2023/05/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023KO MARTXOA
Euskal AEko industria-jarduerak % 6,2 egin du gora 2023ko martxoan
2023ko lehen hiruhilekoaren balantzea industria-produkzioaren indizearen % 1,5eko hazkuntzarekin itxi da
Euskal AEko industria-produkzioa 2023ko martxoan aurreko urteko hil berekoa baino % 6,2 handiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2023ko lehen hiru hiletako metatuak ere % 1,5eko hazkuntza-tasa izan du.
Martxoan, aurreko hilarekin –2023ko otsaila– erkatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 2,3 egin du gora, urtaro-ondorioak zuzenduta.
Ondasunen helmuga ekonomikoen arabera, 2023ko martxoko indizeak, 2022ko martxokoarekin alderatuta, % 8,8 egin du gora Bitarteko ondasunetan; hartan sartzen dira metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa.
Bestalde, Ekipo-ondasunek % 6,1eko gorakada izan dute. Haien artean honako hauek daude: motordun ibilgailuen fabrikazioa; lokomotorren eta trenbide-materialaren eraikuntza, eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza.
Kontsumo-ondasunek ere urte arteko portaera positiboa izan dute 2023ko martxoan; sektoreak % 3,4ko hazkuntza izan du. Hazkuntza hori Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen portaeraren ondorio izan da, zeinak % 4,8 areagotu baitu ekoizpena. Haietan, honako jarduera hauek sartzen dira: elikagaien prozesatua eta kontserbazioa; garbitasunerako eta higienerako produktuen fabrikazioa; farmaziako produktuak, eta arropen jantzigintza. Bestalde, Kontsumo iraunkorreko ondasunen ekoizpenak % 2,7 egin du behera. Haietan sartzen da, besteak beste, altzari eta etxeko tresnen fabrikazioa.
Energiak, azkenik, % 2,0 egin du behera urte arteko tartean, 2023ko martxoan. Sektore horretan, energia elektrikoaren ekoizpena eta hornikuntza eta petrolio-fintzea sartzen dira.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Martxoa 2023
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | 6,2 | 1,5 | 2,3 |
| Araba/Álava | 9,7 | 4,9 | 1,6 |
| Bizkaia | 6,0 | 0,2 | 4,6 |
| Gipuzkoa | 4,3 | 0,8 | 0,4 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 3,4 | 2,9 | 0,9 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -2,7 | 1,9 | -5,1 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 4,8 | 3,2 | 2,4 |
| Ekipo-ondasunak | 6,1 | 3,4 | 2,6 |
| Bitarteko ondasunak | 8,8 | 3,2 | 3,0 |
| Energia | -2,0 | -10,4 | 4,0 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2023ko Maiatzaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2023ko martxoan urte arteko hazkuntza handiena izan dutenak honako hauek izan dira: Garraio-materiala (% 18,6), Kautxuak eta plastikoak (% 12,0) Elikagaien, edarien eta tabakoaren industrietako produktuak (% 6,2). Urte arteko tartean produkzioaren jaitsiera izan duen sektore bakarra, berriz, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna izan da (% 6,4 egin du behera).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Martxoa 2023
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 6,2 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | 1,6 |
| Kautxua eta plastikoak | 12,0 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | 5,2 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | 1,4 |
| Makineria eta tresneria | 5,1 |
| Garraio-materiala | 18,6 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -6,4 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2023ko Maiatzaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
2023ko martxoan, industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan. Produkzioaren hazkuntza % 9,7koa izan da Araban, % 6,0koa Bizkaian eta, azkenik, % 4,3koa Gipuzkoan.
2023KO LEHEN HIRUHILEKOAREN BALANTZEA
Urteko lehen hiru hiletako metatuan, industria-produkzioaren indizeak % 1,5eko hazkuntza izan du, Ekipo-ondasunen eta Bitarteko ondasunen ondorioz (% 3,4 eta % 3,2, hurrenez hurren). Kontsumo-ondasunek ere bilakaera positiboa izan dute, % 2,9koa, eta Energiak, berriz, –% 10,4ko tasa negatiboa izan du lehen hiruhilekoan eta, hala, guztizkoaren hazkuntza % 1,5era arte mugatu du.
INFORMAZIO OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 89,75eko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62