2023/01/09ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022KO AZAROA
Euskal AEko industria-jarduerak % 1,6 egin du gora 2022ko azaroan
2022. urteko lehen hamaika hiletako hazkuntza metatua % 5,7koa izan da
Euskal AEko industria-ekoizpena 2022ko azaroan 2021eko hil berekoa baino % 1,6 handiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2022ko lehen hamaika hilen balantzearen itxieran, industria-jardueraren igoera % 5,7koa izan da.
Azaroan, aurreko hilarekin –2022ko urria– erkatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 0,7 egin du behera, urtaro-ondorio egokiak zuzenduta.
2022ko azaroko indizearen bilakaerak, ondasunen helmuga ekonomikoaren arabera, 2021eko azaroarekin alderatuta, portaera positiboa izan du Ekipo-ondasunetan; haietan, motordun ibilgailuen fabrikazioa, lokomotorren eta trenbide-materialaren eraikuntza eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza sartzen dira. Haietan, ekoizpenaren hazkuntza % 3,9koa izan da.
Ekoizpenak gora egin du, era berean, Tarteko ondasunetan; % 1,9ko hazkuntza izan du. Sektore horretan, honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste: metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
Kontsumo-ondasunek, bestalde, urte arteko portaera negatiboa izan dute; % 1,3ko beherakada izan dute sektorean, oro har, nagusiki Kontsumo iraunkorreko ondasunen ekoizpenean % 11,4ko jaitsiera izan delako; haietan sartzen da, besteak beste, altzari eta etxeko aparatuen fabrikazioa. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek, berriz, % 1,2 egin dute gora. Haietan, honako jarduera hauek sartzen dira: elikagaien prozesatua eta kontserbazioa; garbitasunerako eta higienerako produktuen fabrikazioa; farmaziako produktuak, eta arropen jantzigintza.
Energiak % 2,8 egin du behera, 2022ko azaroan. Sektore horretan, energia elektrikoaren ekoizpena eta hornikuntza eta petrolio-fintzea sartzen dira.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Azaroa 2022
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 1,6 | 5,7 | -0,7 |
| Araba/Álava | 0,1 | 5,6 | -1,1 |
| Bizkaia | 2,4 | 7,0 | -1,9 |
| Gipuzkoa | 1,7 | 4,4 | 0,8 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | -1,3 | 4,2 | -1,3 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -11,4 | -2,3 | -9,6 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 1,2 | 5,9 | 0,8 |
| Ekipo-ondasunak | 3,9 | 9,3 | 1,5 |
| Bitarteko ondasunak | 1,9 | 2,0 | 0,0 |
| Energia | -2,8 | 12,5 | -7,9 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2023ko Urtarrilaren 9a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, EAEko industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2022ko azaroan urte arteko hazkuntza handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Makinak eta ekipoa (% 5,4 hazi da), Garraio-materiala (% 4,9) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (ekoizpena % 3,3 hazi da). Bestalde, jaitsi egin da ekoizpena honako sektore hauetan: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 6,3 behera) eta Elikagaigintza, edariak eta tabakoa (% 4,4 behera).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Azaroa 2022
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | -4,4 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -0,4 |
| Kautxua eta plastikoak | -0,6 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 3,3 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 0,4 |
| Makineria eta tresneria | 5,4 |
| Garraio-materiala | 4,9 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -6,3 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2023ko Urtarrilaren 9a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2022ko azaroan, industria-ekoizpenaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan. Bizkaian, industria-jarduera % 2,4 hazi da; Gipuzkoan, % 1,7, eta, Araban, % 0,1.
2022KO LEHEN HAMAIKA HILETAKO BALANTZEA
2022ko lehen hamaika hiletan, industria-sektorean, oro har, hazkuntza metatua % 5,7koa izan da. Bilakaera positibo hori honako hauen portaera onaren ondorio izan da: Energia eta Ekipo-ondasunak; haietan, aurten, orain arte, % 12,5eko eta % 9,3ko hazkuntza metatuak izan dira, hurrenez hurren.
Lurraldeen arabera, hirurek izan dituzte tasa metatu positiboak: % 7,0koa Bizkaian, % 5,6koa Araban eta % 4,4koa Gipuzkoan.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 88,13ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62