HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetan...

2023/05/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetan ostatu-gauak % 15,6 gehitu dira 2023ko apirilean

Eguneko batez besteko tarifa 99,02 eurokoa izan da 2023ko apirilean Euskal AEn, aurreko urteko apirilean baino % 11,4 handiagoa.

Eustaten datuen arabera, 2023ko apirilean % 11,8 gehitu dira sarrerak Euskal AEko hotel-establezimenduetan eta % 15,6 ostatu-gauak urte artean. Erregistratutako 322.584 sarrerek 618.107 ostatu-gau izatea eragin dute guztira.

Sarreren % 43,9 eta ostatu-gauen % 44,1 atzerritik etorritako pertsonenak izan dira, portzentajeak % 26,4 igo ondoren sarreren kasuan eta % 28,1 ostatu-gauen kasuan. Estatutik etorritakoen sarrerak eta ostatu-gauak, bestalde, % 2,6 eta % 7,3 igo dira urte artean, hurrenez hurren.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Apirila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2023/04m/m-12 (%)2023/04m/m-12 (%)2023/042022/04
EUSKAL AE322.58411,8618.10715,61,921,85
Estatukoak181.0192,6345.4967,31,911,83
Atzerritarrak141.56526,4272.61128,11,931,90
       
Araba/Álava42.81116,980.61218,61,881,86
Estatukoak31.14715,459.88616,11,921,91
Atzerritarrak11.66421,320.72626,71,781,70
Vitoria-Gasteiz32.52123,563.52025,41,951,92
       
Bizkaia144.61710,2279.09014,91,931,85
Estatukoak81.0521,0151.8177,11,871,76
Atzerritarrak63.56524,9127.27325,92,001,99
Bilbao101.23513,0197.44415,91,951,90
       
Gipuzkoa135.15612,0258.40515,31,911,86
Estatukoak68.820-0,5133.7933,91,941,86
Atzerritarrak66.33628,8124.61230,71,881,85
Donostia / San Sebastian85.21511,6167.29215,31,961,90

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Maiatzaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban 42.811 sarrera eta 80.612 ostatu-gau erregistratu dira, aurreko urteko apirilean baino % 16,9 eta % 18,6 gehiago. Bizkaian, sarrerak % 10,2 hazi dira eta ostatu-gauak % 14,9; guztira 144.617 sarrera eta 279.090 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 2023ko apirilean, 135.156 sarrera izan dira, 2022ko apirilean baino % 12,0 gehiago, eta 258.405 ostatu-gau, aurreko urteko hil berean baino % 15,3 gehiago.

Hiriburuen arabera, sarreren kopuruak gora egin du Gasteizen (% 23,5), Bilbon (% 13,0) eta Donostian (% 11,6). Antzeko moduan, aurreko urteko apirilaren aldean, ostatu-gauen gehikuntza % 25,4koa izan da Gasteizen, % 15,9koa Bilbon eta % 15,3koa Donostian.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2023ko apirilean 1,92 egunekoa izan da, 2022ko hil berean izandakoa (1,85 egun) baino handiagoa.

Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Apirila 2023

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2023/04p.p. *2023/04p.p. *2023/04m/m-12 (%)2023/04m/m-12 (%)
EUSKAL AE59,05,568,26,099,0211,467,5122,2
         
Araba/Álava53,04,064,44,483,923,054,0710,7
Vitoria-Gasteiz54,25,368,45,568,861,547,0810,3
         
Bizkaia57,75,768,26,795,9910,765,4422,7
Bilbao65,27,275,37,9105,8612,679,7225,9
         
Gipuzkoa62,76,069,55,9107,3914,574,6225,1
Donostia / San Sebastian68,55,774,56,2126,9712,994,6023,2

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Maiatzaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

2023ko apirileko okupazio-maila, Euskal AE osoan, % 59,0koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 68,2koa logelen arabera neurtuta. 2022ko apirilaren aldean, igoerak ehuneko 5,5 eta 6,0 puntukoak izan dira, hurrenez hurren.

Errentagarritasuna, ADRaren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtuta (bainugela duen logela bikoitz bati aplikatua, ostatu-erregimenean), 99,02 eurokoa izan da 2023ko apirilean Euskal AEn, hau da, % 11,4ko igoera izan da aurreko urteko apirilarekin alderatuta. ADRa 107,39 eurokoa izan da Gipuzkoan, 95,99 eurokoa Bizkaian eta 83,92 eurokoa Araban. Hiriburuen artean, aldeak handiagoak izan dira, ADR 126,97 eurotan kokatu baita Donostian, 105,86 eurotan Bilbon eta 68,86 eurotan Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2023ko apirilean, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 67,51 euro izan dira, aurreko urteko hil berean baino % 22,2 gehiago.

2023ko Aste Santuaren balantzea

Azken Aste Santu honetan ostegunetik igandera (4 gau) bitarteko ostatu-gauak % 0,6 gehitu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 108.118ko balioa lortuz; hori apirilean erregistratutako sarrera guztien % 17,5 da. Aste Santuan 51.450 sarrera zenbatu ziren, hau da, aurreko urtean baino % 1,0 gutxiago —iaz Aste Santua astebete geroago izan zen—. Hilabete osoa hartuta, Aste Santuko sarrerak hileko sarrera guztien % 15,9 izan dira.

Okupazio-mailak, urte arteko terminoetan, % 76,3 izan dira plaza bakoitzeko eta % 81,4 logela bakoitzeko Euskal AE osoan. Portzentaje horiek ehuneko 2,6 puntuko jaitsiera adierazten dute plazen arabera neurtuz gero, eta 0,5 puntukoa logelen arabera neurtuz gero.

Lurralde historikoetan, plazen arabera okupazio-mailaren urte arteko aldakuntzak, ehuneko puntutan, honako hauek izan dira: -1,3 puntuko aldea Gipuzkoan, -3,6 Bizkaian eta -2,1 Araban. Logelen arabera okupazio-mailak ere negatiboak izan dira: Araban -1,0 puntu, Gipuzkoan -0,7 eta Bizkaian -0,2.

Atzerritar jatorriko turistak guztizkoaren % 35,4 dira sarreretan eta % 33,8 ostatu-gauetan; 2022ko Aste Santuaren aldean kopuru horiek % 11,2 eta % 16,7 gehitu dira, hurrenez hurren. Jatorri nazionaleko turismoak aurreko urtekoak baino balio baxuagoak izan ditu, sarrerak % 6,6 eta ostatu-gauak % 6,0 murriztu baitira.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, ostatu-gauak eta okupazio-mailak, eremu geografikoaren eta jatorriaren arabera. Aste Santua (*). 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 20232023 / 202220232023 / 20222023p.p. *2023p.p. *
HOTELAK        
         
EUSKAL AE51.450-1,0108.1180,676,3-2,681,4-0,5
Estatukoak33.234-6,671.574-6,0----
Atzerritarrak18.21611,236.54416,7----
         
ARABA/ALAVA6.8543,814.3104,369,7-2,179,5-1,0
Vitoria-Gasteiz4.8874,710.86911,969,30,781,61,2
         
BIZKAIA23.135-3,949.448-1,775,6-3,680,4-0,2
Bilbao15.581-0,233.8202,682,6-0,285,92,4
         
GIPUZKOA21.4610,844.3602,179,6-1,383,2-0,7
Donostia / San Sebastian12.7880,927.7363,784,4-1,087,9-1,0

(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2023ko Maiatzaren 22a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Lurraldeka, aurtengo Aste Santuko portaera, aurreko urtekoaren aldean, desberdina izan da: Araban % 3,8 gehitu dira sarrerak eta % 0,8 Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, % 3,9 murriztu dira. Joera bera erakutsiz, ostatu-gauak % 4,3 igo dira Araban eta % 2,1 Gipuzkoan, baina Bizkaian % 1,7 jaitsi dira.

Lurralde bakoitzeko hiriburuen kasuan, Vitoria-Gasteizek % 4,7ko igoera izan du sarreretan eta % 11,9koa ostatu-gauetan. Donostian % 0,9 sarrera gehiago eta % 3,7 ostatu-gau gehiago erregistratu dira. Bilbon, azkenik, sarrerak % 0,2 jaitsi dira eta ostatu-gauak % 2,6 igo.

Informazio-oharra

2023ko apirileko hotelen ETHren erantzun-tasa % 90,9koa izan da. Eustatek eskerrak ematen dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismo-datuen esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetan ostatu-gauak % 15,6 gehitu dira 2023ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020954_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali