HomeGaiakZor publikoaPrentsa Oharrak Euskal AEko Administrazioen...

2023/06/26ko prentsa-oharra

SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTU-ESTATISTIKAK. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Administrazioen zerga bidezko diru-sarrerek % 13,2 egin dute gora 2021ean

Finantza-entitateekiko epe luzeko zorra, 2021eko abenduaren 31n, BPGd-aren % 17,2 da, 2020an baino 4 hamarren gutxiago

Euskal AEko administrazioek –Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udal-administrazioek eratzen dituzte–, haien erakunde autonomoekin eta udalaz gaindiko eta azpiko erakundeekin batera, zerga bidezko diru-sarreretan % 13,2ko igoera erregistratu dute, eta 16.732 milioira iritsi dira, Eustatek dituen datuen arabera.

Zerga bidezko diru-sarreren igoera horrek eragin positiboa dakar eragiketa ez-finantzarioen ondoriozko diru-sarreren guztizkoaren gainean, zeinak % 16,7ko hazkuntza izan baitu eta 19.785 milioi eurora iritsi baita. Testuinguru horretan, finkatutako diru-sarrerek –21.706 milioi eurokoak izan dira–, guztira, bilakaera positiboa izan dute; % 10,3 egin dute gora, aurreko urtearekin alderatuta, nahiz eta diru-sarrera finantzarioek % 29,3 behera egin duten. Bestalde, gastuak 19.787 milioikoak izan dira; % 5,6 egin dute gora, 2020arekin alderatuta.

Euskal Administrazioen likidazio finkatua (milaka euro). 2020-2021

Excel csv
 20202021Gehikuntza (%)
SARRERAK GUZTIRA19.670.82921.705.63210,3
    
ERAGIKETA ARRUNTAK16.779.46919.265.20314,8
Zerga-sarrerak14.785.73716.732.12313,2
PFEZ5.684.4166.152.2158,2
Sozietate-zerga1.064.1201.166.2189,6
BEZA5.224.2396.266.82420,0
ZERGA BEREZIAK1.364.9351.547.71413,4
Udal zergak766.319782.0282,0
BESTE ZERGA BATZUK681.708817.12419,9
Bestelako sarrera arruntak1.993.7322.533.08027,1
KAPITAL ERAGIKETAK173.315519.455199,7
    
ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA16.952.78419.784.65816,7
FINANTZA ERAGIKETAK2.718.0461.920.974-29,3
    
GASTUAK GUZTIRA18.745.94419.786.9905,6
    
ERAGIKETA ARRUNTAK15.903.80316.616.8984,5
Pertsonal gastuak4.050.5724.207.5233,9
Transferentzia arruntak5.639.0825.820.4283,2
Beste gastu arrunt batzuk6.214.1496.588.9466,0
INBERTSIOAK ETA KAPITAL-TRANSFERENTZIAK1.557.2521.823.97317,1
    
ERAGIKETA EZ-FINANTZARIOAK, GUZTIRA17.461.05418.440.8725,6
FINANTZA ERAGIKETAK1.284.8901.346.1184,8
    
ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA875.6662.648.305202,4
    
AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA-508.2711.343.786-

Data 2023ko Ekainaren 26a

Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak

Eragiketa ez-finantzarioei dagokienez, bai diru-sarrerek bai gastuek bilakaera positiboa izan dute, 2020arekin alderatuta; % 16,7ko igoera izan da diru-sarreretan eta % 5,6koa, gastuetan. Emaitza hori Aurrekontu Saldo Ez Finantzarioan islatzen da, zeina positiboa izan baita, 1.344 milioi euroan 2021ean, 2020ko 508 milioi euro negatiboen aldean.

Diru-sarrera ez-finantzarioek % 16,7 egin dute gora; igoera hori diru-sarrera arrunten % 14,8ko igoeraren ondorioz izan da, zeinak diru-sarreren guztizkoaren % 77,1 izan baitziren. Era berean, igoera hori kapital-eragiketengatiko diru-sarreretan izan den % 199,7ko igoera handiaren ondorioz ere izan da.

Bestalde, finantza-eragiketen analisiari dagokionez, bilakaera desberdinak ikusten dira diru-sarrera eta gastuen artean; izan ere, diru-sarrera finantzarioak 1.921 milioi eurora iritsi dira (aurreko urtean baino % 29,3 gutxiago), eta gastu finantzarioak 1.346 milioi eurora, alegia, % 4,8ko igoera 2020. urtearekin alderatuta.

2021ean, portaera positiboak izan dira zerga bidezko diru-sarrerei buruzko datuetan. Hala, partida honek –diru-sarrera guztien % 86,9 hartu du– goranzko baterako tasa izan du, % 13,2koa. Igoera nabarmenenak honako hauei dagozkie: Zerga bereziak (% 13,4), Beste zerga batzuk (% 19,9) eta, nagusiki, BEZa (% 20,0); azken horrek, igoera handiena izateaz gainera, % 37,4rekin, diru-sarreren guztizkoari ekarpen handiena egiten diona ere bada. PFEZri guztizkoaren % 36,8 dagokio eta % 8,2 egin du gora; Sozietateen gaineko zergak % 7,0ko pisua du eta % 9,6 egin du gora, eta Udal-zergak % 2,0 egin du gora, baina guztizkoaren % 4,7 baino ez dagokio.

Iturria: Eustat. Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak

Aldi erabilgarriak

Beste diru-sarrera arrunt batzuk –tasak, transferentziak eta ondare bidezko diru-sarrerak jasotzen dituzte, besteak beste– eragiketa arruntengatiko diru-sarrera guztien % 13,1 izan dira, eta % 27,1eko igoera izan dute.

Gastu arruntei dagokienez, % 4,5eko igoera izan dute. Igoera hori, nagusiki, Beste gastu arrunt batzuk partidaren ondorio izan da, zeinak, gastuen guztizkoaren gaineko % 33,3ko pisuarekin, % 6,0 hazkuntza izan baitu, 2020aren aldean. Ondoren, Langileen gastuak partida dago, zeinak, % 21,3ko pisuarekin, % 3,9 egin baitu gora, eta, bestalde, Transferentzia arruntak partidak % 3,2 egin du gora.

Inbertsio eta kapital-transferentzietako gastuak guztizkoaren % 9,2 izan dira, eta % 17,1eko igoera erregistratu dute, aurreko urtearen aldean.

Erakundeen arabera, Eusko Jaurlaritzak 778 milioiko aurrekontu-saldo ez-finantzario positiboa erregistratu du. Lurralde-administrazioen artean (foru-aldundiak eta toki-entitateak), lurralde guztiek dituzte saldo positiboak: Gipuzkoa nabarmentzen da, 219 milioiko saldoarekin; ondoren, Bizkaia, 204 milioirekin, eta, azkenik, Araba, 142 milioiko saldo positiboarekin.

Euskal Administrazioen datu finkatuak (milaka euro). 2021

Excel csv
 Guztizko bateratuaEusko JaurlaritzaAraba / ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
      
SARRERA ARRUNTAK19.265.20312.232.2192.999.9189.213.7496.082.361
GASTU ARRUNTAK16.616.89810.843.6752.762.5408.659.4785.614.250
ERAGIKETA ARRUNTEN SALDOA2.648.3051.388.544237.379554.271468.111
      
KAPITAL-SARRERAK519.455344.46441.91279.43390.350
KAPITAL GASTUAK1.823.973954.559137.063429.525339.530
AURREKONTUSALDO EZ-FINANTZARIOA1.343.786778.449142.227204.179218.930
      
DEUDA VIVA (Pendiente de amortizar 31-10-21) ##13.436.96210.594.316641.4611.772.838428.347

Data 2023ko Ekainaren 26a

Iturria: Eustat. Sektore Publikoaren Aurrekontuen Estatistikak

Zor bizia (erakundeek finantza-erakundeekin epe luzera dituzten maileguen ondorioz ordaintzeko duten zorra), 2021eko abenduaren 31n, 13.437 milioi eurokoa izan da, BPGd-aren % 17,2; hala, ehuneko lau hamarren jaitsi da, 2020arekin alderatuta. 2021eko pasibo berriak 1.850,9 milioikoak izan dira, eta amortizazioak, 1.001 milioikoak.

2021aren amaieran amortizatzeko zor bizi osotik, Eusko Jaurlaritzarena % 78,8 da, Bizkaiarena % 13,2, Gipuzkoarena % 4,8 eta Arabarena gainerako % 3,2a.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Administrazioen zerga bidezko diru-sarrerek % 13,2 egin dute gora 2021ean

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2023/06/26
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020985_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali