2023/02/06ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2022ko ABENDUA
Euskal AEko industria-jarduerak % 2,1 egin zuen gora 2022ko abenduan
2022ko urte osoko hazkunde metatua % 5,7koa izan da
Euskal AEko industria-produkzioa 2022ko abenduan 2021eko hil berekoa baino % 2,1 handiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2022ko urte osoaren balantzearen itxieran, industria-jardueraren igoera % 5,7koa izan da.
Abenduan, aurreko hilarekin, 2022ko azaroarekin, alderatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 0,4 egin du gora, urtaro-ondorio egokiak zuzenduta.
2022ko abenduko indizeak, ondasunen helmuga ekonomikoaren arabera, eta 2021eko abenduarekin alderatuta, % 5,0 egin du gora Ekipo-ondasunetan; haietan, motordun ibilgailuen fabrikazioa, lokomotorren eta trenbide-materialen eraikuntza eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza sartzen dira.
Kontsumo-ondasunek, bestalde, urte arteko portaera positiboa izan dute; % 6,5eko igoera izan dute sektorean, oro har, nagusiki Kontsumo-ondasun iraunkorren ekoizpenean % 8,8ko igoera izan delako; haietan sartzen da, besteak beste, altzarien eta etxeko aparatuen fabrikazioa. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren ekoizpenak % 6,0ko igoera izan du. Haietan honako jarduera hauek sartzen dira: elikagaien prozesatua eta kontserbazioa, garbitasuneko eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmaziako produktuak eta arropen jantzigintza.
Bitarteko ondasunen ekoizpenak urte arteko % 0,9ko beherakada izan du. Sektore horretan, honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste: metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
Azkenik, Energiak, urte arteko terminoetan, % 1,9 egin du behera 2022ko abenduan. Sektore horretan energia elektrikoaren ekoizpena eta hornikuntza eta petrolioa-fintzea sartzen dira.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2022
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 2,1 | 5,7 | 0,4 |
| Araba/Álava | -2,2 | 5,3 | -2,7 |
| Bizkaia | 4,6 | 7,0 | 1,2 |
| Gipuzkoa | 2,1 | 4,6 | 1,3 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 6,5 | 4,5 | 2,3 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 8,8 | -1,4 | 12,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 6,0 | 6,0 | 0,0 |
| Ekipo-ondasunak | 5,0 | 9,3 | -0,4 |
| Bitarteko ondasunak | -0,9 | 2,1 | -2,1 |
| Energia | -1,9 | 11,2 | 0,7 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2023ko Otsailaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, 2022ko abenduan urte arteko hazkuntza handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Makinak eta ekipoa, % 6,2 hazi da, Materiala eta tresna elektrikoak, % 3,3 eta Garraio-materiala % 3,0. Bestalde, jaitsi egin da ekoizpena honako sektore hauetan: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektorean % 8,5 jaitsi da, eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak sektorean ekoizpenaren beherakada % 8,2koa izan da.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Abendua 2022
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 2,7 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -8,2 |
| Kautxua eta plastikoak | -0,6 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 1,2 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 3,3 |
| Makineria eta tresneria | 6,2 |
| Garraio-materiala | 3,0 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -8,5 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2023ko Otsailaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2022ko abenduan industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, eta urte arteko hazkundeak % 4,6koa eta % 2,1ekoa izan dira, hurrenez hurren. Araban, berriz, industria-produkzioa % 2,2 jaitsi da urte arteko terminoetan.
2022ko URTE OSOKO BALANTZEA
2022ko hamabi hilabeteetan, industria-sektorean hazkunde metatua % 5,7koa izan da. Bilakaera positibo hori honako hauen portaera onaren ondorio izan da batez ere: Energia eta Ekipo-ondasunak, haietan urte osoan % 11,2ko eta % 9,3ko hazkunde metatuak izan dira. 2022an ekoizpena Kontsumo-ondasun ez iraunkorretan bakarrik jaitsi da, eta 2021. urtearekin alderatuta beherakada % 1,4koa izan da. Kontsumo-ondasun iraunkorren ekoizpenak % 6ko hazkundea izan du, eta Kontsumo-ondasunen indizeak, oro har, % 4,5eko igoera izan du hazkunde metatuan.
Lurraldeen arabera, hiruetan izan dituzte urteko tasa metatu positiboak. % 7,0koa Bizkaian, % 5,3koa Araban eta, azkenik, % 4,6koa Gipuzkoan.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hil honetako indizea laginaren % 89,32ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62