2023/06/14ko prentsa-oharra

LANA, FAMILIA ETA NORBERAREN BIZITZA BATERATZEARI BURUZKO INKESTA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Lau landunetik batek zailtasun handia du norberaren bizitza eta familia-betebeharrak bateratzeko Euskal AEn, 2022. urtean

Nahiz eta aldeak murrizten ari diren, emakume landunek egunean 1,1 ordu gehiago ematen dute seme-alabak zaintzen

Euskal AEn bizi diren okupatuen % 28,1ek diote zailtasun ugari dituztela lana eta seme-alaba adingabeen zaintza bateragarri egiteko, eta % 28,9k diote zailtasun-maila bera dutela mendeko pertsonei arreta emateko orduan, Eustatek emandako datuen arabera.

Zailtasun-maila altu hori landunen % 24k ere badute, lana eta jarduera pertsonalak bateratzeko. Genero-ikuspegiari dagokionez, nabarmendu behar da, gizonek eta emakumeek antzematen duten zailtasun handiari dagokionez, alde handiena lana eta seme-alaben zaintza bateratzeko gertatzen dela; emakumeen kasuan % 30 eta, gizonetan, % 26,2.

Seme-alaben eta mendeko pertsonen zaintzan egunean ematen den denborari dagokionez, desberdintasunak daude gizonek eta emakumeek erabilitako denboraren artean. Hala, etxetik kanpo lan egiten duten eta 15 urtetik beherako seme-alabak dituzten emakumeek egoera berean dauden gizonek baino 1,1 ordu gehiago ematen dituzte egunean, batez beste, haien zaintzan (4,7 eta 3,6 ordu, hurrenez hurren). Gainera, emakumeen erdiek baino pixka bat gehiagok, % 53,1ek, 5 ordu edo gehiago ematen dituzte egunean adingabeak zaintzen, eta gizonen kasuan ehunekoa laurdena da (% 29,8); hiru gizonetik batek (% 33,5) 2 ordu edo gutxiago ematen dituzte seme-alaben zaintzan.

Era berean, landunek haien kargura dauden mendekoak zaintzen ematen dituzten orduei dagokienez, batez beste, emakume landunek 0,6 ordu gehiago ematen dute egunean gizonek baino (2,3 eta 1,7 ordu, hurrenez hurren).

Etxeko lanen banaketa Euskal AEko gizon eta emakume landunen artean ere desberdina da: zortzi gizonetik ia batek –% 12,3– 3 ordu edo gehiago ematen ditu lan horietan; emakumeen kasuan, ehunekoa % 26,7 da, bikoitza baino pixka bat handiagoa.

Zaintzetan eta etxeko lanetan egunean ematen duten denborari dagokionez, gizon eta emakumeen arteko aldeak, 2022an, balio minimoetara iritsi dira, eta 0,5 ordukoak dira etxeko lanetan (duela 10 urte baino 0,3 ordu gutxiago), 1,1 ordukoak seme-alaben zaintzan (0,6 ordu gutxiago) eta 0,6 ordukoak mendekoen zaintzan. Azken zaintza horretan murriztu da gehien eta, ondorioz, 2022an, aldea duela 10 urte baino ia ordubete gutxiagokoa da (0,9 ordu gutxiago).

Eginkizunen banaketa desberdin horrek dakar emakume landunen % 14 ez egotea batere pozik bere ezkontideak edo bikoteak eskaintzen duen lankidetzarekin etxeko eginkizunak egitean. Ordea, gizon landunen ehuneko handi bat oso pozik dago haren bikotearen parte-hartzearekin (% 76,5). Balorazio horiek gorabehera, etxeko lanetan ematen den denbora dela-eta oso pozik dagoen gizonen ehunekoa (% 53,1) emakumeenaren oso antzekoa da (% 49,5).

Nabarmentzekoa da emakume landunek adierazten dutela pozago daudela haien ondorengoen zaintzarekin –% 56,4k oso pozik dagoela dio– eta mendeko pertsonenekin –% 49,7–; gizon landunetan, ehuneko horiek behera egiten dute, eta % 53,9koa eta % 47,1ekoa dira, hurrenez hurren.

Oro har lanarekiko gogobetetasuna dela eta, balorazio orokorra 7,3koa da (10en gainean); zenbait desberdintasun daude, alderdi zehatzei dagokienez. Balorazio txarrena jaso duen alderdia lan-sustapenarena da (4,0); ondoren, ordutegien malgutasuna (6,3), lanaldiko atsedena (6,5) eta soldata-ordainsaria (6,7). Balorazio onena izan duten alderdiak lanaldia eta oporrak eta baimenak (7,3) eta egonkortasuna (7,7) dira.

Landunen % 27,6 beldur dira eszedentziak edo lanaldi-murrizketak eskatzeak haien lanbide-arloan eragina izango ote duen

Landunen % 16,8k lanerako ezarritako edo aurreikusitako ordu kopurua baino handiagoa eman behar izaten dute; alderdi horretan ehuneko 4,6 puntuko jaitsiera izan da, 2021arekin alderatuta. % 17,5ek batzuetan lanaldia luzatu behar izaten du, duela urtebete baino ehuneko 0,4 puntu gutxiago.

Bestalde, gizon landunen % 16,8k uste dute aitatasun-baimena eskatzeak eragin oso negatiboa izango lukeenik haiengan. Hala ere, gizonen % 9,6k baino ez dute uste aitatasunak eragin nabarmena izan dezakeela, emakume landunen % 26,1en aldean; izan ere, emakume horiek uste dute amatasunak sustapen-desberdintasunak eragin ditzakeela haiengan. Familia-motiboengatik eszedentziak edo lanaldi murriztuak eskatzeak lanbide-ibilbidean eragina izateko beldurra handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino (% 31,3 eta % 24,2, hurrenez hurren).

graf0020978_01_e.png

Intentsitate gehiagorekin edo gutxiagorekin, landunen % 17,8k etxetik egiten dute lan, 2021ean baino 9 hamarren gutxiagok

Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeko neurrien barruan, denbora baterako absentziak biztanle okupatu gehienen esku daude, eta, ondoren, soldatarik gabeko egunak eskatzeko aukera. Gainera, pertsona landunen ia erdiek diote zailtasun gutxi dutela eszedentziak edo lanaldi-murrizketak lortzeko.

Irteteko ordutegi malguari dagokionez, 2021. urtearen aldean, 5,5 puntuko igoera izan da kontziliaziorako bide ematen duen neurri hori hartzen dutenen ehunekoan; 2021ean, biztanleen % 47,1ek kontziliaziorako bide emateko neurri hori baliatzen zuten eta, 2022an, ehunekoa % 52,6ra igo da. Generoaren ikuspuntutik, gizonak dira onuradunenak; izan ere, % 57,4k ordutegi malgua dute eta, emakumeen kasuan, % 47,6k.

Etxean bertan lan egiteari dagokionez, modalitate horretan intentsitate gehiagorekin edo gutxiagorekin lan egiten duten pertsonen ehunekoa % 17,8koa da, 2021ean baino 9 hamarren txikiagoa. Batetik, egunen erdiak gutxienez etxetik lan egiten dutenen proportzioa % 6,7koa da, 2021ean baino ehuneko 1,7 puntu baxuagoa eta 2020an baino ehuneko 4,1 puntu baxuagoa (orduan izan zen ehunekorik handiena, % 10,8). Etxeko bertako lana aldian behin egiten denean, ehunekoa % 11,1ekoa da, inkesta egiten denetik ehunekorik handiena, eta ehuneko 0,8 puntuko igoera izan du 2021aren aldean eta 3,8koa 2020aren aldean.

Lanaldi-motei dagokienez, etengabeko beherakada antzeman da lanaldi zatitua duten pertsonen ehunekoan. 2012an, pertsonen % 39,6k goizeko eta arratsaldeko lanaldian baino ez zuten lan egiten; 2022an, ehuneko hori % 28,2koa da eta, beraz, gora egin du lanaldi jarraituan (2012an % 50,6 ziren eta, 2022an, % 57,3) edo mistoan (2012an % 9,8ziren eta, 2022an, % 14,5) lan egiten duten pertsonen ehunekoak.

Bikoteko kide biak landunak diren etxeetan, aitaren edo amaren lanaldian zehar adingabeen zaintza kasuen % 92,5ean ikastetxeei dagokie; % 3,3an, senitartekoei edo ordainpean ez dauden pertsonei, eta % 2,8an, bi landunei.

Etxe horietan beretan, lanaldian adingabeak medikuarenera eraman behar direnean, gaixorik daudenean edo eskolarik ez dutenean, haien noizik behingo zaintza, kasu gehienetan, bi gurasoek egiten dute (kasuen % 62,9), eta, gutxiagotan, familiartekoek edo ordainpean ez dauden pertsonek (% 17,9), amak (% 14,1) edo aitak (% 4,5).

Azkenik, laneko lehentasunak direla eta, biztanleria landunak nahiago du soldatakoa izan, batez ere (% 83,7), autonomoa baino (% 16,3), eta sektore publikoan egon (% 60,3) sektore pribatuan baino (% 39,7), eta modu orekatuagoan aukeratzen du enpresa handien (% 55,9) eta txikien (% 44,1) artean.

Euskal AEko biztanle okupatuen 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak, eguneroko zainketaren arabera (bi ezkontideek lan egiten dutenean). 2022

Excel csv
 20212022
Guztira (milaka)181,0181,3
Landunaren eguneroko zaintza lanaldian (%)  
Biak4,72,8
Senitartekoak edo ordaindu gabeko pertsonak3,73,3
Ordaindutako beste pertsona batek0,60,5
Haurtzaindegiak1,10,9
Ikastetxeak89,892,5
Landunaren noizean behineko zaintza lanaldian (%)  
Ama11,514,1
Aita4,14,5
Biak64,462,9
Senitartekoak edo ordaindu gabeko pertsonak17,517,9
Ordaindutako beste pertsona batek0,30,0
Autonomoa (bakarrik geratzen da)2,10,6

Data 2023ko Ekainaren 14a

Iturria: Eustat. Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lau landunetik batek zailtasun handia du norberaren bizitza eta familia-betebeharrak bateratzeko Euskal AEn, 2022. urtean

Eragiketa : 
Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta
Eragiketa kodea : 
010903
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2023/06/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020978_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali