2023/05/29ko prentsa-oharra
MERKATARITZA INDIZEA AZALERA HANDIETAN ETA ELIKADURA KATE HANDIETAN. 2023KO APIRILA
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 0,3 egin dute behera, 2023ko apirilean
Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, salmentek % 1,4 egin dute gora
Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2023ko apirilean, % 0,3ko jaitsiera izan dute, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek emandako datuen arabera.
Aurreko hilarekin alderatuta, 2023ko martxoarekin, eta urtaro-eragin egokiak kenduta, prezio finkoetako salmentek % 1,4 egin dute gora apirilean. Salmentek gora egin dute hilen arteko terminoetan, bai Elikaduraren sektorean bai Gainerako produktuen sektorean, % 1,9 eta % 0,5, hurrenez hurren.
Urte arteko terminoetan, 2023ko apirilean 2022ko apirilaren aldean, prezio finkoetako salmenten bilakaera positiboa izan da Elikaduraren sektorean, eta % 0,1eko igoera izan du. Gainerako produktuetan, berriz, emaitzak negatiboak izan dira, eta % 1,0eko jaitsiera izan dute, aurreko urteko apirileko salmenten aldean.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura kate handietako merkataritzaren indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). Apirila 2023
| | Prezio finkoak |
| | m / m-12 | m / m-1 | A (m) /A (m-12) |
| INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera | | | |
| Euskal AE | -0,3 | 1,4 | -0,3 |
| Araba/Álava | -3,7 | 1,2 | -4,1 |
| Bizkaia | 0,2 | 1,1 | 1,1 |
| Gipuzkoa | 0,4 | 1,9 | -1,1 |
| | | | |
| INDIZE OROKORRA sektorearen arabera | | | |
| Janariak | 0,1 | 1,9 | -1,8 |
| Gainerako produktuak | -1,0 | 0,5 | 2,7 |
| | | | |
| LANGILERIA-INDIZEA | | | |
| Euskal AE | 4,6 | -0,4 | 4,5 |
(p)Behinbehineko datuak
m / m-12 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
m / m-1 Hilabeteen arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(m)/A(m-12) Urtarriletik hil korrientera arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean
Data 2023ko Maiatzaren 29a
Iturria: Eustat. Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK)
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, urte arteko terminoetan % 0,4 eta % 0,2 egin dute gora Gipuzkoan eta Bizkaian, hurrenez hurren, prezio finkoetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Arabako lurraldean, berriz, urte arteko jaitsiera izan da salmentetan, % 3,7koa.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 2023ko martxoarekin, salmentek gora egin dute, hiru lurraldeetan. Gipuzkoan salmentek % 1,9 egin dute gora hiruhilekoen arteko terminoetan, % 1,2 Araban eta % 1,1 Bizkaian.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako landunen kopuruak % 4,6 egin du gora, 2022ko apirilarekin alderatuta. Aurreko hilaren aldean, 2023ko martxoaren aldean, pertsonalaren indizea % 0,4 jaitsi da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak kalkulatzeko, egutegi-eraginik gabeko serie zuzenduak erabiltzen dira, eta, hil arteko aldakuntzak kalkulatzeko, urtaro-eraginik gabeko serieak.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie azalera handietan eta elikadura-kate handietan merkataritza-indizea prestatzen elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea % 100eko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62