2023/03/06ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023KO URTARRILA
Euskal AEko industria-jarduerak % 2,0 egin zuen behera 2023ko urtarrilean
Aurreko hilabetearekin, 2022ko abenduarekin, alderatuta, industria-produkzioaren indizea % 3,0 jaitsi zen
Euskal AEko industria-produkzioa 2023ko urtarrilean 2022ko hil berekoa baino % 2,0 txikiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera.
Urtarrila aurreko hilabetearekin, 2022ko abenduarekin, alderatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 3,0 egin du behera, urtaro-ondorio egokiak zuzenduta.
2023ko urtarrileko indizeak, ondasunen helmuga ekonomikoaren arabera, eta 2022ko urtarrilarekin alderatuta, % 1,6 egin du gora Ekipo-ondasunetan; haietan, motordun ibilgailuen fabrikazioa, lokomotorren eta trenbide-materialen eraikuntza eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza sartzen dira.
Kontsumo-ondasunek, bestalde, urte arteko portaera positiboa izan dute:% 4,2ko igoera izan dute sektorean, oro har, nagusiki Kontsumo-ondasun iraunkorren ekoizpenean % 8,6ko igoera izan delako; haietan sartzen da, besteak beste, altzarien eta etxeko aparatuen fabrikazioa. Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren ekoizpenak % 3,2ko igoera izan du. Haietan honako jarduera hauek sartzen dira: elikagaien prozesatua eta kontserbazioa, garbitasuneko eta higienerako produktuen fabrikazioa, farmaziako produktuak eta arropen jantzigintza.
Bitarteko ondasunen ekoizpenak urte arteko % 0,9ko beherakada izan du. Sektore horretan, honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste: metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
Azkenik, Energiak, urte arteko terminoetan, % 17,9 egin du behera 2023ko urtarrilean. Sektore horretan energia elektrikoaren ekoizpena eta hornikuntza eta petrolioa-fintzea sartzen dira.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Urtarrila 2023
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | -2,0 | -2,0 | -3,0 |
| Araba/Álava | 1,4 | 1,4 | 2,7 |
| Bizkaia | -5,1 | -5,1 | -4,4 |
| Gipuzkoa | -0,9 | -0,9 | -4,9 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 4,2 | 4,2 | 0,0 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 8,6 | 8,6 | -2,5 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 3,2 | 3,2 | 0,6 |
| Ekipo-ondasunak | 1,6 | 1,6 | -2,8 |
| Bitarteko ondasunak | -0,9 | -0,9 | 0,8 |
| Energia | -17,9 | -17,9 | -9,9 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2023ko Martxoaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisurik handiena duten sektoreen artean, 2023ko urtarrilean urte arteko hazkuntza handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Makinak eta ekipoa, % 7,1 hazi da; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa % 4,2; eta Garraio-materiala % 3,9. Bestalde, jaitsi egin da ekoizpena honako sektore hauetan: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, % 22,9; eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak sektorean ekoizpenaren beherakada % 7,6koa izan da.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Urtarrila 2023
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 4,2 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -7,6 |
| Kautxua eta plastikoak | 0,9 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -2,3 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -3,7 |
| Makineria eta tresneria | 7,1 |
| Garraio-materiala | 3,9 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -22,9 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2023ko Martxoaren 6a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2023ko urtarrilean, industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Bizkaian eta Gipuzkoan, eta urte arteko beherakadak % 5,1ekoa eta % 0,9koa izan dira, hurrenez hurren. Araban, berriz, industria-produkzioa % 1,4 jaitsi da urte arteko terminoetan.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hil honetako indizea laginaren % 90,19ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62