2023/06/02ko prentsa-oharra

HIRU HILEROKO KONTUAK. 2023/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGd-ak % 2,3 egin du gora eta enpleguak % 1,5, 2023ko lehen hiruhilekoan

Aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, BPGd-aren hazkuntza % 0,5ekoa izan da, eta 3.400 lanpostu garbi sortu dira

Euskal AEko barne-produktu gordina (BPGd-a) % 2,3 igo da 2023ko lehen hiruhilekoan, urteen arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 2022ko laugarren hiruhilekoarekin, hiruhilekoen arteko hazkuntza % 0,5ekoa izan da.

Enplegua, denbora osoaren baliokide diren lanpostuen terminoetan neurtuta, bestalde, % 0,3 igo da urteko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; alegia, % 1,5eko igoera izan du, 2022ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Zenbatespen horiek –haiek prestatzeko orduan eskuragarri egon den ekonomia-informazio koiuntural guztia hartu da kontuan– BPGd-aren inguruan Eustaten 2023ko apirilaren 24ko Hiru Hileroko Kontuen Aurrerapenean emandakoak baino hamarren bat handiagoak dira, bai hiruhilekoen arteko hazkuntzan bai urte artekoan. Enpleguaren aldakuntza zenbatetsiek, berriz, bere horretan diraute.

Euskal AEko BPGd-aren % 2,3ko hazkuntza –urte arteko terminoetan– Europar Batasunerako, Eurogunerako eta Estatu Batuetarako zenbatetsitakoaren (% 1,2, % 1,3 eta % 1,6, hurrenez hurren) gainetik dago. Espainiako ekonomiaren kasuan, hiruhilekoen arteko hazkuntzaren zenbatespena Euskal AEko batezbestekoaren bera da, % 0,5ekoa, eta, urte arteko konparatiban (% 3,8) , berriz, handiagoa.

Eskaintzaren ikuspegitik, sektore guztiek, salbuespenik gabe, hazkuntza positiboak izan dituzte, urte arteko terminoetan, 2023ko lehen hiruhilekoan.

Lehen sektorean balio erantsiak % 7,4ko igoera izan du, termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta 2022ko azken hiruhilekoan zenbatetsitakoa baino % 7,5 handiagoa izan da.

Industriaren sektorea bizkortu egin da urteko lehen hiruhilekoan, bai urte arteko terminoetan, bai hiruhilekoen arteko terminoetan. Sektoreko jarduera aurreko urteko lehen hiruhilekokoa baino % 1,1 handiagoa izan da eta, aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,9 egin du gora. Manufaktura-industriarako zenbatetsitako hazkuntzak handiagoak izan dira urte arteko terminoetan eta hiruhilekoen artekoetan, % 1,4koa eta % 1,3koa, hurrenez hurren.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/I

Excel csv
 2021202220222023
   IIIIIIIVI
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA21,90,8-1,7-3,47,80,77,4
INDUSTRIA ETA ENERGIA6,14,66,55,93,62,51,1
Manufaktura-industria5,64,35,95,72,62,81,4
ERAIKUNTZA4,52,01,91,32,32,40,9
ZERBITZUAK5,84,76,25,44,23,32,9
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa11,810,713,113,89,86,55,4
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak3,11,83,01,11,01,91,2
-Gainerako zerbitzuak4,02,83,92,72,51,92,1
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan5,94,56,05,24,03,02,4
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK6,12,93,92,92,62,11,6
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan5,94,45,85,03,82,92,3

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Ekainaren 2a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eraikuntzaren sektorean, jarduerak % 0,9 egin du gora, 2022ko lehen hiruhilekoaren aldean, eta jarduerak % 0,4 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Zerbitzuen sektorearen jarduera, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 2,9 igo dela zenbatesten da. Hazkuntzaren intentsitatea ez da homogeneoa izan adarren arabera, azken hiruhileko honetan. Hala, Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren adarrak % 5,4ko igoera izan du balio erantsian aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean, eta % 1,9 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean.

Urte arteko aurrerapena moderatuagoa izan da Gainerako zerbitzuak adarrean; hartan sartzen dira higiezinen jarduerak, jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, komunikazioa, finantza- eta aseguru-zerbitzuak eta pertsonentzako zerbitzuak; urte arteko % 2,1eko hazkuntza izan du. 2022ko laugarren hiruhilekoaren aldean, gainera, balio erantsiak % 0,7 egin du behera.

Administrazio publikoaren, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen adarrean, urte arteko hazkuntza-tasa % 1,2koa izan da, aurreko hiruhilekoko balio erantsiaren parekoa.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/I

Excel csv
 20222023
 IIIIIIIVI
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA0,811,53,3-13,37,5
INDUSTRIA ETA ENERGIA2,40,9-3,12,40,9
Manufaktura-industria2,81,5-3,32,01,3
ERAIKUNTZA1,9-2,01,11,40,4
ZERBITZUAK0,61,11,10,30,2
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa2,92,90,30,21,9
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,8-0,60,71,00,0
-Gainerako zerbitzuak-0,91,01,90,0-0,7
BALIO ERANTSI GORDINA oinarrizko prezioetan1,11,00,10,70,5
PRODUKTUEN GAINEKO ZERGA GARBIAK1,52,5-0,3-1,51,0
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan1,11,10,10,50,5

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Ekainaren 2a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Sektoreko agregatu guztien urte arteko portaera positiboak Euskal AEko balio erantsia % 2,4 aurrerarazi du. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, balio erantsi gordinak % 0,5 egin du gora.

Eskariaren ikuspegitik, Etxeetako eta EZIAGEtako amaierako kontsumoaren gastuak (kontsumo pribatua) urte arteko % 1,7ko hazkuntza izan du; aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,6 egin du gora.

Administrazio publikoen amaierako kontsumoaren gastuak (kontsumo publikoa), bestalde, gora egin du % 2,4, aurreko urteko hiruhileko beraren, baina % 0,8 atzera, 2022ko laugarren hiruhilekoaren aldean.

Kontsumo publikoaren eta pribatuaren baterako bilakaerak Amaierako kontsumoaren gastuaren % 1,9ko urte arteko hazkuntza zehazten du, zeinak, 2022ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,3ko igoera baitakar.

Kapital-eraketa gordinean (inbertsioa), igoera % 1,6koa izan da, bai urte arteko terminoetan bai hiruhilekoen artekoetan. Ekipo-ondasunen inbertsioak % 2,4ko igoera izan du, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; alegia, hiruhilekoen artean % 1,9ko suspertzea egon da.

Gainerako kapital-eraketa gordinean, zeina eraikuntzako ondasunen bilakaerari lotuago baitago, urte arteko hazkuntza moderatuagoa izan da, % 1,1ekoa, eta % 1,4ko aurrerapena zenbatetsi da aurreko hiruhilekoaren aldean.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/I

Excel csv
 2021202220222023
   IIIIIIIVI
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN5,22,22,91,82,02,11,9
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua5,63,03,53,22,72,31,7
Herri administrazioen azken kontsumo gastua3,9-0,40,7-2,9-0,41,22,4
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA6,04,44,74,85,12,91,6
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan10,96,98,68,47,33,62,4
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina3,12,72,22,43,72,51,1
BARNE-ESKARIA5,42,73,32,52,72,31,8
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK12,710,413,713,99,45,06,3
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK11,67,69,49,67,64,05,4
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan5,94,45,85,03,82,92,3

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Ekainaren 2a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Barneko eskaria Azken kontsumoko gastuak eta Kapitalaren eraketa gordinak eratzen dute, eta urteko lehen hiruhilekoan urte arteko % 1,8ko igoera izan du. Hazkuntza hori BPGd-rako zenbatetsitakoaren azpitik dago (% 2,3); beraz, Kanpo-sektorearen ekarpena positiboa izan da berriro ere urteko lehen hiruhileko honetan. Ondasun eta zerbitzuen esportazioek % 6,3 egin dute gora, urte arteko terminoetan, eta Inportazioek baino intentsitate handiagoz (% 5,4 egin dute gora). Kanpo-saldoak, beraz, ekarpen positiboa egin dio Euskal AEko ekonomiaren urte arteko bilakaerari.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2023/I

Excel csv
 20222023
 IIIIIIIVI
GASTUA AZKEN KONTSUMOAN0,41,0-0,61,20,3
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua1,22,0-1,80,90,6
Herri administrazioen azken kontsumo gastua-1,9-2,13,12,2-0,8
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA2,9-0,2-2,93,31,6
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan3,11,4-6,76,21,9
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina2,8-1,3-0,31,41,4
ONDASUN ETA ZERBITZUEN ESPORTAZIOAK4,92,9-1,6-1,26,2
ONDASUNEN ETA ZERBITZUEN INPORTAZIOAK4,72,3-3,50,66,2
BARNE-PRODUKTU GORDINA merkatu-preziotan1,11,10,10,50,5

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2023ko Ekainaren 2a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegu-mailei dagokienez (Dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta), enpleguak, oro har, % 1,5 egin du gora, 2022. urteko lehen hiruhilekoaren aldean; % 0,3 egin du gora aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Lehen sektorean % 1,4 egin du behera enpleguak urte arteko terminoetan, baina lanpostuen kopuruak % 1,5 egin du gora, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Industrian, lanpostuen urte arteko hazkuntza % 0,8koa izan da, eta aurreko hiruhilekoko zifra baino % 0,3 altuagoa izan da. Eraikuntzan, enpleguaren bilakaera ere positiboa izan da urte arteko terminoetan (% 1,2ko igoera), baina, hiruhilekoen arteko terminoetan, portaera negatiboa izan da (% 1,5eko jaitsiera). Azkenik, Zerbitzuen sektorean dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuen kopuruak gora egin du, bai urte arteko terminoetan (% 1,8), bai hiruhilekoen arteko terminoetan (% 0,5).

Lurralde Historikoetako BPGd-aren bilakaerari dagokionez, 2023ko lehen hiruhilekoan, Arabak urte arteko % 2,5eko hazkuntza izan du; Gipuzkoak, % 2,4koa, eta Bizkaiak, % 2,2koa. 2022ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, Arabako BPGd-a izan da, era berean, portaera onena izan duena, % 1,0 egin baitu gora. Gipuzkoan eta Bizkaian, % 0,5 eta % 0,4 egin du gora, hurrenez hurren.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGd-ak % 2,3 egin du gora eta enpleguak % 1,5, 2023ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2023/06/02
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020971_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali