2023/04/20ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko martxoa
Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak % 23,0 gehitu dira 2023ko martxoan
Logelen okupazio-maila ehuneko 7,8 puntu igo da 2022ko martxoaren aldean
2023ko martxoan, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 23,4 igo dira, eta gaualdiak % 23,0, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Erregistratutako 258.063 sarrerek 481.962 gaualdi ekarri dituzte.
2023ko martxoan, sarrera guztien (% 34,5) eta gaualdien (% 35,8) herena baino zertxobait gehiago atzerritarrenak izan dira; haietan, sarrerak % 34,8 igo dira, eta gaualdiak % 34,0. Bestalde, Estatutik etorritako sarrerak eta gaualdiak % 18,1 eta % 17,7 igo dira, hurrenez hurren, urtetik urtera.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Martxoa 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2023/03 | m/m-12 (%) | 2023/03 | m/m-12 (%) | 2023/03 | 2022/03 |
| EUSKAL AE | 258.063 | 23,4 | 481.962 | 23,0 | 1,87 | 1,87 |
| Estatukoak | 168.977 | 18,1 | 309.466 | 17,7 | 1,83 | 1,84 |
| Atzerritarrak | 89.086 | 34,8 | 172.496 | 34,0 | 1,94 | 1,95 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 35.866 | 17,8 | 69.923 | 18,7 | 1,95 | 1,93 |
| Estatukoak | 27.936 | 14,6 | 53.788 | 17,4 | 1,93 | 1,88 |
| Atzerritarrak | 7.930 | 30,9 | 16.135 | 23,4 | 2,03 | 2,16 |
| Vitoria-Gasteiz | 28.993 | 23,0 | 58.339 | 22,1 | 2,01 | 2,03 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 113.340 | 24,0 | 211.883 | 23,6 | 1,87 | 1,88 |
| Estatukoak | 75.575 | 17,6 | 134.307 | 16,5 | 1,78 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 37.765 | 39,1 | 77.576 | 38,2 | 2,05 | 2,07 |
| Bilbao | 83.248 | 27,8 | 153.473 | 29,0 | 1,84 | 1,83 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 108.857 | 24,7 | 200.156 | 23,9 | 1,84 | 1,85 |
| Estatukoak | 65.466 | 20,3 | 121.371 | 19,1 | 1,85 | 1,87 |
| Atzerritarrak | 43.391 | 32,0 | 78.785 | 32,3 | 1,82 | 1,81 |
| Donostia / San Sebastian | 72.471 | 30,1 | 129.733 | 28,8 | 1,79 | 1,81 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Apirilaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban 35.866 sarrera eta 69.923 gaualdi erregistratu dira, aurreko urteko martxoan baino % 17,8 eta % 18,7 gehiago. Bizkaian % 24,0 gehitu dira sarrerak eta % 23,6 gaualdiak; guztira 113.340 sarrera eta 211.883 gaualdi izan dira. Gipuzkoan 108.857 sarrera erregistratu dira 2023ko martxoan, 2022ko martxoan baino % 24,7 gehiago, eta 200.156 gaualdi, aurreko urteko hil berean baino % 23,9 gehiago.
Hiriburuka, sarreren kopurua % 30,1 igo da Donostian, % 27,8 Bilbon eta % 23,0 Gasteizen. Era berean, aurreko urteko martxoaren aldean, gaualdien gehikuntza % 28,8koa izan da Donostian, % 29,0koa Bilbon eta % 22,1ekoa Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia, 2023ko martxoan, 1,87 egunekoa izan da, 2022ko hil berean lortutakoaren antzekoa.
Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun-kopurua da, eta ez Euskal AEn ematen duten denbora-tarte osoa.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Martxoa 2023
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2023/03 | p.p. * | 2023/03 | p.p. * | 2023/03 | m/m-12 (%) | 2023/03 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 46,4 | 6,1 | 58,0 | 7,8 | 84,66 | 15,6 | 49,09 | 33,6 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 46,4 | 3,7 | 60,1 | 4,0 | 75,89 | 6,1 | 45,60 | 13,7 |
| Vitoria-Gasteiz | 48,7 | 4,0 | 65,1 | 3,7 | 66,55 | 5,7 | 43,33 | 12,1 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 44,0 | 5,6 | 56,5 | 8,2 | 84,77 | 15,3 | 47,91 | 34,7 |
| Bilbao | 49,7 | 8,3 | 62,9 | 11,8 | 91,51 | 18,9 | 57,52 | 46,3 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 49,4 | 7,6 | 59,0 | 8,7 | 87,66 | 19,2 | 51,71 | 39,9 |
| Donostia / San Sebastian | 53,3 | 9,1 | 62,1 | 11,8 | 100,54 | 16,8 | 62,45 | 44,1 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Apirilaren 20a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2023ko martxoko okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 46,4koa izan da plazen arabera neurtzean, eta % 58,0koa logelen arabera neurtzean. 2022ko martxoarekin alderatuta, ehuneko 6,1eko eta 7,8ko puntuko igoerak izan dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua (komuna duen logela bikoitzari aplikatua, soilik ostatu-erregimenean), 84,7 eurokoa izan da 2023ko martxoan Euskal AEn, hau da, % 15,6ko igoera gertatu da aurreko urteko martxoaren aldean. ADRa 87,7 eurokoa izan da Gipuzkoan, 84,8 eurokoa Bizkaian eta 75,9 eurokoa Araban. Hiriburuetan aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADRa 100,5 eurokoa izan da Donostian, 91,5 eurokoa Bilbon eta 66,6 eurokoa Gasteizen.
RevPar edo gela eskuragarriko batez besteko diru-sarrerak 49,1 eurokoak izan dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2023ko martxoan, aurreko urteko hilabete berean baino % 33,6 gehiago.
Informazio-oharra
Hoteletako ETHen erantzun-tasa, 2023ko martxokoa, % 91,1 izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismo-datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62