2023/03/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko otsaila
Euskal AEko hotel-establezimenduetako ostatu-gauek, 2023ko otsailean, % 25,9 egin dute gora
Eguneko batez besteko tarifak % 12,1 egin du gora, aurreko urteko otsailaren aldean
2023ko otsailean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 18,5 egin dute gora, eta ostatu-gauek, % 25,9, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. 212.846 sarrera erregistratu dira eta 401.066 ostatu-gau, ondorioz.
Sarrera guztien % 32,7 eta ostatu-gauen % 33,9, 2023ko otsailean, atzerritarrenak izan dira; sarreren kasuan, % 32,9ko igoera izan da eta, ostatu-gauenean, % 41,7koa. Estatuko jatorriko sarrera eta ostatu-gauen kopuruak, bestalde, gora egin du, urte artean, % 12,6 eta % 19,2, hurrenez hurren.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Otsaila 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2023/02 | m/m-12 (%) | 2023/02 | m/m-12 (%) | 2023/02 | 2022/02 |
| EUSKAL AE | 212.846 | 18,5 | 401.066 | 25,9 | 1,88 | 1,77 |
| Estatukoak | 143.314 | 12,6 | 265.161 | 19,2 | 1,85 | 1,75 |
| Atzerritarrak | 69.532 | 32,9 | 135.905 | 41,7 | 1,95 | 1,83 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 27.814 | 14,1 | 59.983 | 29,6 | 2,16 | 1,90 |
| Estatukoak | 21.824 | 11,0 | 44.200 | 17,9 | 2,03 | 1,91 |
| Atzerritarrak | 5.990 | 26,8 | 15.783 | 79,4 | 2,63 | 1,86 |
| Vitoria-Gasteiz | 22.186 | 18,1 | 50.805 | 34,8 | 2,29 | 2,01 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 97.467 | 28,8 | 185.800 | 39,6 | 1,91 | 1,76 |
| Estatukoak | 68.206 | 20,3 | 125.806 | 30,3 | 1,84 | 1,70 |
| Atzerritarrak | 29.261 | 54,3 | 59.994 | 64,3 | 2,05 | 1,93 |
| Bilbao | 70.976 | 31,8 | 135.535 | 46,8 | 1,91 | 1,71 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 87.565 | 10,0 | 155.283 | 11,6 | 1,77 | 1,75 |
| Estatukoak | 53.284 | 4,6 | 95.155 | 7,5 | 1,79 | 1,74 |
| Atzerritarrak | 34.281 | 19,7 | 60.128 | 18,8 | 1,75 | 1,77 |
| Donostia / San Sebastian | 58.326 | 10,2 | 100.661 | 12,0 | 1,73 | 1,70 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Martxoaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban, 27.814 sarrera eta 59.983 ostatu-gau erregistratu dira; alegia, aurreko urteko otsailean baino % 14,1 eta % 29,6 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, hazkuntza % 28,8koa izan da sarreretan eta % 39,6koa, ostatu-gauetan; guztira, 97.467 sarrera eta 185.800 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 2023ko otsailean, 87.565 sarrera izan dira, 2022ko otsailean baino % 10,0 gehiago, eta 155.283 ostatu-gau, aurreko urteko hilabete berean baino % 11,6 gehiago.
Hiriburuka, sarrera kopuruak % 31,8 egin du gora Bilbon, % 18,1 Vitoria-Gasteizen eta % 10,2 Donostian. Antzera, ostatu-gauen igoera, aurreko urteko otsailarekin alderatuta, % 46,8koa izan da Bilbon, % 34,8koa Vitoria-Gasteizen eta % 12,0koa Donostian.
2023ko otsaileko batez besteko egonaldia 1,88 egunekoa izan da Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2022ko hil berekoa baino handiagoa, 1,77 egunekoa izan baitzen.
Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldi osoari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Otsaila 2023
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2023/02 | p.p. * | 2023/02 | p.p. * | 2023/02 | m/m-12 (%) | 2023/02 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 44,7 | 6,4 | 55,5 | 8,6 | 76,89 | 12,1 | 42,70 | 32,6 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 44,9 | 6,5 | 58,7 | 8,2 | 70,06 | 4,2 | 41,11 | 21,2 |
| Vitoria-Gasteiz | 46,8 | 7,3 | 63,0 | 9,2 | 62,84 | 5,0 | 39,57 | 23,0 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 43,8 | 9,7 | 55,8 | 13,0 | 78,30 | 13,8 | 43,71 | 48,3 |
| Bilbao | 49,0 | 13,1 | 61,2 | 17,7 | 84,63 | 15,9 | 51,75 | 63,0 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 45,8 | 2,4 | 54,0 | 3,3 | 77,79 | 13,1 | 42,01 | 20,4 |
| Donostia / San Sebastian | 48,3 | 1,6 | 54,5 | 2,4 | 87,35 | 11,6 | 47,61 | 16,9 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Martxoaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2023ko otsaileko okupazio-maila, Euskal AEn, oro har, plazen arabera neurtuz gero, % 44,7koa izan da, eta % 55,5ekoa, gelen arabera neurtuz gero. 2022ko otsailarekin alderatuta, ehuneko 6,4 eta 8,6 puntu areagotu dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua (komuna duen logela bikoitzari aplikatua, soilik ostatu-erregimenean), Euskal AEn, 76,89 eurokoa izan da 2023ko otsailean; alegia, % 12,1 areagotu da, aurreko urteko otsailaren aldean. Bizkaiaren kasuan, 78,30 eurokoa izan da ADRa; Gipuzkoan, 77,79 eurokoa, eta, Araban, 70,06 eurokoa. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADRa 87,35 eurokoa izan da Donostian, 84,63 eurokoa Bilbon eta, azkenik, 62,84 eurokoa Gasteizen.
RevPar edo hileko gela eskuragarriko diru-sarrerak, Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 42,70 euro izan dira 2023ko otsailean, aurreko urteko hil berean baino % 32,6 handiago.
Informazio-oharra
Hotelen ETH estaldura % 94,7koa izan da 2023ko otsailean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismo-datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62