Prentsa-oharra 2023/02/21
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko urtarrila
Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiek % 48,6ko urte arteko hazkundea izan dute 2023ko urtarrilean
Eguneko batez besteko tarifa % 12,1 igo da aurreko urtearen aldean
2023ko urtarrilean Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 45,0 handitu dira eta gaualdiak % 48,6, urte arteko terminoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Erregistratutako 191.439 sarrerek 353.908 gaualdi eragin dituzte.
2023ko urtarrilean, sarrera guztien % 31,3 eta gaualdien % 32,3 atzerritar jatorrikoak izan ziren, sarreren kasuan % 51,6 eta gaualdien kasuan % 54,1 igo ondoren. Estatuko sarrera eta gaualdien kopuruak, berriz, % 42,2 eta % 46,1 egin du gora, hurrenez hurren, urte artean.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Urtarrila 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2023/01 | m/m-12 (%) | 2023/01 | m/m-12 (%) | 2023/01 | 2022/01 |
| EUSKAL AE | 191.439 | 45,0 | 353.908 | 48,6 | 1,85 | 1,80 |
| Estatukoak | 131.588 | 42,2 | 239.666 | 46,1 | 1,82 | 1,77 |
| Atzerritarrak | 59.851 | 51,6 | 114.242 | 54,1 | 1,91 | 1,88 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 28.129 | 48,9 | 56.736 | 53,2 | 2,02 | 1,96 |
| Estatukoak | 22.490 | 50,2 | 44.407 | 49,7 | 1,97 | 1,98 |
| Atzerritarrak | 5.639 | 43,9 | 12.329 | 67,4 | 2,19 | 1,88 |
| Vitoria-Gasteiz | 24.163 | 59,4 | 49.732 | 59,7 | 2,06 | 2,05 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 88.526 | 62,1 | 162.640 | 60,0 | 1,84 | 1,86 |
| Estatukoak | 63.355 | 54,1 | 112.368 | 53,1 | 1,77 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 25.171 | 86,6 | 50.272 | 78,0 | 2,00 | 2,09 |
| Bilbao | 64.956 | 66,3 | 119.121 | 68,4 | 1,83 | 1,81 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 74.784 | 27,9 | 134.532 | 35,2 | 1,80 | 1,70 |
| Estatukoak | 45.743 | 25,6 | 82.891 | 36,0 | 1,81 | 1,67 |
| Atzerritarrak | 29.041 | 31,6 | 51.641 | 34,1 | 1,78 | 1,75 |
| Donostia / San Sebastian | 52.058 | 29,8 | 91.547 | 34,8 | 1,76 | 1,69 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Otsailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 28.129 sarrera eta 56.736 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko urtarrilean baino % 48,9 eta % 53,2 gehiago. Bizkaian sarrerak % 62,1 gehitu dira eta gaualdiak % 60,0; guztira 88.526 sarrera eta 162.640 gaualdi izan dira. Gipuzkoan, 2023ko urtarrilean 74.784 sarrera erregistratu dira, 2022ko urtarrilean baino % 27,9 gehiago, eta 134.532 gaualdi, aurreko urteko hil berean baino % 35,2 gehiago.
Hiriburuka, sarrera kopurua % 29,8 igo da Donostian, % 59,4 Gasteizen eta % 66,3 Bilbon. Antzera, aurreko urteko urtarrilaren aldean, gaualdien hazkundea % 34,8ra iritsi da Donostian, % 59,7ra Gasteizen eta % 68,4ra Bilbon.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da 2023ko urtarrilean, 2022ko hil berean baino zerbait handiagoa (1,80 egun).
Batez besteko egonaldia gaua igarotzen duten establezimenduetako bakoitzean bidaiariek ematen duten egun-kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEko egonaldiaren guztizko iraupenari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Urtarrila 2023
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2023/01 | p.p. * | 2023/01 | p.p. * | 2023/01 | m/m-12 (%) | 2023/01 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 37,2 | 10,4 | 45,7 | 12,6 | 72,90 | 12,1 | 33,34 | 54,6 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 40,1 | 11,0 | 53,0 | 14,5 | 63,62 | 6,0 | 33,71 | 45,7 |
| Vitoria-Gasteiz | 41,3 | 11,4 | 56,0 | 15,2 | 60,78 | 10,8 | 34,01 | 52,0 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 35,8 | 11,6 | 44,6 | 13,8 | 72,79 | 14,6 | 32,47 | 65,9 |
| Bilbao | 39,2 | 14,1 | 47,4 | 16,6 | 78,42 | 17,0 | 37,14 | 80,3 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 37,9 | 8,6 | 44,5 | 10,3 | 77,15 | 12,3 | 34,32 | 46,2 |
| Donostia / San Sebastian | 41,1 | 8,6 | 45,7 | 9,7 | 86,91 | 11,8 | 39,72 | 41,9 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Otsailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AE osoan, 2023ko urtarrileko betetze-maila % 37,2koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 45,7koa logelen arabera neurtuta. 2022ko urtarrilaren aldean, igoerak ehuneko 10,4 eta 12,6 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, LGEren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta, 72,90 eurokoa izan da 2023ko urtarrilean Euskal AEn, hau da, % 12,1 igo da aurreko urteko urtarrilaren aldean. LGE 77,15 eurora iritsi da Gipuzkoan, 72,79 eurora Bizkaian eta 63,62 eurora Araban. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira: LGE 86,91 eurokoa izan da Donostian, 78,42 eurokoa Bilbon eta 60,78 eurokoa Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, RevPar edo batez besteko diru-sarrerak gela eskuragarriko, 33,34 eurokoak izan dira 2023ko urtarrilean, % 54,6 handiagoak aurreko urteko urtarrilaren aldean.
Informazio-oharra
2023ko urtarrileko Hotelen ETH estaldura % 89,3koa izan da. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismo-datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62