2022/12/30eko prentsa-oharra
KULTURAREN KONTU SATELITEA. 2020
Kultur jarduerek 1.508 milioi euroko Balio Erantsia sortu zuten Euskal AEn 2020an, BPGren % 2,1
Enpleguari dagokionez, kultur jarduerak 25.638 lanpostu bildu zituen lanaldi osoko baliokideetan, guztizkoaren % 2,8
Kultur jardueren Balio Erantsi Gordina (BEG) 1.508 milioi eurokoa izan zen 2020an Euskal AEn, hau da, urte horretako BPGren % 2,10, Eustatek lehen aldiz egindako Kulturaren Kontu Sateliteko datuen arabera. Gainerako sektoreetan bezala, pandemiaren ondorioek eta hura hedatzea saihesteko hartu ziren neurriek eragina izan zuten kulturan, eta horrek agerian utzi zuen % 8,93ko atzerakada izan zela sektorearen BEGn, 2018arekin alderatuta. BPGri dagokionez, kultur sektorearen BEG ere murriztu egin zen 2020an, 2018ko % 2,15etik urte horretako % 2,10era igaro baitzen, eta horrek esan nahi du krisiaren ondorioek eragin handiagoa izan zutela kultur jardueretan, Euskal AEko ekonomia osoan baino.
Kultur jarduerek hainbat sektore hartzen dituzte barnean, beren izaeraren arabera: “Ondarea”, “Artxiboak eta liburutegiak”, “Liburuak eta prentsa”, “Arte plastikoak”, “Arte eszenikoak”, “Ikus-entzunezkoak eta multimedia” eta “Diziplinartekoa”. Horien guztien artean, ekonomikoki garrantzitsuena, sortutako BEGri dagokionez, “Ikus-entzunezkoen eta multimedia” da, berez 425 milioi euroko ekarpena egin baitzuen 2020an, kulturako BEGren % 28,2; ondoren, “Liburuak eta prentsa”, 409 milioirekin, hau da, % 27,1ekin, eta, hirugarrenik, “Arte plastikoak”, 358 milioirekin eta % 23,7ko ekarpenarekin.
Euskal AEko kulturaren BEGd-aren bilakaera eta egitura. Mila eurotan. 2016-2020
| | 2016 (p) | 2018 (p) | 2020 (p) | guztizkoaren gaineko % | Urteko aldakuntza-tasa ( %) |
| | | | | 2016 (p) | 2018 (p) | 2020 (p) | 2018 (p) / 2016 (p) | 2020 (p) / 2018 (p) |
| SEKTOREKA | | | | | | | | |
| | | | | | | | | |
| GUZTIZKO KULTURAKO BEG | 1.655.851 | 1.655.849 | 1.508.002 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 0,0 | -8,9 |
| Ondarea | 73.653 | 71.527 | 75.606 | 4,4 | 4,3 | 5,0 | -2,9 | 5,7 |
| Artxiboak eta liburutegiak | 74.192 | 86.279 | 86.369 | 4,5 | 5,2 | 5,7 | 16,3 | 0,1 |
| Liburuak eta prentsa | 498.116 | 487.205 | 409.294 | 30,1 | 29,4 | 27,1 | -2,2 | -16,0 |
| Arte plastikoak | 339.100 | 357.351 | 358.001 | 20,5 | 21,6 | 23,7 | 5,4 | 0,2 |
| Arte eszenikoak | 212.762 | 192.392 | 139.669 | 12,8 | 11,6 | 9,3 | -9,6 | -27,4 |
| Ikus-entzunezkoa eta multimedia | 441.058 | 441.285 | 424.583 | 26,6 | 26,7 | 28,2 | 0,1 | -3,8 |
| Diziplinartekoa | 16.970 | 19.810 | 14.480 | 1,0 | 1,2 | 1,0 | 16,7 | -26,9 |
| | | | | | | | | |
| FASEEN ARABERA | | | | | | | | |
| | | | | | | | | |
| GUZTIZKO KULTURAKO BEG | 1.655.851 | 1.655.849 | 1.508.002 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 0,0 | -8,9 |
| Nuklear-jarduerak, guztira | 1.428.691 | 1.439.011 | 1.322.705 | 86,3 | 86,9 | 87,7 | 0,7 | -8,1 |
| Sorkuntza eta ekoizpena | 910.503 | 931.123 | 866.379 | 63,7 | 64,7 | 65,5 | 2,3 | -7,0 |
| Fabrikazioa | 174.369 | 164.536 | 124.692 | 12,2 | 11,4 | 9,4 | -5,6 | -24,2 |
| Hedapena eta banaketa | 192.971 | 186.132 | 170.101 | 13,5 | 12,9 | 12,9 | -3,5 | -8,6 |
| Sustapena eta erregulazioa | 16.970 | 19.810 | 14.480 | 1,2 | 1,4 | 1,1 | 16,7 | -26,9 |
| Hezkuntza | 133.878 | 137.410 | 147.053 | 9,4 | 9,5 | 11,1 | 2,6 | 7,0 |
| Osagarri-jarduerak, guztira | 227.160 | 216.838 | 185.297 | 13,7 | 13,1 | 12,3 | -4,5 | -14,5 |
| Fabrikazioa | 13.024 | 10.093 | 7.500 | 5,7 | 4,7 | 4,0 | -22,5 | -25,7 |
| Merkataritza eta konponketak | 211.580 | 203.937 | 174.740 | 93,1 | 94,1 | 94,3 | -3,6 | -14,3 |
| Besteak | 2.556 | 2.808 | 3.057 | 1,1 | 1,3 | 1,6 | 9,9 | 8,9 |
(p)behinbehineko datuak
Data 2022ko Abenduaren 30a
Iturria: Eustat. Kulturaren kontu satelitea
Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide (LOB) gisa neurtuta, 2020an “Liburuak eta prentsa” sektorearen ekarpenek markatu zuten, 8.037 LOB lanposturekin, hau da, kultur sektoreei esleitutako enplegu guztiaren % 31,3; ondoren, “Arte eszenikoak”, 7.651 lanposturekin (% 29,8); hirugarren, “Ikus-entzunezkoen eta multimedia”, 6.232 lanposturekin (% 24,3).
Euskal AEko kultura-jardueren lanaldi osoko enplegu baliokidearen (LOB) bilakaera eta egitura. 2016-2020
| | 2016 (p) | 2018 (p) | 2020 (p) | guztizkoaren gaineko % | Urteko aldakuntza-tasa ( %) |
| | | | | 2016 (p) | 2018 (p) | 2020 (p) | 2018 (p) / 2016 (p) | 2020 (p) / 2018 (p) |
| SEKTOREKA | | | | | | | | |
| | | | | | | | | |
| Lan-postuak (LOB), guztira | 28.760 | 29.107 | 25.638 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 1,2 | -11,9 |
| Ondarea | 634 | 642 | 587 | 2,2 | 2,2 | 2,3 | 1,3 | -8,6 |
| Artxiboak eta liburutegiak | 949 | 932 | 810 | 3,3 | 3,2 | 3,2 | -1,8 | -13,1 |
| Liburuak eta prentsa | 9.043 | 8.953 | 8.037 | 31,4 | 30,8 | 31,3 | -1,0 | -10,2 |
| Arte plastikoak | 8.100 | 8.388 | 7.651 | 28,2 | 28,8 | 29,8 | 3,6 | -8,8 |
| Arte eszenikoak | 2.592 | 2.640 | 2.138 | 9,0 | 9,1 | 8,3 | 1,9 | -19,0 |
| Ikus-entzunezkoa eta multimedia | 7.139 | 7.231 | 6.232 | 24,8 | 24,8 | 24,3 | 1,3 | -13,8 |
| Diziplinartekoa | 303 | 321 | 183 | 1,1 | 1,1 | 0,7 | 5,9 | -43,0 |
| | | | | | | | | |
| FASEEN ARABERA | | | | | | | | |
| | | | | | | | | |
| Lan-postuak (LOB), guztira | 28.760 | 29.107 | 25.638 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 1,2 | -11,9 |
| Nuklear-jarduerak, guztira | 25.071 | 25.385 | 22.442 | 87,2 | 87,2 | 87,5 | 1,3 | -11,6 |
| Sorkuntza eta ekoizpena | 14.980 | 15.342 | 13.667 | 59,8 | 13,5 | 12,6 | 2,4 | -10,9 |
| Fabrikazioa | 3.435 | 3.437 | 2.822 | 13,7 | 14,0 | 13,0 | 0,1 | -17,9 |
| Hedapena eta banaketa | 3.689 | 3.549 | 2.923 | 14,7 | 1,3 | 0,8 | -3,8 | -17,6 |
| Sustapena eta erregulazioa | 303 | 321 | 183 | 1,2 | 10,8 | 12,7 | 5,9 | -43,0 |
| Hezkuntza | 2.664 | 2.736 | 2.847 | 10,6 | 12,8 | 12,5 | 2,7 | 4,1 |
| Osagarri-jarduerak, guztira | 3.689 | 3.722 | 3.196 | 12,8 | 12,8 | 12,5 | 0,9 | -14,1 |
| Fabrikazioa | 394 | 311 | 259 | 10,7 | 8,4 | 8,1 | -21,1 | -16,7 |
| Merkataritza eta konponketak | 3.238 | 3.352 | 2.878 | 87,8 | 90,1 | 90,1 | 3,5 | -14,1 |
| Besteak | 57 | 59 | 59 | 1,5 | 1,6 | 1,8 | 3,5 | 0,0 |
(p)behinbehineko datuak
Data 2022ko Abenduaren 30a
Iturria: Eustat. Kulturaren kontu satelitea
Urte arteko datuei dagokienez, sektore guztiek, balio erantsiari zein enpleguari dagokienez, beherakada izan zuten 2020an, urte horretan izandako krisi sanitarioaren ondorioz.
Kultur ondasun eta zerbitzuen balio-katearen faseei dagokienez, honako hauek bereizten dira: alde batetik, “Jarduera nuklearrak”, besteren artean honako hauek: “Sorkuntza eta ekoizpena”, “Fabrikazioa”, “Zabalkundea eta banaketa”, “Sustapena eta erregulazioa” eta “Hezkuntza”. Bestetik, “Jarduera osagarriak” daude, “Fabrikazioa”, “Merkataritza eta konponketak” eta “Bestelako jarduerak”.
Jarduera nuklearrek ematen diote pisurik handiena kulturaren BEGri: % 87,7 2020an. Horien artean, garrantzitsuena 2020an “Sorkuntza eta ekoizpena” izan zen, artisten lana barne hartzen duena (adibidez, obra literarioen sorkuntza), baina baita kultur zerbitzuaren ekoizpena ere, zerbitzu hori sormen-lanarekio bereizezina denean (adibidez, musika-kontzertu batean edo antzezlan baten antzezpenean). Fase horretan 866 milioi BEG izan ziren, % 57,5. Bigarrenik, “Merkataritza eta konponketak” sektorearekin lotutako jarduerak daude. Horien artean daude, besteak beste, audio- eta bideo-erreproduzitzaileak merkaturatzeko jarduerak eta horien konponketa, 175 milioi eta kulturako BEGren % 11,6 ekarrita. “Jarduera osagarriak” dira kultur ondasun eta zerbitzuen erabilera eta gozamena errazten duten produktuak lortzeko aukera ematen dutenak (adibidez, musika-tresnen fabrikazioa). Jarduera horiek kultur sektoreko BEGren % 12,3 izan ziren 2020an, 185 milioi euro.
Kultur jarduerei buruzko informazioa emateaz gain, Euskal AEko Kulturaren Kontu Sateliteak jabetza intelektualarekin lotutako jarduerei buruzko datu osoak ere ematen ditu. Kategoria honek kultur jarduera batzuk baztertzen ditu —kultur ondarearen kudeaketarekin eta hezkuntzarekin, kultur sustapenarekin eta erregulazioarekin lotutakoak, esaterako—, baina publizitatearekin eta informatikarekin lotutako beste batzuk gehitzen ditu.
Jabetza intelektualari lotutako jarduerei lotutako BEG, oro har, kultur jarduerek zentzu hertsian sortzen dutena baino handiagoa da, eta pandemiak ere eragina izan zuen: 2020an 1.690 milioi eurokoa izan zen, 2018arekin alderatuta % 8,6ko atzerakada izan ondoren. BPGri dagokionez, jabetza intelektualari lotutako jarduerak % 2,35 izan ziren 2020an, bi urte lehenago baino 5 ehunen gutxiago ere.
Jabetza intelektualari lotutako jardueren BEGri egindako ekarpenik handiena, 2020an, “Jarduera erabat kulturalak” sektoreari egokitu zitzaion, 1.305 milioi eurorekin, hau da, guztizkoaren % 77,2; 229 milioi euro, berriz, “Informatika” sektoreari lotutako jarduerengatik, eta 155 milioi euro (% 13,6), azkenik, “Publizitatea” sektoreari lotutakoengatik (% 9,2).
Euskal AEko jabetza intelektualari lotutako jardueren datu nagusiak. 2016-2020
| | 2016 (p) | 2018 (p) | 2020 (p) | guztizkoaren gaineko % | Urteko aldakuntza-tasa ( %) |
| | | | | 2016 (p) | 2018 (p) | 2020 (p) | 2018 (p) / 2016 (p) | 2020 (p) / 2018 (p) |
| SEKTOREKA | | | | | | | | |
| | | | | | | | | |
| BEG GUZTIRA (milaka euro) | 1.824.283 | 1.847.938 | 1.689.933 | 100,0 | 100,0 | 100,0 | 1,3 | -8,6 |
| Hertsiki kulturalak diren jarduerak | 1.465.340 | 1.462.967 | 1.305.335 | 80,3 | 79,2 | 77,2 | -0,2 | -10,8 |
| Informatika | 199.651 | 214.636 | 229.398 | 10,9 | 11,6 | 13,6 | 7,5 | 6,9 |
| Publizitatea | 159.292 | 170.335 | 155.200 | 8,7 | 9,2 | 9,2 | 6,9 | -8,9 |
| | | | | | | | | |
| Lan-postuak (LOB), guztira | 33.858 | 34.630 | 30.707 | 1,9 | 1,9 | 1,8 | 2,3 | -11,3 |
| Hertsiki kulturalak diren jarduerak | 25.936 | 26.220 | 22.792 | 1,4 | 1,4 | 1,3 | 1,1 | -13,1 |
| Informatika | 3.955 | 4.298 | 4.237 | 0,2 | 0,2 | 0,3 | 8,7 | -1,4 |
| Publizitatea | 3.967 | 4.112 | 3.678 | 0,2 | 0,2 | 0,2 | 3,7 | -10,6 |
(p)behinbehineko datuak
Data 2022ko Abenduaren 30a
Iturria: Eustat. Kulturaren kontu satelitea
Ohar metodologikoa:
Euskal AEko Kulturaren Kontu Satelitea (KKS) EUSTATek egiten dituen gainerako kontu sateliteekin bat egiten duen eragiketa da. Kontu satelite bat eragiketa estatistiko bat da, ekonomiaren sektore baten errealitatea islatzen duena, Kontabilitate Nazionalaren esparru orokorrean erabiltzen diren balorazio-printzipio, -kategoria eta -irizpide berberak erabiliz. Jarduteko modu horrek sektorerako eta ekonomia osorako lortutako emaitzen arteko erabateko alderagarritasuna bermatzen du. Kulturaren Kontu Satelitea UNESCOk 2009ko Estatistika Kulturalen Esparruaren azken edizioan proposatzen duen kultur sektorearen mugaketan oinarritzen da, baita estatuko eta nazioarteko beste erreferentzia metodologiko batzuetan ere.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62