2023/06/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko maiatza
Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiek, 2023ko maiatzean, % 12,3 egin dute gora
Atzerritarren sarreren kopuruak % 25,0 egin du gora, eta Estatuko jatorriena baino handiagoa izan da, guztizkoaren % 53,4
2023ko maiatzean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 10,0 egin dute gora, eta gaualdiek, % 12,3, urte arteko terminoetan, Eustaten datuen arabera. Izan diren 332.134 sarreren ondorioz, 631.965 gaualdi izan dira, guztira.
Sarreren % 53,4 eta gaualdien % 54,6 atzerritarrenak izan dira; sarreretan, % 25,0eko hazkuntza izan da eta, gaualdietan, % 25,3koa. Hala, Estatuko jatorrikoenak gainditu dira.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Maiatza 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia |
| | 2023/05 | m/m-12 (%) | 2023/05 | m/m-12 (%) | 2023/05 | 2022/05 |
| EUSKAL AE | 332.134 | 10,0 | 631.965 | 12,3 | 1,90 | 1,86 |
| Estatukoak | 154.652 | -3,4 | 286.811 | -0,1 | 1,85 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 177.482 | 25,0 | 345.154 | 25,3 | 1,94 | 1,94 |
| | | | | | | |
| Araba/Álava | 42.030 | 9,9 | 79.195 | 13,4 | 1,88 | 1,83 |
| Estatukoak | 27.074 | 5,6 | 52.306 | 11,5 | 1,93 | 1,83 |
| Atzerritarrak | 14.956 | 18,5 | 26.889 | 17,3 | 1,80 | 1,82 |
| Vitoria-Gasteiz | 31.254 | 16,0 | 61.863 | 18,1 | 1,98 | 1,94 |
| | | | | | | |
| Bizkaia | 150.229 | 8,9 | 282.841 | 10,3 | 1,88 | 1,86 |
| Estatukoak | 71.177 | -5,5 | 126.886 | -5,7 | 1,78 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 79.052 | 26,4 | 155.955 | 27,9 | 1,97 | 1,95 |
| Bilbao | 101.633 | 9,3 | 196.537 | 10,0 | 1,93 | 1,92 |
| | | | | | | |
| Gipuzkoa | 139.875 | 11,2 | 269.929 | 14,2 | 1,93 | 1,88 |
| Estatukoak | 56.401 | -4,5 | 107.619 | 1,8 | 1,91 | 1,79 |
| Atzerritarrak | 83.474 | 25,0 | 162.310 | 24,2 | 1,94 | 1,96 |
| Donostia / San Sebastian | 89.947 | 13,6 | 180.206 | 14,5 | 2,00 | 1,99 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Ekainaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban, 42.030 sarrera izan dira eta 79.195 gaualdi, aurreko urteko maiatzean baino % 9,9 eta % 13,4 gehiago. Bizkaian, hazkuntza % 8,9koa izan da sarreretan eta % 10,3koa, gaualdietan; guztira, 150.229 sarrera eta 282.841 gaualdi izan dira. Gipuzkoan, 2023ko maiatzean, 139.875 sarrera izan dira, 2022ko maiatzean baino % 11,2 gehiago, eta 269.929 gaualdi, aurreko urteko hilabete berean baino % 14,2 gehiago.
Hiriburuka, sarrera kopuruak % 16,0 egin du gora Vitoria-Gasteizen, % 9,3 Bilbon eta % 13,6 Donostian. Antzera, gaualdien igoera, aurreko urteko maiatzarekin alderatuta, % 18,1ekoa izan da Vitoria-Gasteizen, % 10ekoa Bilbon eta % 14,5ekoa Donostian.
2023ko maiatzeko batez besteko egonaldia 1,90 egunekoa izan da Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2022ko hil berekoa baino handiagoa, 1,86 egunekoa izan baitzen.
Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldi osoari.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Maiatza 2023
| | Betetze-mailak (%) | Errentagarritasuna |
| | plazen arabera | gelaka | ADR (eurotan) | RevPAR (eurotan) |
| | 2023/05 | p.p. * | 2023/05 | p.p. * | 2023/05 | m/m-12 (%) | 2023/05 | m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE | 58,6 | 4,2 | 71,5 | 5,5 | 110,75 | 13,6 | 79,15 | 23,2 |
| | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 50,9 | 2,1 | 65,7 | 3,1 | 88,11 | 1,2 | 57,87 | 6,2 |
| Vitoria-Gasteiz | 51,7 | 2,9 | 69,3 | 3,6 | 70,53 | 2,6 | 48,86 | 8,2 |
| | | | | | | | | |
| Bizkaia | 56,8 | 3,6 | 71,4 | 6,1 | 107,62 | 13,0 | 76,82 | 23,5 |
| Bilbao | 63,3 | 4,2 | 78,6 | 6,4 | 122,25 | 13,1 | 96,08 | 23,1 |
| | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 63,7 | 5,8 | 73,6 | 5,8 | 121,40 | 17,6 | 89,31 | 27,7 |
| Donostia / San Sebastian | 71,7 | 5,5 | 80,6 | 5,7 | 148,68 | 17,7 | 119,82 | 26,7 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Ekainaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2023ko maiatzeko okupazio-maila, Euskal AEn, oro har, plazen arabera neurtuz gero, % 58,6koa izan da, eta % 71,5ekoa, gelen arabera neurtuz gero. 2022ko maiatzarekin alderatuta, ehuneko 4,2 eta 5,5 puntu areagotu dira, hurrenez hurren.
Errentagarritasuna, ADR edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtua (komuna duen logela bikoitzari aplikatua, soilik ostatu-erregimenean), Euskal AEn, 110,75 eurokoa izan da 2023ko maiatzean; alegia, % 13,6 areagotu da, aurreko urteko maiatzaren aldean. ADRa Gipuzkoan 121,40 eurokoa izan da, Bizkaian 107,62 eurokoa eta Araban 88,11 eurokoa. Hiriburuka, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADRa 148,68 eurokoa izan da Donostian, 122,25 eurokoa Bilbon eta, azkenik, 70,53 eurokoa Vitoria-Gasteizen.
RevPar edo hileko gela eskuragarriko diru-sarrerak, Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 79,15 eurokoak izan dira 2023ko maiatzean, aurreko urteko hil berean baino % 23,2 handiago.
Informazio-oharra
Hotelen ETHren estaldura % 93,2koa izan da 2023ko maiatzean. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62