2023/04/24ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUEN AURRERAPENA (HKEA). I/2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG % 0,4 hazi da, eta enplegua % 0,3, 2023ko lehen hiruhilekoan

2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, BPGren hazkundea % 2,2koa izan da, eta enpleguarena, berriz, % 1,5ekoa

Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,4 igo da 2023ko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta hiruhileko arteko tasa positiboak izan dira dagoeneko elkarren segidako hamaikagarren hiruhilekoz, Eustatek eginiko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenaren kalkuluen arabera. 2022ko lehen hiruhilekoaren aldean, Euskal AEko BPG % 2,2 igo da.

Aurrerapen hau egin den unean eskura zegoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, Euskal AEko ekonomiaren sektore nagusietako jardueraren urte arteko dezelerazio txikia dago, nahiz eta bilakaera positiboa izan.

Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 0,3 igo da 2023ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 1,5eko hazkundea aurreikusten da.

Datorren ekainaren 2an Eustatek argitaratuko ditu 2023ko lehen hiruhilekoko Hiruhileroko Kontuetan BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak, Aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri ez zegoen informazio koiunturala sartu ondoren.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG % 0,4 hazi da, eta enplegua % 0,3, 2023ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/04/24
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020866_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali