2023/06/22ko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko maiatza
Ostatu-gauen kopuruak % 2,8 egin du gora landetxeetan, eta % 21,3, Euskal AEko apartamentu turistikoetan, 2023ko maiatzean
Aterpetxe turistikoek ere % 20,9ko igoera izan dute ostatu-gauetan
Euskal AEko landetxeetan, 2023ko maiatzean, sarrera kopuruak % 1,2 egin du gora, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta ostatu-gauen kopuruak, % 2,8. Urte arteko hazkuntza horiekin, sarrerak 14.507 izan dira, eta ostatu-gauak, 31.347, joan den maiatzean.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Maiatza 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2023/05 | m/m-12 (%) | 2023/05 | m/m-12 (%) | 2023/05 | 2022/05 | 2023/05 | p.p. * | 2023/05 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 14.507 | 1,2 | 31.347 | 2,8 | 2,16 | 2,13 | 22,7 | 1,0 | 27,5 | 1,8 |
| Estatukoak | 9.433 | -10,5 | 21.391 | -9,0 | 2,27 | 2,23 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 5.074 | 33,6 | 9.956 | 42,1 | 1,96 | 1,84 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 2.569 | -4,1 | 5.280 | -1,5 | 2,06 | 2,00 | 15,1 | -0,8 | 19,2 | 0,8 |
| Estatukoak | 1.954 | -21,4 | 3.811 | -23,8 | 1,95 | 2,01 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 615 | 220,3 | 1.469 | 304,7 | 2,39 | 1,89 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 4.098 | -5,7 | 8.288 | 4,2 | 2,02 | 1,83 | 20,3 | 0,7 | 23,5 | -0,6 |
| Estatukoak | 2.968 | -5,0 | 6.392 | 5,0 | 2,15 | 1,95 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 1.130 | -7,3 | 1.896 | 1,5 | 1,68 | 1,53 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 7.840 | 7,1 | 17.779 | 3,4 | 2,27 | 2,35 | 28,6 | 2,6 | 35,0 | 4,5 |
| Estatukoak | 4.511 | -8,5 | 11.188 | -9,9 | 2,48 | 2,52 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.329 | 39,5 | 6.591 | 38,1 | 1,98 | 2,00 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Ekainaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Aurreko urteko maiatzarekin alderatuta % 33,6 egin du gora; hala, atzerritarren sarreren kopurua 2023ko maiatzean izan den guztizkoaren % 35,0 izan da Euskal AEko landetxeetan. Ostatu-gauen kasuan, aldi berean, atzerritarrenak guztizkoaren % 31,8 izan dira, eta % 42,1 egin dute gora, 2022ko maiatzarekin alderatuta.
Lurralde historikoaren arabera, urte arteko hazkuntzak sarreretan % 7,1ekoak izan dira Gipuzkoan, 2023ko maiatzean, eta Araban eta Bizkaian jaitsierak izan dira, % 4,1ekoa eta % 5,7koa, hurrenez hurren. Ostatu-gauei dagokienez, Bizkaian % 4,2 egin dute gora eta Gipuzkoan % 3,4; Araban, berriz, % 1,5 egin dute behera.
Euskal AEn mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,16 egunekoa izan da maiatzean, 2022ko hil berean izan zen batez besteko egonaldia (2,13 egun) baino pixka bat altuagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldi osoari.
Plazen eta gelen okupazio-mailek urte arteko hazkuntza izan dute: ehuneko 1,0 eta 1,8 puntu, hurrenez hurren; plazen arabera % 22,7 eta gelen arabera % 27,5.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko maiatzean, 13.486 sarrera izan dira eta 48.912 ostatu-gau. Aurreko urteko maiatzarekin alderatuta, % 31eko hazkuntza izan da sarreren kasuan eta % 21,3koa, ostatu-gauenean.
Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatearekin kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten bidez eskainitako ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe horren barruan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, turismo-motiboengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Maiatza 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2023/05 | m/m-12 (%) | 2023/05 | m/m-12 (%) | 2023/05 | 2022/05 | 2023/05 | p.p. * | 2023/05 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 13.486 | 31,0 | 48.912 | 21,3 | 3,63 | 3,92 | 34,7 | 1,3 | 62,6 | -4,3 |
| Estatukoak | 7.550 | 15,3 | 27.269 | 7,2 | 3,61 | 3,88 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 5.935 | 58,7 | 21.643 | 45,4 | 3,65 | 3,98 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.383 | 26,1 | 7.104 | -6,2 | 5,14 | 6,90 | 21,4 | -1,3 | 54,1 | -16,1 |
| Estatukoak | 1.125 | 12,9 | 4.892 | -19,7 | 4,35 | 6,12 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 258 | 156,4 | 2.212 | 49,7 | 8,58 | 14,69 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 8.205 | 29,2 | 20.024 | 36,2 | 2,44 | 2,32 | 34,1 | 1,3 | 49,5 | -4,8 |
| Estatukoak | 4.589 | 18,2 | 10.253 | 29,8 | 2,23 | 2,03 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.616 | 46,5 | 9.771 | 43,5 | 2,70 | 2,76 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 3.898 | 36,9 | 21.785 | 20,7 | 5,59 | 6,34 | 44,4 | 1,9 | 78,3 | 4,8 |
| Estatukoak | 1.836 | 9,7 | 12.124 | 5,9 | 6,60 | 6,84 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.062 | 75,8 | 9.660 | 46,4 | 4,69 | 5,63 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Ekainaren 22a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Bisitari atzerritarrei dagokie Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien% 44 eta ostatu-gauen % 44,2; izan ere, 2023ko maiatzean, urte artean, % 58,7ko eta % 45,4ko igoerak izan dira, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,63 egunekoa izan da 2023ko maiatzean, 2022ko maiatzekoa baino baxuagoa, orduan 3,92 egunekoa izan baitzen Euskal AE osoan. Gipuzkoan, mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 5,59 egunekoa izan da, Araban 5,14 egunekoa eta Bizkaian 2,44 egunekoa.
Euskal AEn, plazen araberako okupazio-maila % 34,7koa izan da; 2022ko maiatzekoa baino ehuneko 1,3 puntu handiagoa. Apartamentuen araberako okupazio-maila, berriz, ehuneko 4,3 puntu jaitsi da, eta % 62,6koa izan da.
Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko maiatzean urte arteko % 22,4ko hazkuntza izan da, eta, guztira, 24.270; aldi berean, 40.711 ostatu-gau izan dira. Bizkaian, 22.464 ostatu-gau izan dira; Gipuzkoan, 17.179, eta, azkenik, Araban, 1.068.
Ostatu-mota horretako egonaldiaren batez besteko iraupena 1,68 egunekoa izan da 2023ko maiatzean, Euskal AE osoan, eta plazen araberako okupazio-maila, urte arteko ehuneko 3,7 puntuko hazkuntzaren ondoren, % 39,5ekoa.
Informazio-oharra
Establezimendu turistiko hartzaileen inkestaren erantzun-tasa % 96,7koa izan da Landetxeen kasuan, % 84,7koa Apartamentu Turistikoen kasuan eta % 81,1ekoa Aterpetxe turistikoen kasuan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62