AEn, oro har, plazen arabera neurtuz gero, % 44,2koa izan da, eta % 50,8koa, gelen arabera neurtuz gero. 2021eko abenduarekin alderatuta, ehuneko 8,0 eta 8,2 puntu areagotu dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua, Euskal AE osoan, 79,40 eurokoa izan da 2022ko abenduan; alegia, % 7,5 areagotu da, aurreko urteko abenduaren aldean. Gipuzkoaren kasuan, 83,50 eurokoa izan da ADRa; Bizkaian, 78,45 eurokoa, eta, Araban, 72,23 eurokoa. Hiriburuka, aldeak handiagoak dira; izan ere, ADRa 92,47 euro izan da Donostian, 83,75 euro Bilbon eta, azkenik, 65,08 euro Vitoria-Gasteizen. RevPar edo hileko gela eskuragarriko diru-sarrerak, Euskal AE mailan, 40,34 euro izan dira 2022ko abenduan, aurreko urteko hil berean baino % 28,2 handiago.
Informazio-oharra
Hotelen ETHIren estaldura % 79,7koa izan da 2022ko abenduan. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62