2023/05/08ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA. IV/2022
Euskal AEko jaiotzak % 4,1 jaitsi ziren 2022ko 4. hiruhilekoan
2022an, jaiotza kopurua % 4,5 jaitsi zen
2022ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 3.453 jaiotza izan ziren, aurreko urteko aldi berean baino % 4,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Nabarmentzekoa da jaitsiera bereziki nabarmena izan dela oraingoan Araban, 553 jaiotza erregistratu baitira, hau da, aurreko urtean baino % 12,5 gutxiago; Gipuzkoan 1.171 jaiotza izan dira, % 5,1eko jaitsierarekin, eta Bizkaian 1.729 haur jaio dira, % 0,2ko jaitsierarekin.
2022ko laugarren hiruhilekoan Euskal AEn ama izan ziren emakumeen % 30,6 atzerritarrak ziren, 2021eko aldi bereko % 29,7 hura baino gehiago. Araba ehuneko horren gainetik egon zen, % 40,5era iritsi baitzen; ondoren, Gipuzkoa eta Bizkaia izan ziren, % 30,1eko eta % 27,9ko ehunekoekin, hurrenez hurren.
Amen ia % 80k 30 urte baino gehiago zituzten
Jaiotzak adinaren arabera banatuz gero, 35-39 urteko amen ehunekoa % 33,9koa da, 30-34 urteko amena % 32,8koa eta, 25-29 urteko taldearen ekarpena, % 13,2koa. 40 urtetik gorako amak (% 12,8) 25 urtetik beherakoak (% 7,3) baino gehiago izan ziren.
Amatzeko adina aldatu egiten da nazionalitatearen arabera ere. Izan ere, ama atzerritarren batez besteko adina 31,1 urtekoa izan zen, eta espainiar nazionalitateko amen batez besteko adina, ordea, 34,7 urtekoa.
Ezkondu gabeko amek izandako haurren ehunekoa % 51,5 izan zen
2022ko laugarren hiruhilekoan, ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 51,5 izan ziren, 2021eko aldi berean erregistratutakoa baino ehuneko 1,3 puntu gehiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 1.739 (% 50,4), lehendabiziko seme-alabak izan dira; 1.234 (% 35,7) aurretik beste seme edo alaba bat bazuten amenak izan dira; hirugarren eta ondorengo seme-alabak 480 izan dira (% 13,9).
2022ko balantzea
2022. urte osoa kontuan hartuta, jaiotzen behin-behineko kopurua 13.613 izan zen, hau da, 644 jaiotza gutxiago (-% 4,5), 2021eko datuekin alderatuta. Jaitsiera hori hiru lurraldeetan gertatu zen: Gipuzkoan % 8,7koa izan zen jaitsiera (428 jaiotza gutxiago), Araban % 4,3koa (102 jaiotza gutxiago) eta Bizkaian % 1,6koa (114 jaiotza gutxiago).
Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren eta nazionalitatearen, hurrenkeraren eta jaiotza-hilabetearen arabera (1). 2022/IV
| | Oraingo hiruhilekoa (2022/I) | Aurreko hiruhilekoa (2022/III) | Aurreko urteko hiruhileko bera (2021/IV) |
| | KOP | % | KOP | % | Gehikuntza | KOP | % | Gehikuntza |
| Euskal AE | 3.453 | 100,0 | 3.531 | 100,0 | -2,2 | 3.599 | 100,0 | -4,1 |
| Araba / Álava | 553 | 16,0 | 564 | 16,0 | -2,0 | 632 | 17,6 | -12,5 |
| Bizkaia | 1.729 | 50,1 | 1.782 | 50,5 | -3,0 | 1.733 | 48,2 | -0,2 |
| Gipuzkoa | 1.171 | 33,9 | 1.185 | 33,6 | -1,2 | 1.234 | 34,3 | -5,1 |
| | | | | | | | | |
| Sexua | | | | | | | | |
| Mutilak | 1.773 | 51,3 | 1.829 | 51,8 | -3,1 | 1.886 | 52,4 | -6,0 |
| Neskak | 1.680 | 48,7 | 1.702 | 48,2 | -1,3 | 1.713 | 47,6 | -1,9 |
| | | | | | | | | |
| AMAREN ADINA | | | | | | | | |
| = 24 urte | 253 | 7,3 | 243 | 6,9 | 4,1 | 212 | 5,9 | 19,3 |
| 25 - 29 urte | 456 | 13,2 | 457 | 12,9 | -0,2 | 503 | 14,0 | -9,3 |
| 30 - 34 urte | 1.131 | 32,8 | 1.231 | 34,9 | -8,1 | 1.233 | 34,3 | -8,3 |
| 35 - 39 urte | 1.172 | 33,9 | 1.233 | 34,9 | -4,9 | 1.226 | 34,1 | -4,4 |
| = 40 urte | 441 | 12,8 | 367 | 10,4 | 20,2 | 425 | 11,8 | 3,8 |
| | | | | | | | | |
| Amaren egoera zibila | | | | | | | | |
| Ezkondua | 1.674 | 48,5 | 1.783 | 50,5 | -6,1 | 1.791 | 49,8 | -6,5 |
| Ezkon gabea | 1.779 | 51,5 | 1.748 | 49,5 | 1,8 | 1.808 | 50,2 | -1,6 |
| | | | | | | | | |
| Amaren nazionalitatea | | | | | | | | |
| Espainiarra | 2.395 | 69,4 | 2.434 | 68,9 | -1,6 | 2.530 | 70,3 | -5,3 |
| Atzerrikoa | 1.058 | 30,6 | 1.097 | 31,1 | -3,6 | 1.069 | 29,7 | -1,0 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-ordena | | | | | | | | |
| Lehenengoa | 1.739 | 50,4 | 1.731 | 49,0 | 0,5 | 1.785 | 49,6 | -2,6 |
| Bigarrena | 1.234 | 35,7 | 1.314 | 37,2 | -6,1 | 1.298 | 36,1 | -4,9 |
| Hirugarrena edo gehiago | 480 | 13,9 | 486 | 13,8 | -1,2 | 516 | 14,3 | -7,0 |
| | | | | | | | | |
| Jaiotza-hilabetea | | | | | | | | |
| Uztaila | 1.161 | 33,6 | | | | 1.253 | 34,8 | -7,3 |
| Abuztua | 1.166 | 33,8 | | | | 1.190 | 33,1 | -2,0 |
| Iraila | 1.126 | 32,6 | | | | 1.156 | 32,1 | -2,6 |
(1)Hiruhileko honetako eta aurreko hiruhilekoko datuak behin-behinekoak dira. Aldaketak oraingo hiruhilekoaren aldean dira
Data 2023ko Maiatzaren 8a
Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prensa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62