2023/04/21eko prentsa-oharra
BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2023/I
Landun kopuruak % 0,2 egin du behera, eta langabezia-tasa % 8,7koa da, 2023ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn
Azken urtean, gora egin du landunen kopuruak, 5.600 gehiago dira, eta behera langabeen kopuruak, 3.800 gutxiago dira; langabezia-tasak ehuneko 0,4 puntu egin du behera
Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2023ko lehen hiruhilekoko datuek erakusten dute 2.100 landun gutxiago daudela eta 2.300 langabe gehiago aurreko hiruhilekoan baino, Eustaten datuen arabera. Hiruhileko honetan 92.100 langabe daudela kalkulatzen da, eta 960.800 landun, 2022. urteko laugarren hiruhilekoan baino % 0,2 gutxiago. Azken urtean, 5.600 okupatu gehiago izan dira eta 3.800 langabe gutxiago.
Euskal AEko langabezia-tasa % 8,7koa da, 2022ko laugarren hiruhilekoan baino ehuneko bi hamarren altuagoa. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 56,3koa da 2023ko lehen hiruhilekoan, eta, hala, ehuneko 0,1 puntu txikiagoa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Azken urtean, langabezia-tasak behera egin du, 2022ko lehen hiruhilekoko % 9,1etik 2023ko lehen hiruhilekoko % 8,7ra, ehuneko 0,4 puntu gutxiago.
Lurraldeen arabera eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian okupazioak behera egin du, 4.400 pertsona gutxiago dira; Gipuzkoan, 200 gutxiago, eta, Araban, gora egin du, eta 2.500 gehiago dira. Hiriburuei dagokienez, Bilbon 200 landun gehiago daude eta, Donostian, berriz, 1.700 gehiago eta, Vitoria-Gasteizen, 2.300 gehiago.
Okupazioaren beherakadarik handiena emakumeen artean gertatu da (–1.300); gizonen kasuan, 800 landun gutxiago daude. Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea duten landunen kasuan, 1.500 landun gutxiago daude (–% 0,2), eta atzerritarren artean, 600 gutxiago (–% 0,7).
Okupazioak gora egin du industrian eta zerbitzuetan, eta behera lehen mailako sektorean eta eraikuntzan
Euskal AEko biztanleria landunen kopuruak behera egin du eraikuntzan (5.000 landun gutxiago dira, –% 8,5) eta lehen mailako sektorean (1.100 gutxiago, –% 11,8). Industrian, ordea, landunen kopuruak gora egin du (400 gehiago, +% 0,2), bai eta zerbitzuetan ere (3.600 pertsona gehiago dira, +% 0,5).
Okupazio-tasak, 16 eta 64 urte bitarteko pertsona landunen ehunekotan kalkulatuta adin horien guztizkoaren gainean, ehuneko 0,6 puntu egin du behera, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 69,1ekoa da. Tasa hori % 72,4koa da gizonetan, eta % 65,9koa emakumeetan.
Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasa altuena nazionalitate espainiarra duten pertsonen artean dago (% 70,7), eta ehuneko 0,6 puntu egin du behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; atzerriko nazionalitatea dutenen artean eutsi egin zaio, % 56,5ekoa da.
Lurralde historikoei dagokienez, okupazio-tasa altuena Gipuzkoakoa da, % 71,2koa, eta aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,3 puntu txikiagoa. Gero, Arabakoa, % 69koa, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,3 puntu handiagoa. Eta, azkenik, Bizkaikoa; bertan, okupazio-tasak ehuneko puntu bat egin du behera (% 67,8ra iritsi da).
Soldatako pertsonen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 4.400 gehiago dira, eta, aurreko urtearekin alderatuta, 60.500 pertsona gehiago.
Hamar etxetik seik pertsona aktibo guztiak dituzte okupatuta, eta 2.500 etxe gehiago dira pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak
2023ko lehen hiruhilekoan kalkulatzen da Euskal AEn 908.200 etxe inguru daudela eta, haietatik, heren batek pertsona aktiborik ez duela, aurreko hiruhilekoan baino 2.100 etxe gehiagok; hamar etxetik ia seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, 3.900 familia gutxiago, eta, gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 32.200 etxe daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.500 gehiago.
2023ko lehen hiruhilekoak % 8,7ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,2 puntu gehiago
Euskal AEko langabe kopurua, alegia, enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona kopurua, urteko lehen hiruhilekoan, 92.100 pertsonakoa dela kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 pertsona gehiago. Gizon langabeen kolektiboa 45.100 pertsonakoa da; 2.000 pertsona gehiago. Emakume langabeen kopurua handitu egin da eta 200 pertsona gehiago dira; guztira, 47.000 hiruhilekoan.
2023ko lehen hiruhilekoak % 8,7ko langabezia-tasa du, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,2 puntu gehiago. Gizonezkoen langabezia-tasa % 8,3koa da (ehuneko 0,4 puntu gehiago) eta emakumezkoenak ehuneko 0,1 puntu egin du gora, % 9,3ra arte.
Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak gora egin du Espainiako nazionalitatea dutenen artean, eta 2.200 pertsona gehiago dira (67.700, guztira). Atzerriko nazionalitatea dutenen artean ere, langabeziak gora egin du, eta 100 gehiago dira; guztira, 24.400 langabe.
Lurralde historikoen arabera, Bizkaian langabe kopuruak gora egin du, eta 2.600 gehiago dira, eta langabezia-tasak ehuneko 0,5 puntu egin du gora, % 9,8koa izanik. Gipuzkoak 24.400 langabe ditu, eta, bertan, langabeziak gora egin du (500 gehiago) eta langabezia-tasak ehuneko 0,1 puntu egin du gora, % 7ra arte. Araban, langabe kopuruak behera egin du eta 700 langabe gutxiago daude; langabezia-tasak puntu erdi egin du behera, eta % 8,8koa da.
Hiriburuei dagokienez, langabeziak, Bilbon, gora egin du, eta 500 langabe gehiago daude. Vitoria-Gasteizen, berriz, langabeziak behera egin du eta 900 langabe gutxiago daude, eta Donostian 1.400 gutxiago, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
EUROSTATen –Europar Batasuneko Estatistikako Bulegoa– datuen arabera, 2023ko otsailean, Europar Batasuneko langabezia-tasa (urtaroen araberakoa ez dena) % 6koa izan da eta, Espainiakoa, % 12,8koa.
Azken urtean, landunen kopuruak % 0,6 egin du gora eta langabezia-tasak % 9,1etik % 8,7ra egin du behera
Euskal AEko biztanleria landunaren kopuruak % 0,6 egin du gora, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta (5.600 pertsona gehiago), eta langabezia-tasak ehuneko 0,4 puntu egin du behera (% 9,1etik % 8,7ra); beraz, 3.800 pertsona gutxiago daude langabezia-egoeran Euskal AEn, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 97,2 okupatuta daude, LANEren irizpideen arabera
Euskal AEn hiruhilekoan, batez beste, 923.700 afiliatu daudela zenbatesten da, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatutako Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako afiliatu. Haietatik, % 97,2 landunak dira, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; beraz, 898.300 lagun.
BJAren LANE okupatuen artean, % 3,5 ez dira Gizarte Segurantzako afiliatu (33.400), funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.
Langabeen % 38,7 ez daude Lanbiden langabe erregistratu gisa
Euskal AEn zenbatesten da 94.500 langabe daudela Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste; alegia, Euskal AEn bizi eta, inkesta egin den unean, langabeziako kategoria kalifikaturen batean daudela Lanbiden erregistratuta. Haietatik, % 55,9 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (52.900 pertsona). BJAren LANE langabeen artean, % 38,7 ez daude langabe moduan erregistratuta Lanbiden (35.600 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daitezke.
Ohar metodologikoa:
Urteroko lehen hiruhileko guztietan bezala, Eustatek eskuragarri dauden biztanle-datu berriak sartu ditu, eta, ondorioz, 2021eko datuak aldatu dira, behin betikoak baitira, bai eta 2022koak ere, aurtengo urtarrilaren 1ean oinarrituta eginiko biztanleria-datuen eguneraketatik abiatuta berrikusi baitira.
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2023/I
| | 2023/I | 2022/IV | t/t-1 |
| | Mila | Mila | Mila | % |
| 16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA | 1.868,6 | 1.867,6 | +1,0 | 0,1 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA AKTIBOA | 1.052,9 | 1.052,7 | +0,2 | +0,0 |
| Gizonak | 547,0 | 545,7 | +1,3 | +0,2 |
| Emakumeak | 506,0 | 507,0 | -1,0 | -0,2 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 160,4 | 158,6 | +1,8 | +1,1 |
| Bizkaia | 546,3 | 548,1 | -1,8 | -0,3 |
| Gipuzkoa | 346,2 | 346,0 | +0,2 | +0,1 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 120,0 | 118,6 | +1,4 | +1,2 |
| Bilbao | 165,2 | 164,9 | +0,3 | +0,2 |
| Donostia / San Sebastian | 88,9 | 88,6 | +0,3 | +0,3 |
| Beste udalerriak | 678,8 | 680,7 | -1,9 | -0,3 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 942,6 | 942,0 | +0,6 | +0,1 |
| Atzerriko nazionalitatea | 110,4 | 110,8 | -0,4 | -0,4 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA LANDUNA | 960,8 | 962,9 | -2,1 | -0,2 |
| Gizonak | 501,8 | 502,6 | -0,8 | -0,2 |
| Emakumeak | 459,0 | 460,3 | -1,3 | -0,3 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 146,3 | 143,8 | +2,5 | +1,7 |
| Bizkaia | 492,6 | 497,0 | -4,4 | -0,9 |
| Gipuzkoa | 321,9 | 322,1 | -0,2 | -0,1 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 108,7 | 106,4 | +2,3 | +2,2 |
| Bilbao | 148,4 | 148,6 | -0,2 | -0,1 |
| Donostia / San Sebastian | 84,4 | 82,7 | +1,7 | +2,1 |
| Beste udalerriak | 619,3 | 625,2 | -5,9 | -0,9 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 874,9 | 876,4 | -1,5 | -0,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 85,9 | 86,5 | -0,6 | -0,7 |
| | | | | |
| Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza | 8,2 | 9,3 | -1,1 | -11,8 |
| Industria | 192,9 | 192,5 | +0,4 | +0,2 |
| Eraikuntza | 54,1 | 59,1 | -5,0 | -8,5 |
| Zerbitzuak | 705,6 | 702,0 | +3,6 | +0,5 |
| | | | | |
| Soldatakoa | 786,2 | 791,3 | -5,1 | -0,6 |
| Lan-kontratu mugagabearekin | 608,8 | 604,4 | +4,4 | +0,7 |
| - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe | 177,4 | 186,9 | -9,5 | -5,1 |
| Soldatarik gabeak | 174,6 | 171,6 | +3,0 | +1,7 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA LANGABEA | 92,1 | 89,8 | +2,3 | +2,6 |
| Gizonak | 45,1 | 43,1 | +2,0 | +4,6 |
| Emakumeak | 47,0 | 46,8 | +0,2 | +0,4 |
| | | | | |
| 16 - 24 urte | 11,8 | 11,1 | +0,7 | +6,3 |
| 25 - 44 urte | 42,4 | 41,0 | +1,4 | +3,4 |
| 45 urte eta gehiago | 38,0 | 37,7 | +0,3 | +0,8 |
| | | | | |
| Araba/Álava | 14,1 | 14,8 | -0,7 | -4,7 |
| Bizkaia | 53,7 | 51,1 | +2,6 | +5,1 |
| Gipuzkoa | 24,4 | 23,9 | +0,5 | +2,1 |
| | | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 11,3 | 12,2 | -0,9 | -7,4 |
| Bilbao | 16,8 | 16,3 | +0,5 | +3,1 |
| Donostia / San Sebastian | 4,5 | 5,9 | -1,4 | -23,7 |
| Beste udalerriak | 59,5 | 55,4 | +4,1 | +7,4 |
| | | | | |
| Espainiarrak | 67,7 | 65,5 | +2,2 | +3,4 |
| Atzerriko nazionalitatea | 24,4 | 24,3 | +0,1 | +0,4 |
| | | | | |
| BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA | 815,6 | 814,8 | +0,8 | +0,1 |
| | | | | |
| ETXEGUNEAK | 908,2 | 908,3 | -0,1 | -0,0 |
| Pertsona aktiboekiko familia-etxeak | 600,3 | 602,5 | -2,2 | -0,4 |
| Denak okupatuak | 528,6 | 532,5 | -3,9 | -0,7 |
| Denak langabeak | 32,2 | 29,7 | +2,5 | +8,4 |
| Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak | 307,9 | 305,8 | +2,1 | +0,7 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
Data 2023ko Apirilaren 21a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta
Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2023/I
| | 2023/I | 2022/IV | t/t-1 (p.p.) |
| JARDUERA-TASA | 56,3 | 56,4 | -0,1 |
| Gizonak | 61,1 | 60,9 | +0,2 |
| Emakumeak | 52,0 | 52,2 | -0,2 |
| | | | |
| Araba/Álava | 57,6 | 56,9 | +0,7 |
| Bizkaia | 55,7 | 56,0 | -0,3 |
| Gipuzkoa | 56,9 | 56,8 | +0,1 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 57,6 | 56,8 | +0,8 |
| Bilbao | 56,0 | 56,0 | +0,0 |
| Donostia / San Sebastian | 57,0 | 56,7 | +0,3 |
| Beste udalerriak | 56,1 | 56,3 | -0,2 |
| | | | |
| Espainiarrak | 55,1 | 55,1 | +0,0 |
| Atzerriko nazionalitatea | 70,4 | 70,2 | +0,2 |
| | | | |
| OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra) | 69,1 | 69,7 | -0,6 |
| Gizonak | 72,4 | 72,8 | -0,4 |
| Emakumeak | 65,9 | 66,6 | -0,7 |
| | | | |
| Araba/Álava | 69,0 | 68,7 | +0,3 |
| Bizkaia | 67,8 | 68,8 | -1,0 |
| Gipuzkoa | 71,2 | 71,5 | -0,3 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 68,2 | 67,5 | +0,7 |
| Bilbao | 68,0 | 68,1 | -0,1 |
| Donostia / San Sebastian | 74,5 | 73,9 | +0,6 |
| Beste udalerriak | 68,9 | 69,9 | -1,0 |
| | | | |
| Espainiarrak | 70,7 | 71,3 | -0,6 |
| Atzerriko nazionalitatea | 56,5 | 56,5 | +0,0 |
| | | | |
| LANGABEZIA TASA | 8,7 | 8,5 | +0,2 |
| Gizonak | 8,3 | 7,9 | +0,4 |
| Emakumeak | 9,3 | 9,2 | +0,1 |
| | | | |
| 16 - 24 urte | 19,9 | 19,6 | +0,3 |
| 25 - 44 urte | 9,8 | 9,3 | +0,5 |
| 45 urte eta gehiago | 6,8 | 6,8 | +0,0 |
| | | | |
| Araba/Álava | 8,8 | 9,3 | -0,5 |
| Bizkaia | 9,8 | 9,3 | +0,5 |
| Gipuzkoa | 7,0 | 6,9 | +0,1 |
| | | | |
| Vitoria-Gasteiz | 9,4 | 10,3 | -0,9 |
| Bilbao | 10,2 | 9,9 | +0,3 |
| Donostia / San Sebastian | 5,0 | 6,6 | -1,6 |
| Beste udalerriak | 8,8 | 8,1 | +0,7 |
| | | | |
| Espainiarrak | 7,2 | 7,0 | +0,2 |
| Atzerriko nazionalitatea | 22,1 | 21,9 | +0,2 |
| | | | |
| INAKTIBOTASUN TASA | 43,7 | 43,6 | +0,1 |
Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.
t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean
p.p = Aldea portzentajezko puntutan
Data 2023ko Apirilaren 21a
Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62