HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotza kopuruak % 7,6ko...

2023/02/07ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2022/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Jaiotza kopuruak % 7,6ko beherakada izan du 2022ko hirugarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan

Jaiotzen % 49,4 ama ezkongabeenak izan dira

2022ko hirugarren hiruhilekoan, 3.506 jaiotza izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta zifra hori aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino % 7,6 txikiagoa da, Eustaten datuen arabera. Nolanahi ere, urtean metatutako beherakada % 4,9ra iritsi da. Lurraldeka, beherakadarik handiena Gipuzkoan gertatu da (% 11,5). Araban, % 6,9ko beherakada izan da, eta Bizkaian, berriz, % 5ekoa. Zifra absolutuetan, Bizkaian 1.774 haur jaio dira, Gipuzkoan 1.169 eta Araban 563.

2022ko udako hilabeteetan, ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien % 49,1 izan dira, eta, beraz, ehuneko hori 2021eko hiruhileko berean erregistratutakoa baino handiagoa izan da (% 48,5 2021ean). Ehuneko hori % 51,6ra iritsi da Bizkaian, % 47,2ra Araban eta % 47,1era Gipuzkoan.

Jaiotza-hurrenkeraren arabera, ia erdiak (1.721) lehen semeak edo alabak izan dira 2022ko hirugarren hiruhilekoan. Beste 1.305 haur (% 37,2) beste seme edo alaba bat zegoen familietan jaio dira, eta hirugarren seme edo alaben edo hortik gorakoen jaiotzak, berriz, % 13,7 izan dira.

40 urtetik gorako amen ehunekoa % 10,4ra iritsi da

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuta, 30-39 urteko amen taldea izan da nagusi berriz ere (jaiotza guztien % 69,9). Aurreko taldea baino askoz ehuneko txikiagoekin kokatu dira 25-29 urteko amen taldea (% 12,8) eta 25 urtetik beherakoena (% 6,8); 40 urtetik gorako amen taldean, berriz, haurren % 10,4 jaio dira.

Ama ezkongabeen amatasun-adina amen multzo osoarena baino txikiagoa izan da. Izan ere, ama ezkongabeen % 10,1ek 25 urte baino gutxiago dituzte, eta % 14,6k, berriz, 25-29 urte. 40 urtetik gorako ama ezkongabeen ehunekoa % 10,9ra iritsi da

Gora egin du atzerriko nazionalitatea duten amen kopuruak

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2022ko uztailean, abuztuan eta irailean izan diren jaiotzen % 30,9ren kasuan, amak atzerriko nazionalitatea zuen. 2021eko aldi berean, ehuneko hori % 27,2ra iritsi zen. Lurraldeka, Araban % 39,3 izan dira, Gipuzkoan % 29,7 eta Bizkaian, berriz, % 29,1.

Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2022/III

Excel csv
 Oraingo hiruhilekoa (2022/III)Aurreko hiruhilekoa (2022/II)Aurreko urteko hiruhileko bera (2021/III)
 KOP%KOP%GehikuntzaKOP%Gehikuntza
Euskal AE3.506100,03.326100,05,43.793100,0-7,6
Araba / Álava56316,160518,2-6,960516,0-6,9
Bizkaia1.77450,61.63349,18,61.86749,2-5,0
Gipuzkoa1.16933,31.08832,77,41.32134,8-11,5
         
Sexua        
Mutilak1.81551,81.72952,05,01.94151,2-6,5
Neskak1.69148,21.59748,05,91.85248,8-8,7
         
AMAREN ADINA        
= 24 urte2396,82046,117,22346,22,1
25 - 29 urte45012,844613,40,951013,4-11,8
30 - 34 urte1.22534,91.17735,44,11.32434,9-7,5
35 - 39 urte1.22735,01.12133,79,51.29934,2-5,5
= 40 urte36510,437811,4-3,442611,2-14,3
         
Amaren egoera zibila        
Ezkondua1.77350,61.65449,77,21.95451,5-9,3
Ezkon gabea1.73349,41.67250,33,61.83948,5-5,8
         
Amaren nazionalitatea        
Espainiarra2.42269,12.36171,02,62.76172,8-12,3
Atzerrikoa1.08430,996529,012,31.03227,25,0
         
Jaiotza-ordena        
Lehenengoa1.72149,11.59548,07,91.86449,1-7,7
Bigarrena1.30537,21.26438,03,21.41537,3-7,8
Hirugarrena edo gehiago48013,746714,02,851413,6-6,6
         
Jaiotza-hilabetea        
Uztaila1.25335,7   1.27433,6-1,6
Abuztua1.17733,6   1.28333,8-8,3
Iraila1.07630,7   1.23632,6-12,9

(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira

Data 2023ko Otsailaren 7a

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotza kopuruak % 7,6ko beherakada izan du 2022ko hirugarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2023/02/07
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020614_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali