2023/02/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURA INDIZEA. IV/2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 16,1 hazi zen 2022ko laugarren hiruhilekoan

2022ko metatuan, % 11,1eko hazkundea izan da aurreko urtearekin alderatuta, eta nabarmentzekoa da Obra Zibila, % 20 inguruko hazkundea izan baitu

Eustaten datuen arabera, 2022ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko jarduera, prezio arruntetan, aurreko urteko hiruhileko berekoa baino % 16,1 handiagoa izan da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaro-ondorioak zuzendu ondoren, jarduera % 3,6 igo da prezio arruntetan

Hiruhileko honetako urte arteko hazkundea honako bi arrazoi hauengatik gertatu da: batetik, Etxegintza azpisektoreak urte arteko % 14,4ko igoera izan du, eta, bestetik, Obra Zibilak urteko laugarren hiruhilekoan % 26,6ko hazkunde nabarmena izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Sektoreak 2022ko laugarren hiruhilekoan izan duen jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, urtaro-ondorioak zuzendu ondoren, indizea % 3,6 igo da termino nominaletan edo prezio arruntetan. Etxegintzako jarduerak hiruhileko arteko % 3,2ko bilakaera positiboa izan du, eta Obra Zibilekoak % 5,8koa.

Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak (%). Uneko prezioak (p). 2022/IV

Excel csv
 Egutegiaren eragina zuzendutaDesestazionalizatua
 t/t-4At/At-1t/t-1
Produkzioaren indizea16,111,13,6
Eraikinak14,49,83,2
Obra zibila26,619,85,8
    
Landunkopuruaren indizea-0,31,3-0,2

Oinarria 2015

(p)Behinbehineko datuak

At/At-1: t urteko lehen hiruhilekotik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean

Data 2023ko Otsailaren 28a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea

Langile landunen indizea, 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta % 0,2 jaitsi ondoren, 2021eko laugarren hiruhilekokoa baino % 0,3 txikiagoa izan da.

2022ko balantzea

2022. urte osoan, sektoreko jarduerak % 11,1 egin du gora 2021. urtearekin alderatuta. Etxegintzaren kasuan, urteko hazkunde metatua % 9,8 izan da, eta Obra Zibilarenean, berriz, % 19,8.

2022an metatutako langileen indizea aurreko urtean baino % 1,3 handiagoa da.

Informazio-oharrak

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 89,90eko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Eraikuntzaren sektoreko jarduera % 16,1 hazi zen 2022ko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/27
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020761_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali