2023/04/25eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira 2023ko martxoan

Urte arteko terminoetan, 2023ko martxoan 2022ko martxoaren aldean, prezioen igoera % 7,1ekoa izan da

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 jaitsi da 2023ko hirugarren hilabetean, bigarrenaren aldean. 2022ko hilabete berarekin alderatuta, kostuak % 7,1 igo dira.

Etxegintzako kostuak hil artean % 0,1 jaitsi dira, eta Obra Zibilekoak % 0,4. 2022ko martxoarekin alderatuta, prezioak % 7,1 igo dira, bai Obra Zibilean, bai Etxegintzan.

Aurreko hilabetearekin, 2023ko otsailarekin, alderatuta, lehengaien kostuak % 0,2 jaitsi dira, eta eskulanaren kostuek ez dute aldaketarik izan. Urte arteko terminoetan, aldiz, lehengaien kostua % 8,6 igo da, eta eskulanarena % 2,1.

Etxegintzaren sektorean lehengaien kostuak % 0,1 egin du behera hil batetik bestera, eta Obra Zibilarenak % 0,5. Urte arteko bilakaeran, Etxegintzako lehengaien kostuak % 8,7 igo dira, eta Obra Zibilekoak % 8,5.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2023

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira126,6-0,17,1
Eraikinak125,9-0,17,1
Obra zibila129,6-0,47,1
    
Lehengaiak129,0-0,28,6
Eraikinak128,1-0,18,7
Obra zibila132,8-0,58,5
    
Laneskua119,10,02,1

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Apirilaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioak, 2023ko martxoan 2022ko martxoaren aldean igoera handienak izan dituztenak, sektore hauetan kokatzen dira: Mineral ez-metalikoak (% 17,0), Zuraren eta kortxoaren industria (% 16,1), Mineral ez-metalikoen industria (% 15,0) eta Kautxua eta plastikoa (% 12,8). Aitzitik, hauek dira bi sektore bakarrak zeinetan lehengaien prezioak jaitsi diren: Energia elektrikoa eta gasa (% 17,6ko jaitsiera) eta Petrolioa fintzea (% 14,7koa).

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Martxoa 2023

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak15,0
Zuraren eta kortxoaren industria16,1
Petrolioa fintzea-14,7
Industria kimikoa6,8
Kautxua eta plastikoa12,8
Produktu mineral ez-metalezkoak17,0
Metalgintza8,1
Metalezko artikuluak5,0
Material elektronikoa2,3
Material elektrikoa2,4
Makineriaren fabrikazioa5,7
Altzarigintza7,8
Energia elektrikoa eta gasa -17,6

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Apirilaren 25a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,1 jaitsi dira 2023ko martxoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/04/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020867_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali