HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Ospitalizazioen % 83ri...

2023/03/27ko prentsa-oharra

OSPITALEETAKO ERIKORTASUN-ESTATISTIKA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ospitalizazioen % 83ri Euskal AEko ospitale publikoetan eman zaie arreta 2021ean, eta Estatuan, % 72,4ri, batez beste

Euskal AEn 100.000 biztanleko tasa 10.679 ospitalizaziokoa izan da; alegia, Estatuko batez bestekoa baino handiagoa (9.536)

Euskal AEko ospitaleek 233.853 ospitalizazio izan dituzte 2021ean, aurreko urtean baino % 5,1 gehiago, Eustaten datuen arabera; alegia, Estatu osoaren % 5,2. Igoera hori izan da 2020an COVID-19aren inpaktuaren ondorioz ospitalizazio kopurua % 10,1 jaitsi ondoren.

Arreten % 83 ospitale publikoetan izan dira, Estatuan baino ia ehuneko hamaika puntu gehiago (% 72,4), eta honako autonomia-erkidego hauen aurretik kokatu da: Katalunia (% 51,1), Balear Uharteak (% 64,1), Madrilgo Erkidegoa (% 65,4) eta Kanariak (% 71); autonomia-erkidego horien arreta publikoaren datuak Espainiako batez bestekoa baino baxuagoak dira.

graf0020838_01_e.png

Euskal AEk 100.000 biztanleko 10.679 ospitalizazio izan ditu; hala, Estatuko batezbestekoaren gainetik dago (9.536), eta ospitalizazio-tasa handienak dituzten autonomia-erkidegoen artean, Kataluniaren (11.048), Aragoiren (10.978) eta Asturiasko Printzerriaren (10.764) ondoren.

Sexuaren arabera, gizonen propotzioa (% 50,7) emakumeena (% 49,3) baino pixka bat handiagoa izan da; Estatu-mailan, altuagoa izan da emakumeetan (% 51,7). Haurdunaldi, erditze eta puerperioaren gertakariak kontuan hartu ezean, emakumeen ehunekoa baxuagoa izango litzateke Euskal AEn, % 45,8koa (% 47,3koa Espainian). Zahartzearen berezko aldaketen ondorioz, ospitaleratutako pertsonen erdiek baino gehiagok, % 51,1ek, 65 urte eta gehiago izan dituzte (% 46,5 Espainian).

graf0020838_02_e.png

Ospitalizazio-kausa nagusiak, Estatuan bezala, zirkulazio- eta digestio-gaixotasunak izan dira; ospitalizazio guztien % 25,8 izan dira (% 25,2 Espainian), eta, ondoren, tumoreak eta, azkenik, traumatismoak eta lesioak, % 9 baino gehiagoko ehunekoekin. Bestalde, alderik handienak haurdunaldi, erditze eta puerperioaren taldean izan dira; ospitalizazioaren bosgarren kausa ohikoena izanik Espainian (% 8,3) zortzigarren postuan egon da Euskal AEn (% 6,6), arnas gaixotasunen, aparatu muskuloeskeletikoen eta genitourinarioen atzetik.

Euskal AEn ospitalizazioen % 5,3 COVID-19aren eraginez izan dira, Estatuan bezala

Euskal AEko ospitaleetako ospitalizazioen 12.394 kasutan, guztira, COVID-19a izan da kausa nagusia; alegia, Euskal AEko 2021eko ospitalizazioen % 5,3, Estatuko ehuneko bera. Gainera, kausa horregatik ospitaleratuta egon diren egun kopurua 123.389 egunekoa izan da; egonaldia, batez beste, ia 10 egunekoa (11,9 egun Estatuan).

COVID-19agatiko ospitalizazioen % 58,1 gizonena izan da eta % 41,9, emakumeena (% 57,6 eta % 42,4 Espainian). Adin-taldeen arabera, kasuen ehuneko handiena 65-84 urteko taldeari egokitu zaio (% 36,1), ondoren, 45-64 urtekoari (% 34,4), 85 urte eta gehiagokoei (% 15) eta 25-44 urtekoari (% 12,4).

Ospitalearen asistentzia-xedearen arabera, ospitalizazioen % 94,6 akutuen ospitaleetan izan dira (221.264 ospitalizazio), % 4,1 egonaldi ertain eta luzeko ospitaleetan (9.566) eta % 1,3 (3.023) psikiatrikoetan.

Ospitaleratzeak Euskal AEko ospitaleetan, gaixotasun talde ohikoenen arabera, asistentzia-helburuari jarraiki. 2021

Excel csv
 GuztiraAkutuakEgonaldi ertain-luzeaPsikiatrikoak
 Kopurua%(%) ##(%) ##(%) ##
DIAGNOSTIKO-TALDE HANDIAK     
Guztira233.853100100100100
Zirkulazio-aparatua31.01613,313,119,72,9
Liseri-aparatua29.13112,513,12,6-
Neoplasiak21.9539,49,58,70,0
Traumatismoak eta lesioak21.6149,29,55,11,0
Arnas aparatua18.9578,17,915,20,0
Aparatu muskulueskeletikoa18.4407,98,22,70,0
Aparatu genitourinarioa16.5567,17,26,4-
Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa15.4366,67,0--
Helburu berezien kodeak (COVID-19)12.3945,35,18,810,2
Sintoma eta aurkikuntza anormal klinikoak11.0434,74,92,40,4
Nahasmendu mentalak eta portaerarenak 7.5113,22,21,084,1
Nerbio-sistemako gaixotasunak5.6062,42,34,41,4
Osasun-egoeran eragina duten faktoreak eta osasun-zerbitzuekiko harremana5.5142,41,816,2-

Ehunekoa ospitaleratze guztien gainean kalkulatu da

CIE -10 : Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, 10. bertsioa

Data 2023ko Martxoaren 27a

Iturria: Eustat. Ospitaleetako erikortasun-inkesta

Egonaldi ertain eta luzeko ospitaleek eta psikiatrikoek, ospitalizazioen % 5,4rekin, akutuen ospitaleen ereduaz bestelakoa dute, bai tratatzen dituzten patologiengatik bai ospitaleko egonaldiaren iraupenagatik.

Egonaldi ertain eta luzeko ospitaleetan, ospitalizazio gehienak (% 51,1) zirkulazio-aparatuko gaixotasunek eragin dute (% 19,7), ondoko zaintzetarako, kirurgia ondokoetarako, aringarrietarako eta beste batzuetarako osasun-zerbitzuekiko kontaktuek (% 16,2) eta arnas-aparatukoek (% 15,2); batez besteko egonaldia 19 egunekoa izan da. Ospitale psikiatrikoen kasuan, eskizofrenia izan da gehien diagnostikatu den patologia.

Metodologiari buruzko oharra

Eragiketa estatistiko hau Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) elkarlanean egin da.

Estatuko eta nazioarteko estatistikekin erkatu ahal izateko, ospitalizazioaren modalitatean 1 eguneko edo gehiagoko egonaldia duten gertakariak baino ez dira kontuan hartzen; alegia, ez dira kontuan hartzen 0 eguneko gertakariak. Egonaldiaren iraupena ospitaleratu den egunetik alta eman arteko egunera bitartean igaro den egun-kopuruaren arabera kalkulatzen da, ospitaleratze- edo alta-orduak aintzat hartu gabe.

Euskal AEn, 100.000 biztanleko ospitalizazio-tasa 2021/07/01eko populazioa kontuan hartuta kalkulatu da.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ospitalizazioen % 83ri Euskal AEko ospitale publikoetan eman zaie arreta 2021ean, eta Estatuan, % 72,4ri, batez beste

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2023/03/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020838_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali