2023/05/25eko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO APIRILA
Eraikuntzaren kostuek, Euskal AEn, % 1,0 egin dute behera, 2023ko apirilean
Urte arteko terminoetan, 2023ko apirilean 2022ko apirilaren aldean, prezioek % 4,9 egin dute gora
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizeak % 1,0 egin du behera 2023ko laugarren hilabetean, hirugarrenarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuek % 4,9 egin dute gora.
Eraikuntzaren sektoreko kostuek % 1,0 egin dute behera hil arteko terminoetan, eta Obra zibilekoek, % 0,9. 2022ko apirilarekin alderatuta, prezioak % 4,8 igo dira Eraikuntzaren kasuan eta % 5,0, Obra zibilaren kasuan.
Aurreko hilaren aldean –2023ko martxoa–, lehengaien kostuek % 1,2 egin dute behera, eta eskulanaren kostuek egonkor mantendu dira. Urte arteko terminoetan, berriz, lehengaien kostuak % 5,7 egin du gora, eta eskulanenak, % 2,1.
Lehengaien kostuak bai Eraikuntzaren sektorean bai Obra Zibilarenean % 1,2 egin du behera hilen artean. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuek % 5,7 egin dute gora, eta Obra Zibilekoek, % 5,8.
Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Apirila 2023
| | Indizea | Aldakuntza (%) |
| | | m/m-1 | m/m-12 |
| Guztira | 125,5 | -1,0 | 4,9 |
| Eraikinak | 124,9 | -1,0 | 4,8 |
| Obra zibila | 128,4 | -0,9 | 5,0 |
| | | | |
| Lehengaiak | 127,5 | -1,2 | 5,7 |
| Eraikinak | 126,7 | -1,2 | 5,7 |
| Obra zibila | 131,2 | -1,2 | 5,8 |
| | | | |
| Laneskua | 119,1 | 0,0 | 2,1 |
Oinarria 2015=100
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
(p)Behinbehineko datuak
Data 2023ko Maiatzaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2023ko apirilean, 2022ko apirilarekin alderatuta, igoerarik handienak erregistratu dituztenak honako sektore hauetakoak izan dira: Mineral ez-metalikoen industria (% 18,8), Mineral ez-metalikoak (% 12,6), Kautxua eta plastikoa (% 12,1) eta Zuraren eta kortxoaren industria (% 8,1). Sektorearen lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusiak eta prezioen jaitsiera izan dutenak honako hauek dira: Energia elektrikoa eta gasa (% 20,0ko jaitsiera) eta Petrolio-fintzea (% 17,3ko jaitsiera).
Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Apirila 2023
| | m / m-12 |
| Ezmetalezko meak | 12,6 |
| Zuraren eta kortxoaren industria | 8,1 |
| Petrolioa fintzea | -17,3 |
| Industria kimikoa | 3,1 |
| Kautxua eta plastikoa | 12,1 |
| Produktu mineral ez-metalezkoak | 18,8 |
| Metalgintza | 1,0 |
| Metalezko artikuluak | 0,1 |
| Material elektronikoa | 1,3 |
| Material elektrikoa | -1,4 |
| Makineriaren fabrikazioa | 5,5 |
| Altzarigintza | 6,7 |
| Energia elektrikoa eta gasa | -20,0 |
Oinarria 2015=100
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Data 2023ko Maiatzaren 25a
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62