HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak 2023ko otsailean, Euskal...

2023/03/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko otsaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2023ko otsailean, Euskal AEko landetxeetako sarrera kopurua % 7,5 hazi da, eta apartamentu turistikoetakoa, % 32,9

Aterpetxe turistikoak gehitu zaizkie Inkestak neurtutako ostatuei; alegia, otsailean, 8.414 sarrera eta 16.223 ostatu-gau gehiago

Euskal AEko landetxeetan, 2023ko otsailean, sarrera kopurua % 7,5 hazi da, aurreko urteko hilabete beraren aldean, Eustaten datuen arabera.

Sarrerak, guztira, urte arteko hazkuntza horren ondoren, 6.039 izan dira. Ostatu-gauen kopuruak gora egin du % 0,6 urte arteko terminoetan, 2023ko otsailean, eta, guztira, 12.286 ostatu-gau izan dira.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Otsaila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2023/02m/m-12 (%)2023/02m/m-12 (%)2023/022022/022023/02p.p. *2023/02p.p. *
EUSKAL AE6.0397,512.2860,62,032,1712,40,915,30,7
Estatukoak5.2736,810.5842,82,012,09----
Atzerritarrak76612,21.702-10,92,222,80----
           
Araba/Álava922-24,21.900-22,12,062,007,5-2,49,2-2,2
Estatukoak864-24,81.777-19,02,061,91----
Atzerritarrak58-14,7123-50,22,123,63----
           
Bizkaia1.72749,33.71357,72,152,0413,65,517,56,4
Estatukoak1.58649,63.44864,12,171,98----
Atzerritarrak14145,42654,31,882,62----
           
Gipuzkoa3.3904,56.673-10,01,972,2914,40,117,2-1,0
Estatukoak2.8233,65.359-10,71,902,20----
Atzerritarrak5679,51.314-6,72,322,72----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Martxoaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Aurreko urteko otsailaren aldean % 12,2 hazi ondoren, atzerriko jatorriko sarrera kopurua 2023ko otsailean izan diren sarrera guztien % 12,7 izan da. Ostatu-gauen kasuan –guztizkoaren % 13,9 dira–, urte arteko zenbaketan % 10,9ko jaitsiera izan dute, 2022ko otsailaren aldean.

Lurralde historikoaren arabera, sarreretan, urte arteko igoerak % 49,3koak izan dira Bizkaian eta % 4,5ekoak Gipuzkoan, 2023ko otsailean. Araban, berriz, sarrera kopuruak % 24,2 egin du behera. Ostatu-gauei dagokienez, % 57,7ko hazkuntza izan da Bizkaian, eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 22,1eko eta % 10,0eko beherakada, hurrenez hurren.

Euskal AEn mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,03 egunekoa izan da otsailean, 2022ko hil berean izan zen batez besteko egonaldia (2,17 egun) baino baxuagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldi osoari.

Plazen eta gelen okupazio-mailek urte arteko hazkuntza izan dute: ehuneko 0,9 eta 0,7 puntu, hurrenez hurren; plazen arabera % 12,4 eta gelen arabera % 15,3.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko otsailean, 8.046 sarrera izan dira, guztira, eta, ondorioz, 37.524 ostatu-gau. Aurreko urteko otsailaren aldean, igoerak % 32,9koak izan dira sarreren kasuan eta % 30,2koak ostatu-gauen kasuan.

Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatearekin kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten bidez eskainitako ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe horren barruan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, turismo-motiboengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Otsaila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2023/02m/m-12 (%)2023/02m/m-12 (%)2023/022022/022023/02p.p. *2023/02p.p. *
EUSKAL AE8.04632,937.52430,24,664,7631,53,060,20,4
Estatukoak5.97632,026.42131,94,424,43----
Atzerritarrak2.07035,611.10326,45,365,76----
           
Araba/Álava77938,77.81723,410,0311,2827,55,171,48,3
Estatukoak71137,85.96029,98,388,89----
Atzerritarrak6848,81.8576,227,1928,00----
           
Bizkaia5.17526,813.78250,42,662,2427,83,940,9-0,9
Estatukoak3.83126,59.85258,32,572,05----
Atzerritarrak1.34427,83.93033,82,922,79----
           
Gipuzkoa2.09148,415.92419,57,619,4538,9-0,173,33,4
Estatukoak1.43446,110.60815,07,409,40----
Atzerritarrak65753,55.31729,78,099,57----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Martxoaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Bisitari atzerritarrei dagokie Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien% 25,7 eta ostatu-gauen % 29,6; izan ere, 2023ko otsailean, urte artean, % 35,6ko eta % 26,4ko igoerak izan dira, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 4,66 egunekoa izan da 2023ko otsailean, 2022ko otsailekoa baino baxuagoa, orduan 4,76 egunekoa izan baitzen Euskal AE osoan. Bizkaian, mota horretako establezimenduko batez besteko egonaldia 2,66 egunekoa izan da Bizkaian, 7,61 egunekoa Gipuzkoan eta 10,03 egunekoa Araban.

Plazen araberako okupazio-maila, Euskal AE mailan, % 31,5ekoa izan da; ehuneko 0,3 puntu egin du gora, 2022ko otsailarekin alderatuta. Apartamentuaren araberako okupazio-mailak ehuneko 0,4 puntu egin du gora, eta % 60,2koa izan da.

Hilabete honetan, lehen aldiz argitaratu dira Euskal AEko aterpetxe turistikoei buruzko datuak; establezimendu horiek Turismoari buruzko Legean (uztailaren 28ko 13/2016 Legea) honela definitzen dira: publiko orokorrari logeletako ostatu-zerbitzuak prezio bidez eta ohikotasunez eta profesionaltasunez eskaintzen edo ematen dizkiotenak. Plazak eskaintzen dituzte, batez ere logela kolektibo edo ohe askoko logeletan, eta beste sukaldaritza-zerbitzu osagarri batzuk ere eskaini ditzakete. Otsailean, 8.414 sarrera izan dira EAEko aterpetxeetan, eta, haien ondorioz, 16.223 ostatu-gau: 2022ko otsailaren aldean, % 26,6ko hazkuntza izan da sarreretan eta % 35,9koa, ostatu-gauetan. Ostatu-mota horretako batez besteko egonaldia, 2023ko otsailean, 1,93 egunekoa izan da, eta plazen araberako okupazio-maila, % 23,3koa.

Informazio-oharra

Establezimendu turistiko hartzaileen inkestaren erantzun-tasa, 2023ko otsailean, % 96,5ekoa izan da Landetxeen kasuan, % 89,0koa Apartamentu turistikoen kasuan eta % 90,1ekoa Aterpetxe turistikoen kasuan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2023ko otsailean, Euskal AEko landetxeetako sarrera kopurua % 7,5 hazi da, eta apartamentu turistikoetakoa, % 32,9

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020832_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali