HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Euskal AEko jaiotza...

2023/06/12ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko jaiotza kopuruak % 4,4 egin du behera 2022an, 13.636 jaiotza izan dira

1975etik dagoen jaiotza kopuru baxuena izan da

Euskal AEn 13.636 jaiotza izan dira 2022an, aurreko urtean baino % 4,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera. 2019aren aldean, pandemiaren aurreko urtearen aldean, jaitsiera % 11,6koa izan da, eta 1975etik Euskal AEn izan den jaiotza kopururik baxuena izan da. Espainiako nazionalitatea duten amen artean, jaitsiera % 7,9koa izan da, eta atzerriko amen artean, % 5 igo da.

Lurralde-banaketari dagokionez, Gipuzkoa da jaitsiera handiena izan duen lurraldea (–% 8,6) eta, ondoren, Araba (–% 4,3) eta, azkenik, Bizkaia (–% 1,4). Hala, 4.508, 2.267 eta 6.861 jaiotza izan dira, hurrenez hurren.

Hilen arabera, urtarrilean izan ezik, orduan jaiotzek % 9,5 egin baitute gora, gainerakoetan, behera egin dute; jaitsiera hori nabarmenagoa izan da apirilean eta irailean (% 14,0 eta % 11,9, hurrenez hurren).

Euskal AEn bizirik jaioak, jaiotza-hilabetearen arabera. 2022

Excel csv
 2022202120202019
 KOPKOPGehikuntza (%)KOPGehikuntza (%)KOPGehikuntza (%)
Guztira13.63614.257-4,414.739-7,515.418-11,6
Urtarrila1.1281.0309,51.255-10,11.321-14,6
Otsaila1.0561.063-0,71.223-13,71.142-7,5
Martxoa1.1141.231-9,51.292-13,81.262-11,7
Apirila1.0171.183-14,01.185-14,21.194-14,8
Maiatza1.1481.176-2,41.214-5,41.298-11,6
Ekaina1.1691.182-1,11.228-4,81.238-5,6
Uztaila1.2561.274-1,41.304-3,71.401-10,3
Abuztua1.1891.283-7,31.320-9,91.373-13,4
Iraila1.0891.236-11,91.290-15,61.343-18,9
Urria1.1621.253-7,31.260-7,81.334-12,9
Azaroa1.1691.190-1,81.1303,51.290-9,4
Abendua1.1391.156-1,51.0389,71.222-6,8

Data 2023ko Ekainaren 12a

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika

Jaiotza-tasa 6,2 jaiotzakoa izan da mila biztanleko. Zifrarik altuena Araban izan da (‰ 6,8), ondoren Gipuzkoan (‰ 6,3) eta, azkenik, Bizkaian (‰ 6). Euskal AEn, tasak 0,3 puntu egin du behera, 2020arekin alderatuta, eta 3,2 puntu, 2012arekin alderatuta. 1975etik izan diren jaiotza-tasa baxuenak dira, bai Euskal AEn bai hiru lurralde historikoetan.

Euskal AEn bizirik jaioak, lurralde historikoaren, adinaren, egoera zibilaren eta amaren nazionalitatearen arabera. 2022

Excel csv
 20222021Gehikuntza (%)
 KOP%KOP% 
GUZTIRA13.636100,014.257100,0-4,4
      
Ama bizi den lurralde historikoa     
Araba / Álava2.26716,62.36816,6-4,3
Bizkaia6.86150,36.95748,8-1,4
Gipuzkoa4.50833,14.93234,6-8,6
      
AMAREN ADINA     
<30 urte2.70719,92.75819,3-1,8
>= 30 urte10.92980,111.49980,7-5,0
      
Amaren egoera zibila     
Ezkondua6.68349,07.28351,1-8,2
Ezkon gabea6.95351,06.97448,9-0,3
      
Amaren nazionalitatea     
Espainiarra9.55770,110.37472,8-7,9
Atzerrikoa4.07929,93.88327,25,0

Data 2023ko Ekainaren 12a

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika

Jaiotzen % 80,1ean, amek 30 urte edo gehiago izan dituzte

Jaiotza gehieneko taldea 35 eta 39 urte bitarteko emakumeena izan da (guztizkoaren % 34,5). Ondoren, 30 eta 34 urte bitarteko amena (% 33,9). 40 urteko eta gehiagokoen taldea % 11,7 izan da, aurreko urtekoa baino 0,7 puntu gehiago. 25 eta 29 urte bitarteko amen haurtxoen kopurua % 12,9 izan da, eta 20 eta 24 urte bitartekoena, % 5,8. Azkenik, ama nerabeak guztizkoaren % 1,2 izan dira, 2021ean baino hamarren bat gehiago.

Amen batez besteko adina 33,6 urte izan da, aurreko urtekoa baino pixka bat handiagoa (33,5). Balio hori 34,6ra iristen da, espainiarren artean, eta 31,1 urtekoa da, ama atzerritarren kasuan. Ama lehenengoz izan direnen batez besteko adina, alegia, 2022an lehen semea edo alaba izan dutenena 32,6 urtekoa izan da.

Amen % 29,9 atzerritarrak izan dira

Amen nazionalitatea kontuan hartzen bada, % 29,9 atzerritarrak izan dira eta 4.079 ume erditu dituzte. 2021ean, ama atzerritarren ehunekoa % 27,2koa izan da, 2022an baino ehuneko 2,7 puntu gutxiago. Ama horien jaioterri nagusiak honako hauek izan dira: Maroko (756 ama), Kolonbia (409), Nikaragua (292), Errumania (226), Pakistan (198),Bolivia (179), Paraguai (174), Honduras (163), Aljeria (128), Nigeria (128), Venezuela (122) eta Ekuador (101).

Emakume atzerritarrek Euskadiko AEn bizi diren espainiarrek baino gazteago izan dituzte seme-alabak: kasuen % 39,6k 30 urte baino gutxiagorekin. Espainiako nazionalitatea duten amen kasuan, % 11,4k izan dute 30 urte baino gutxiagorekin.

Ezkontzatik kanpoko jaiotzen ehunekoak gora egiten jarraitzen du

2022an, ezkontzatik kanpoko jaiotzak 6.953 izan dira, guztizkoaren % 51, eta, 2021ean, % 48,9 izan ziren. Duela 10 urte, 2012an, ezkontzatik kanpoko jaiotzen ehunekoa % 35,9 izan ziren.

Jaiotza-hurrenkera kontuan hartuta, 2022ko lehen 6.716 jaiotzak kopuru osoaren % 49,3 izan dira; bigarrenak, % 37,1, eta hirugarrenak eta ondorengoak, % 13,6. 2022an bizirik jaiotakoen arteko sexuen harremana honako hau izan da: 106 mutiko 100 neskato bakoitzeko. Mutikoen batez besteko pisua 3.333 gramo izan dira eta neskatoena, 3.205,3 gramokoa.

Jaioterriari dagokionez, nabarmendu behar da jaiotzen % 90,9 ospitale publikoetan izan direla, % 8,5 ospitale pribatuetan eta % 0,6, etxean. Guztira 13.476 erditze izan dira eta, haietatik, 13.250 bakarrak izan dira eta 226 bikoitzak. Erditze guztietatik, 744 goiztiarrak izan dira (% 5,5).

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko jaiotza kopuruak % 4,4 egin du behera 2022an, 13.636 jaiotza izan dira

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
ii/2025
Eguneratze data : 
2023/06/12
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/02
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020975_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali