2023/02/24ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 2,8 igo dira 2023ko urtarrilean

Urte arteko terminoetan, 2023ko urtarrilean 2022ko urtarrilaren aldean, prezioen igoera % 8,6koa izan da

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 2,8 igo da 2023ko lehen hilabetean, aurreko hilaren aldean. 2022ko hilabete berarekin alderatuta, kostuak % 8,6 igo dira.

Etxegintzako kostuak hil artean % 2,7 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 3,2. 2022ko urtarrilaren aldean, prezioak % 10,5 igo dira Obra Zibilean eta % 8,2 Etxegintzan.

Aurreko hilaren, 2022ko abenduaren, aldean, lehengaien kostuak % 3,0 igo dira, eta eskulanaren kostuak % 2,1. Urte arteko terminoetan, ordea, lehengaien kostua % 10,7 igo da, eta eskulanarena % 2,1.

Etxegintzaren sektorean lehengaien kostua % 2,9 igo da hil artean, eta Obra Zibilarenean % 3,6. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 10,1 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 13,1.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2023

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira125,22,88,6
Eraikinak124,62,78,2
Obra zibila128,33,210,5
    
Lehengaiak127,23,010,7
Eraikinak126,32,910,1
Obra zibila131,13,613,1
    
Laneskua119,12,12,1

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Otsailaren 24a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2023ko urtarrilean, 2022ko urtarrilarekin alderatuta, igoerarik handienak erregistratu dituztenak honako sektore hauetakoak izan dira: Zuraren eta kortxoaren industria (% 20,2), Petrolioa fintzea (% 15,9), Industria kimikoa (% 15,6) eta Mineral ez-metalikoen industria (% 15,5). Lehengaien prezioetan igoera neurrizkoenak izan dituzten sektoreak, aldiz, honako hauek izan dira: Material elektrikoa (% 3,8ko igoerarekin) eta Material elektronikoa (% 4,0koarekin).

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Urtarrila 2023

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak13,0
Zuraren eta kortxoaren industria20,2
Petrolioa fintzea15,9
Industria kimikoa15,6
Kautxua eta plastikoa6,1
Produktu mineral ez-metalezkoak15,5
Metalgintza15,4
Metalezko artikuluak8,4
Material elektronikoa4,0
Material elektrikoa3,8
Makineriaren fabrikazioa5,8
Altzarigintza4,3
Energia elektrikoa eta gasa 6,8

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Otsailaren 24a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 2,8 igo dira 2023ko urtarrilean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/02/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020758_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali