2023/05/31ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOIUNTURAKO INDIZEA. 2023/I
Euskal AEn eraikuntzaren sektoreko jarduera % 3,0 hazi da 2023ko lehen hiruhilekoan
Obra zibila % 8,2 hazi da, eta eraikuntza, % 2,2
Euskal AEn, eraikuntzaren sektoreko jarduera, 2023ko lehen hiruhilekoan, prezio arruntetan, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 3,0 handiagoa izan da, Eustatek emandako datuen arabera.
Hiruhileko honetan, prezio arruntetan izan den urte arteko hazkuntza, egutegi-ondorioak kendu ondoren, honako hauen ondorio izan da: Obra Zibila azpisektorearen portaera positiboa, zeinak % 8,2ko hazkuntza izan baitu, eta Eraikuntzaren azpisektorearena, % 2,2ko hazkuntza izan baitu, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
2023ko lehen hiruhileko honetan sektorearen jarduera aurreko hiruhilekokoarekin erkatzen bada, 2022ko laugarren hiruhilekokoarekin, urtaro-eragin egokiak zuzendu ondoren, eraikuntzaren koiuntura-indizeak % 2,5 egin du behera, termino nominaletan edo prezio arruntetan. Eraikuntzan, hiruhilekoen arteko jarduera % 2,8 jaitsi da, eta % 1,2, Obra Zibilean.
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea. Aldakuntza tasak (%). Uneko prezioak (p). 2023/I
| | Egutegiaren eragina zuzenduta | Desestazionalizatua |
| | t/t-4 | At/At-1 | t/t-1 |
| Produkzioaren indizea | 3,0 | 3,0 | -2,5 | |
| Eraikinak | 2,2 | 2,2 | -2,8 | |
| Obra zibila | 8,2 | 8,2 | -1,2 | |
| | | | | |
| Landunkopuruaren indizea | -0,2 | -0,2 | 0,1 | |
Oinarria 2015
(p)Behinbehineko datuak
At/At-1: t urteko lehen hiruhilekotik t urteko azken hiruhilekora arteko aldi metatuaren urte arteko aldakuntza-tasa, t-1 urtearen aldi beraren aldean
Data 2023ko Maiatzaren 31a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren koiunturako indizea
Langile landunen indizea, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 0,1 igo ondoren, 2023ko lehen hiruhilekoan 2022ko lehen hiruhilekokoa baino % 0,2 txikiagoa izan da.
Informazio-oharra
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 90,82ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62