2023/04/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko martxoa
Sarrerak % 44,2 igo dira Euskal AEko landa-ostatuetan 2023ko martxoan
Apartamentu eta aterpetxe turistikoetan sarrerak % 58,7 eta % 24,7 igo dira, hurrenez hurren
Euskal AEko landa-ostatuetan, 2023ko martxoan, sarrera-kopurua % 44,2 hazi da, aurreko urteko hil beraren aldean, eta gaualdiak % 35,9. Urte arteko hazkunde horiekin, sarrera-kopurua 10.824koa izan da, eta gaualdiena 22.116koa martxoan.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Martxoa 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2023/03 | m/m-12 (%) | 2023/03 | m/m-12 (%) | 2023/03 | 2022/03 | 2023/03 | p.p. * | 2023/03 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 10.824 | 44,2 | 22.116 | 35,9 | 2,04 | 2,17 | 18,5 | 5,8 | 21,8 | 5,6 |
| Estatukoak | 9.819 | 49,0 | 19.762 | 45,6 | 2,01 | 2,06 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.005 | 9,5 | 2.354 | -12,8 | 2,34 | 2,94 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.741 | 5,8 | 3.634 | 16,7 | 2,09 | 1,89 | 11,9 | 1,8 | 14,2 | 2,4 |
| Estatukoak | 1.562 | 4,2 | 3.333 | 19,1 | 2,13 | 1,87 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 179 | 22,6 | 301 | -4,7 | 1,68 | 2,16 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 2.569 | 54,4 | 5.712 | 57,0 | 2,22 | 2,19 | 17,3 | 7,1 | 21,9 | 8,4 |
| Estatukoak | 2.324 | 49,7 | 5.235 | 55,8 | 2,25 | 2,16 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 245 | 118,8 | 477 | 70,4 | 1,95 | 2,50 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 6.514 | 55,1 | 12.770 | 34,2 | 1,96 | 2,27 | 22,8 | 7,3 | 25,9 | 5,8 |
| Estatukoak | 5.933 | 67,6 | 11.194 | 51,0 | 1,89 | 2,10 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 581 | -12,0 | 1.576 | -25,1 | 2,71 | 3,19 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Apirilaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Aurreko urteko martxoaren aldean % 9,5 hazi ondoren, atzerritar jatorriko sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan 2023ko martxoan erregistratutako sarrera guztien % 9,3 dira. Gaualdien kasuan, aldiz, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren % 10,6 dira, nahiz eta % 12,8 jaitsi diren 2022ko martxoaren aldean.
Lurraldeen arabera, 2023ko martxoan, sarreren urte arteko igoerak % 55,1 izan dira Gipuzkoan, % 54,4 Bizkaian eta % 5,8 Araban. Gaualdiei dagokienez, % 56,3ko hazkundea izan da Bizkaian, % 34,2koa Gipuzkoan eta % 16,7koa Araban.
Euskal AEn, establezimendu-mota horietan, batez besteko egonaldia 2,04 egunekoa izan da martxoan, hau da, 2022ko hil berean batez beste izandako 2,17 eguneko egonaldia baino txikiagoa. Batez besteko egonaldia dagokio bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egunen kopuruari, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldiaren guztizko iraupenari.
Plazen eta logelen okupazio-mailak ehuneko 5,8 eta 5,6 puntu igo dira, hurrenez hurren. Plazen arabera neurtuta, % 18,5ean kokatu dira, eta, logelen arabera neurtuta, % 21,8an.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko martxoan 10.541 sarrera izan dira, eta 39.536 gaualdi. Aurreko urteko martxoaren aldean, sarrerak % 58,7 gehitu dira, eta gaualdiak % 26,8.
Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten azpian eskainitako ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe horretan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, alegia, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Martxoa 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2023/03 | m/m-12 (%) | 2023/03 | m/m-12 (%) | 2023/03 | 2022/03 | 2023/03 | p.p. * | 2023/03 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 10.541 | 58,7 | 39.536 | 26,8 | 3,75 | 4,69 | 29,0 | 1,9 | 54,0 | -4,5 |
| Estatukoak | 8.288 | 62,1 | 27.646 | 27,8 | 3,34 | 4,23 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.253 | 47,2 | 11.891 | 24,5 | 5,28 | 6,24 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.537 | 144,6 | 7.243 | 9,7 | 4,71 | 10,51 | 22,5 | 2,3 | 50,6 | -13,6 |
| Estatukoak | 1.399 | 147,8 | 4.980 | 2,8 | 3,56 | 8,58 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 138 | 116,2 | 2.263 | 28,9 | 16,41 | 27,53 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 6.182 | 40,9 | 13.832 | 45,8 | 2,24 | 2,16 | 24,9 | 2,7 | 34,5 | -3,8 |
| Estatukoak | 4.820 | 45,8 | 10.118 | 58,2 | 2,10 | 1,93 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.362 | 26,0 | 3.715 | 20,0 | 2,73 | 2,86 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 2.823 | 73,4 | 18.460 | 22,3 | 6,54 | 9,27 | 38,0 | -0,3 | 72,9 | 4,2 |
| Estatukoak | 2.069 | 66,7 | 12.548 | 20,7 | 6,07 | 8,37 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 754 | 95,1 | 5.913 | 25,9 | 7,84 | 12,15 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Apirilaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 21,4 eta gaualdien guztizkoaren % 30,1 atzerritar jatorriko bisitariei dagokie, 2023ko martxoan urte arteko % 47,2ko eta % 24,5eko hazkundeak izan ondoren, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,75 egunekoa izan da 2023ko martxoan, 2022ko martxoan baino txikiagoa, noiz 4,69 egunekoa izan baitzen Euskal AE osoan. Bizkaian, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,24 egunekoa izan da, 4,71 egunekoa Araban eta 6,54 egunekoa Gipuzkoan.
Plazen okupazio-maila % 29,0ra iritsi da Euskal AEn, ehuneko 1,9 puntu igo ondoren 2022ko martxoaren aldean. Apartamentu bakoitzeko okupazio-maila, aldiz, ehuneko 4,5 puntu jaitsi da, % 54,0ra iritsita.
Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez (Turismoari buruzko uztailaren 28ko 13/2016 Legean definituta daude, eta aurreko hilean hasi ziren datuak argitaratzen), 2023ko martxoan % 24,7ko urte arteko gehikuntza izan dute sarrerek; guztira 13.548 izan dira, eta 24.083 gaualdi eragin dituzte. Bizkaian 11.690 gau igaro dituzte bidaiariek; Gipuzkoan 11.396 gau eta, azkenik, Araban 997 gau igaro dituzte.
Ostatu-mota horretako batez besteko egonaldia 1,78 egunekoa izan da 2023ko martxoan Euskal AEn guztira, eta plazakako okupazio-maila, urte arteko % 10,5eko igoeraren ondoren, % 26,6ra iritsi da.
Informazio-oharra
Hilabete honetan, ETHIren erantzun-tasa % 93,2koa izan da Landa-ostatuetan, % 85,2koa Apartamentu turistikoetan eta % 86,1ekoa Aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: Tlf: 945 01 75 62