2023/02/20ko prentsa-oharra
EZKONTZEN ESTATISTIKA. III/2022
2022ko hirugarren hiruhilekoan 2.683 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino % 23,9 gehiago
2019arekin alderatuta, % 3,2 egin da gora
Eustaten datuen arabera, 2022ko hirugarren hiruhilekoan 2.683 ezkontza izan ziren Euskal AEn, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 23,9 gehiago (2.165). Hiruhileko honetako datuak 2019ko hiruhileko bereko datuekin alderatzen baditugu, ezkontzen kopurua % 3,2 igo dela ikusten da. Bi datuek erakusten dute aurreko bi urteetan atzeratutako ezkontzak berreskuratu egin direla.
Ezkontza guztietatik, 2.586 sexu desberdineko pertsonen arteko ezkontzak izan ziren, eta 97 sexu bereko pertsonen artekoak, 50 emakumeen artekoak eta 47 gizonen artekoak.
Inskripzioaren lurralde historikoa kontuan hartuta, ezkontza-kopuruak gora egin zuen hiru lurraldeetan: Bizkaian 1.154 ezkontza izan ziren, Araban 373 eta Gipuzkoan 896. Bestalde, 260 bikotek Euskal AEtik kanpo eman zuten izena. Hilabeteen arabera, uztaila nabarmentzen da, hiruhilekoko ezkontzen % 44,1 uztailean egin baitziren.
2022ko udako hilabeteetan, ezkontza zibilak % 87,3 izan ziren; % 83,7 sexu desberdineko pertsonen artekoak izan ziren, eta % 3,6, berriz, sexu bereko pertsonen ezkontzak, nahitaez zibilak denak. 2022an ehuneko hori 2021eko hiruhileko berekoa baino 1,5 puntu handiagoa izan zen.
2022ko hirugarren hiruhilekoko 2.683 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn zuten 2.394 gizon eta 2.404 emakume ezkondu ziren. 2.069 senarrentzat (% 86,4), lehen ezkontza izan zen; 19 alargun eta 306 dibortziatu, berriz, berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonena baino handiagoa izan zen: 2.093 izan ziren (% 87,1), alargunak 4 eta dibortziatuak 307.
Senarren % 91,7k eta emazteen % 84,7k 30 urte edo gehiago zituzten
Ezkontideek adinaren arabera duten banaketari dagokionez, senarren % 91,7k eta emazteen % 84,7k 30 urte baino gehiago zituzten. 2021eko aldi berean, proportzioa % 91,2 izan zen gizonen kasuan eta % 83,1 emakumeenean.
2022ko uztailean, abuztuan eta irailean, gizon ezkonberrien % 10ek eta emakume ezkonberrien % 15,4k atzerriko nazionalitatea zuten. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, portzentaje hori ehuneko 1,3 puntu jaitsi da gizonen artean eta 0,9 igo emakumeen artean.
Egoiliarren ezkontzak, inskripzio-lurraldearen, ezkontza-motaren, ospatzeko moduaren, aurreko egoera zibilaren, adinaren eta ezkontza-hilabetearen arabera (1). 2022/III
| | 2022/III | 2022/II | 2021/III |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza (%) | KOP | % | Gehikuntza (%) |
| Ezkontzak | 2.683 | 100,0 | 2.297 | 100,0 | 16,8 | 2.165 | 100,0 | 23,9 |
| | | | | | | | | |
| Araba / Álava | 373 | 13,9 | 272 | 11,8 | 37,1 | 297 | 13,7 | 25,6 |
| Bizkaia | 1.154 | 43,0 | 1.049 | 45,7 | 10,0 | 881 | 40,7 | 31,0 |
| Gipuzkoa | 896 | 33,4 | 820 | 35,7 | 9,3 | 738 | 34,1 | 21,4 |
| Euskal AEtik kanpo | 260 | 9,7 | 156 | 6,8 | 66,7 | 249 | 11,5 | 4,4 |
| Sexu desberdineko pertsonen artean | 2.586 | 96,4 | 2.237 | 97,4 | 15,6 | 2.083 | 96,2 | 24,1 |
| Kanonikoak | 341 | 12,7 | 212 | 9,2 | 60,8 | 308 | 14,2 | 10,7 |
| Zibilak | 2.245 | 83,7 | 2.025 | 88,2 | 10,9 | 1.775 | 82,0 | 26,5 |
| Sexu bereko pertsonen artean | 97 | 3,6 | 60 | 2,6 | 61,7 | 82 | 3,8 | 18,3 |
| Gizon artean | 47 | 1,8 | 23 | 1,0 | 104,3 | 39 | 1,8 | 20,5 |
| Emakume artean | 50 | 1,9 | 37 | 1,6 | 35,1 | 43 | 2,0 | 16,3 |
| | | | | | | | | |
| Senar-emazteak | 2.394 | 100,0 | 2.120 | 100,0 | 12,9 | 1.892 | 100,0 | 26,5 |
| Ezkongabea | 2.069 | 86,4 | 1.755 | 82,8 | 17,9 | 1.626 | 85,9 | 27,2 |
| Alargunak | 19 | 0,8 | 28 | 1,3 | -32,1 | 13 | 0,7 | 46,2 |
| Dibortzuatuak | 306 | 12,8 | 337 | 15,9 | -9,2 | 253 | 13,4 | 20,9 |
| < 30 urte | 199 | 8,3 | 147 | 6,9 | 35,4 | 167 | 8,8 | 19,2 |
| 30 - 39 urte | 1.152 | 48,1 | 877 | 41,4 | 31,4 | 897 | 47,4 | 28,4 |
| = 40 urte | 1.043 | 43,6 | 1.096 | 51,7 | -4,8 | 828 | 43,8 | 26,0 |
| Espainiarrak | 2.154 | 90,0 | 1.877 | 88,5 | 14,8 | 1.679 | 88,7 | 28,3 |
| Atzerriko nazionalitatea | 240 | 10,0 | 243 | 11,5 | -1,2 | 213 | 11,3 | 12,7 |
| | | | | | | | | |
| Emazteak | 2.404 | 100,0 | 2.146 | 100,0 | 12,0 | 1.900 | 100,0 | 26,5 |
| Ezkongabea | 2.093 | 87,1 | 1.807 | 84,2 | 15,8 | 1.610 | 84,7 | 30,0 |
| Alargunak | 4 | 0,2 | 14 | 0,7 | -71,4 | 11 | 0,6 | -63,6 |
| Dibortzuatuak | 307 | 12,8 | 325 | 15,1 | -5,5 | 279 | 14,7 | 10,0 |
| < 30 urte | 368 | 15,3 | 283 | 13,2 | 30,0 | 321 | 16,9 | 14,6 |
| 30 - 39 urte | 1.184 | 49,3 | 970 | 45,2 | 22,1 | 911 | 47,9 | 30,0 |
| = 40 urte | 852 | 35,4 | 893 | 41,6 | -4,6 | 668 | 35,2 | 27,5 |
| Espainiarrak | 2.033 | 84,6 | 1.801 | 83,9 | 12,9 | 1.624 | 85,5 | 25,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 371 | 15,4 | 345 | 16,1 | 7,5 | 276 | 14,5 | 34,4 |
| | | | | | | | | |
| Ezkontzaren hilabetea | | | | | | | | |
| Uztaila | 1.184 | 44,1 | | | | 961 | 44,4 | 23,2 |
| Abuztua | 455 | 17,0 | | | | 342 | 15,8 | 33,0 |
| Iraila | 1.044 | 38,9 | | | | 862 | 39,8 | 21,1 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2023ko Otsailaren 20a
Iturria: Eustat. Ezkontzen Estatistika
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62