2023/04/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023KO OTSAILA
Euskal AEko industria-jarduerak % 0,9 egin du behera 2023ko otsailean
Aurreko hilarekin –2023ko urtarrila– alderatuta, industria produkzioaren indizeak % 1,3 egin du gora
Euskal AEko industria produkzioa 2023ko otsailean aurreko urteko hil berekoa baino % 0,9 txikiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera.
Otsailean, aurreko hilarekin –2023ko urtarrila– erkatuta, berriz, Euskal AEko industria-jarduerak % 1,3 egin du gora, urtaro-ondorio egokiak zuzenduta.
Ondasunen helmuga ekonomikoen arabera, Kontsumo-ondasunek urte arteko portaera positiboa izan dute 2023ko otsailean; % 1,9ko igoera izan dute sektorean, oro har. Igoera hori, nagusiki, Kontsumo iraunkorreko ondasunen produkzioan izan den % 2,7ko igoeraren ondorio izan da; haietan sartzen da, besteak beste, altzari eta etxeko aparatuen fabrikazioa. Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunek % 1,7 egin dute gora produkzioan. Haietan, honako jarduera hauek sartzen dira: elikagaien prozesatua eta kontserbazioa; garbitasunerako eta higienerako produktuen fabrikazioa; farmaziako produktuak, eta arropen jantzigintza.
Produkzioak gora egin du, era berean, Tarteko Ondasunetan (% 0,4), urte arteko terminoetan. Sektore horretan, honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste: metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
Produkzioaren indizeak behera egin du % 0,3, aurreko urteko otsailarekin alderatuta, Ekipo-ondasunetan. Haien artean honako hauek daude: motordun ibilgailuen fabrikazioa; lokomotorren eta trenbide-materialaren eraikuntza, eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza.
Energiak, azkenik, % 10,0 egin du behera, urte arteko terminoetan, 2023ko otsailean. Sektore horretan, energia elektrikoaren produkzioa eta hornikuntza eta petrolio-fintzea sartzen dira.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Otsaila 2023
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | -0,9 | -0,7 | 1,3 |
| Araba/Álava | 4,1 | 2,5 | 1,0 |
| Bizkaia | -0,9 | -2,6 | 3,8 |
| Gipuzkoa | -3,8 | -0,8 | -0,8 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 1,9 | 2,8 | 0,0 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | 2,7 | 4,4 | -0,2 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 1,7 | 2,4 | 0,1 |
| Ekipo-ondasunak | -0,3 | 2,7 | -1,3 |
| Bitarteko ondasunak | 0,4 | 0,1 | 0,7 |
| Energia | -10,0 | -14,2 | 5,9 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2023ko Apirilaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2023ko otsailean urte arteko hazkuntza handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Garraio-materiala (% 5,3), Makinak eta ekipoa (% 4,1) eta Kautxua eta plastikoak (% 3,0). Bestalde, produkzioaren jaitsiera nabarmenena izan duten sektoreak honako hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 8,4 behera), Elikagaigintza, edariak eta tabakoa (% 2,5 behera) eta Zura, papera eta arte grafikoak (% 1,4ko jaitsiera izan da produkzioan).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Otsaila 2023
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | -2,5 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -1,4 |
| Kautxua eta plastikoak | 3,0 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -1,1 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -0,2 |
| Makineria eta tresneria | 4,1 |
| Garraio-materiala | 5,3 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -8,4 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2023ko Apirilaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-produzkioaren indizearen urte arteko bilakaera, 2023ko otsailean, negatiboa izan da Gipuzkoan eta Bizkaian; % 3,8ko eta % 0,9ko urte arteko jaitsierak izan dituzte, hurrenez hurren. Araban, berriz, industria-produkzioak % 4,1 egin du gora urte arteko terminoetan.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 93,16ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62