2023/05/30eko prentsa-oharra

HEZKUNTZAREN KONTUA. Aurrerapena. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2022an, hezkuntzako gastua % 5,8 hazi da Euskal AEn, eta 4.710 milioi eurokoa izan da

Biztanleko hezkuntzako gastua 2.152 eurokoa izan da, 2021ean baino % 5,9 handiagoa

Euskal AEn 2022an hezkuntzan egindako gastu osoa % 5,8 hazi da, 2021aren aldean, eta 4.710 milioi eurokoa izan da, Eustatek emandako datuen arabera. Gastu osotik, 4.506 milioi gastu arruntekoak izan dira eta 204 milioi, kapital-eraketa gordinekoak.

Biztanleko, hezkuntzako gastua 2.152 eurokoa izan da, eta BPGd-ari dagokionez, % 5,5ekoa izan da, aurreko urtean baino ehuneko 0,2 puntu txikiagoa.

Hezkuntzaren Kontuak jasotzen ditu hezkuntza-erakundeetan nahiz beste edozein ikastetxe edo enpresa motatan egin diren eta iturri publiko edo pribatuek finantzatu dituzten hezkuntza-jarduera arautu zein arautu gabeetan egindako gastu arrunta eta kapital-gastua.

Hezkuntzaren datu eta adierazle nagusiak Euskal AEn. 2019-2022

Excel csv
 2019202020212022(a)Aldakuntza-tasa ( %) 2021/2020Aldakuntza-tasa ( %) 2022/2021
HEZKUNTZAKO GUZTIZKO GASTUA (mila eurotan)4.165.5554.182.4044.451.0004.709.5666,45,8
       
GASTU ARRUNTA GUZTIRA3.988.6853.993.8304.265.0154.505.6906,85,6
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA176.870188.574 185.985 203.876 -1,49,6
       
Hezkuntzako gastua biztanleko (eurotan)1.8991.9042.0332.1526,75,9
Hezkuntzako gastua BPGaren % gisa5,25,85,75,5-0,1-0,2

Data 2023ko Maiatzaren 30a

Iturria: Eustat. Hezkuntzaren Kontua

Azken urteotako datuen analisiak erakusten du 2020. urtearen ondoren, orduan, gastu pribatuan izandako murrizketaren ondorioz, gastu osoaren maila ia hazi ez zela kontuan hartuta, azken bi urteotan hazkuntza berreskuratu dela gastu-mailetan. Zehazki, 2021ean, % 6,4ko hazkuntza izan da, eta 4.451 milioi eurora iritsi da; hura, nagusiki, gastu arrunteko gastuaren ondorio izan da, 2020koa baino % 6,8 handiagoa izan baita. Aldi berean, 2022an, gora egin du bai gastu arruntak bai kapital-eraketa gordinak, % 5,6 eta % 9,6, hurrenez hurren.

Finantzaketaren egiturari dagokionez, azken urteotan, finantzaketa publikoa pribatuaren gainetik hazi da. Finantzaketa publikoa 2019an % 76,0koa izatetik 2022an % 77,0koa izatera igaro da, eta ehunekorik altuena 2020an izan da, gastu osoaren % 77,7ra iritsi baitzen.

Jarraian egiten den gastuaren analisi xehatua 2021ari dagokio; izan ere, behin betiko datuak eskuragarri dauden azken urtea da, analisi hori egiteko aukera ematen dutenak.

Finantzaketari dagokionez, eutsi egiten zaio gehiengo finantzaketa publikoari hezkuntza-zerbitzuetan (% 84,3) eta kapital-gastuan (% 61,9); finantzaketa pribatua, berriz, handiagoa da gainerako jarduera eta ondasunetan (% 58,1), bertan sartzen direla garraioa, eskola-jantokia, liburuak eta eskola-materiala.

Zuzeneko finantzaketa-iturriak Euskal AEn (%). 2021

Excel csv
 PublikoaPribatua
HEZKUNTZAKO GUZTIZKO GASTUA77,222,8
GASTU ARRUNTA77,922,1
Hezkuntza-zerbitzuak84,315,7
Gainerako jarduerak eta ondasunak41,958,1
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA61,938,1

Data 2023ko Maiatzaren 30a

Iturria: Eustat. Hezkuntzaren Kontua

Funtzioen araberako banakatzearen analisiak adierazten du 2021ean Hezkuntza eta Prestakuntza Zerbitzuak gastu osoaren % 81,3 izan zirela, eta Jarduera Osagarriak (garraioa, jantokia, egoitza...), berriz, % 6,6 (292 milioiko gastua). Aldi berean, Etxeetan erositako liburuen, eskola-materialaren eta beste ondasun batzuen partidako gastua 155 milioikoa izan zen (% 3,5). Hezkuntza-berrikuntzako gastuari eutsi egin zitzaion (% 3,4) eta Hezkuntza-sistemako administrazio orokorrarekin lotutako gastua guztizkoaren % 1,0ekoa izan zen. Azkenik, kapital-eraketa gordineko gastua guztizko gastuaren % 4,2koa izan zen, 2020an baino 0,3 puntu txikiagoa.

Euskal AEko hezkuntzako guztizko gastua, funtzioen arabera. 2019-2021

Excel csv
 201920202021
 mila euro%mila euro%mila euro%
HEZKUNTZAKO GUZTIZKO GASTUA4.165.555100,04.182.404100,04.451.000100,0
GASTU ARRUNTA3.988.68595,83.993.83095,54.265.01595,8
Hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuak3.362.52280,73.413.21881,63.620.67981,3
Garraioa44.0761,138.6290,945.2101,0
Jantokia184.8124,4162.8593,9202.2224,5
Beste jarduera osagarri batzuk48.1461,245.9981,144.9851,0
Liburuak, Eskolako materiala eta etxeek erositako beste ondasun batzuk154.2733,7151.6633,6155.1133,5
Hezkuntza Sistemako Administrazio Orokorra42.4191,041.3431,044.8871,0
Irakaskuntzako ikerketa eta berrikuntza152.4373,7140.1203,4151.9193,4
KAPITAL ERAKETA GORDINA176.8704,2188.5744,5185.9854,2

Data 2023ko Maiatzaren 30a

Iturria: Eustat. Hezkuntzaren Kontua

Nazioarteko konparazioari dagokionez, ELGAk argitaratu dituen azken datuak aztertzen dira, 2019koak. Urte horretan, Euskal AEn, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean ($) neurtutako ikasle bakoitzeko gastuaren guztizkoa hezkuntza-erakundeetan 14.386koa izan zen, lehen hezkuntzatik hirugarren hezkuntzarako etapak batuta. Hala, Espainiaren (10.694), EB22 batezbestekoaren (12.397), ELGAko batezbestekoaren (12.519) eta Frantzia (13.049) bezalako herrialdeen gainetik jarri zuen. Aldiz, besteak beste, Alemania (14.632) eta Suedia (15.337) herrialdeen azpitik. Taularen gorengo muturrean Luxenburgo dago (25.433).

Lehen, bigarren eta bigarrenaren ondoko hezkuntza-mailei dagokienez, Euskal AEren ikasleko gastua 13.583 ($) EAP izan zen, eta soilik egon zen Norvegiaren (15.816) eta Luxenburgoren (23.516) atzetik, gastu handieneko herrialdeen atzetik.

graf0020967_01_e.png

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2022an, hezkuntzako gastua % 5,8 hazi da Euskal AEn, eta 4.710 milioi eurokoa izan da

Eragiketa : 
Hezkuntzaren kontua
Eragiketa kodea : 
170117
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2001-2024
Eguneratze data : 
2023/05/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020967_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali