HomeGaiakLandetxeakPrentsa Oharrak Ostatu-gauen kopuruak...

2023/05/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko apirila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ostatu-gauen kopuruak % 6,0 egin du gora Euskal AEko landetxeetan eta % 28,4 apartamentu turistikoetan, 2023ko apirilean

Aterpetxe turistikoek ere % 29,4ko igoera izan dute ostatu-gauetan

Euskal AEko landetxeetan, 2023ko apirilean, sarrera kopurua % 2,9 hazi da, aurreko urteko hilabete beraren aldean, eta ostatu-gauen kopurua, % 6,0. Urte arteko hazkuntza horiek kontuan hartuta, 15.526 sarrera izan dira eta 38.659 ostatu-gau joan den apirilean.

Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Apirila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera gelaka
 2023/04m/m-12 (%)2023/04m/m-12 (%)2023/042022/042023/04p.p. *2023/04p.p. *
EUSKAL AE15.5262,938.6596,02,492,4229,42,132,91,7
Estatukoak12.227-6,032.1862,32,632,42----
Atzerritarrak3.29958,16.47329,21,962,40----
           
Araba/Álava2.8542,37.29915,92,562,2621,72,023,30,7
Estatukoak2.560-1,86.73611,22,632,32----
Atzerritarrak29458,9563135,61,911,29----
           
Bizkaia4.4636,710.71118,02,402,1727,83,730,82,7
Estatukoak3.310-12,38.53515,22,581,96----
Atzerritarrak1.153183,32.17630,11,894,11----
           
Gipuzkoa8.2091,120.649-2,22,522,6034,91,839,82,5
Estatukoak6.357-4,116.915-6,12,662,72----
Atzerritarrak1.85224,03.73420,52,022,07----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Aurreko urteko apirilarekin alderatuta % 58,1 hazi ondoren, atzerriko jatorria duten sarrerak 2023ko apirilean Euskal AEko landetxeetan izan diren sarreren guztizkoaren % 21,2 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, aldi berean, atzerriko jatorrikoak guztizkoaren % 16,7 izan dira; % 29,2ko hazkuntza izan dute 2022ko apirilaren aldean.

Lurralde historikoaren arabera, sarreretan, urte arteko igoerak % 6,7koak izan dira Bizkaian, % 2,3koak Araban eta % 1,1ekoak Gipuzkoan, 2023ko apirilean. Ostatu-gauei dagokienez, % 15,9ko eta % 18,0ko hazkuntza izan da Araban eta Bizkaian, hurrenez hurren, eta, Gipuzkoan, berriz, % 2,2ko beherakada.

Euskal AEn mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,49 egunekoa izan da apirilean, 2022ko hil berean izan zen batez besteko egonaldia (2,42 egun) baino altuagoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldi osoari.

Plazen eta gelen okupazio-mailek urte arteko hazkuntza izan dute: ehuneko 2,1 eta 1,7 puntu, hurrenez hurren; plazen arabera, % 29,4 eta gelen arabera, % 32,9.

Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko apirilean, 16.404 sarrera izan dira, eta 54.794 ostatu-gau. Aurreko urteko apirilarekin alderatuta, % 43,5eko hazkuntza izan da sarreretan, eta % 28,4koa, ostatu-gauetan.

Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatearekin kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten bidez eskainitako ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe horren barruan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, turismo-motiboengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Apirila 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldiaBetetze-mailak (%)
   plazen arabera apartamenduka
 2023/04m/m-12 (%)2023/04m/m-12 (%)2023/042022/042023/04p.p. *2023/04p.p. *
EUSKAL AE16.40443,554.79428,43,343,7440,23,164,5-4,8
Estatukoak11.07335,135.96721,93,253,60----
Atzerritarrak5.33264,718.82642,93,534,07----
           
Araba/Álava1.80351,97.9403,44,406,4724,71,057,2-13,1
Estatukoak1.65753,56.2852,83,795,66----
Atzerritarrak14635,81.6555,811,3314,55----
           
Bizkaia10.33843,224.38750,42,362,2544,05,851,6-6,2
Estatukoak6.68536,614.99842,12,242,16----
Atzerritarrak3.65357,09.38965,82,572,43----
           
Gipuzkoa4.26441,022.46719,55,276,2146,1-0,679,13,2
Estatukoak2.73122,914.68414,35,385,78----
Atzerritarrak1.53390,97.78230,95,087,41----

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarreren guztizkoaren % 32,5 eta ostatu-gauen guztizkoaren % 34,4 atzerriko jatorriko bisitariei dagozkie; 2023ko apirilean % 64,7ko eta % 42,9ko urte arteko hazkuntzak izan dituzte, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,34 egunekoa izan da 2023ko apirilean, 2022ko apirilean baino baxuagoa, orduan 3,74 egunekoa izan baitzen Euskal AEn. Gipuzkoan, establezimendu-mota horretako batez besteko egonaldia 5,27 egunekoa izan da, 4,40 egunekoa Araban eta 2,36 egunekoa Bizkaian.

Euskal AE mailan, plazen araberako okupazio-maila % 40,2koa izan da; 2022ko apirilaren aldean, ehuneko 3,1 puntu handiagoa. Apartamentuen araberako okupazio-maila, berriz, ehuneko 4,7 puntu baxuagoa izan da, eta % 64,5ekoa izan da.

Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko apirilean, sarreretan % 35,8ko urte arteko hazkuntza izan da; 23.639 izan dira guztira, eta 40.245 ostatu-gau. Bizkaian, 23.418 ostatu-gau erregistratu dira; Gipuzkoan, 15.701, eta, azkenik, Araban, 1.127.

Egonaldiaren batez besteko iraupena ostatu-mota horretan 1,70 egunekoa izan da 2023ko apirilean, Euskal AE osoan, eta plazen araberako okupazio-maila, ehuneko 6 punturen urte arteko hazkuntza kontuan hartuta, % 40,5ekoa.

2023ko Aste Santuko balantzea

Landetxeetan, Aste Santuan, ostegun eta igande artean (4 gau), sarrera kopuruak % 9,6 egin du behera, eta ostatu-gauen kopuruak % 3,6, Euskal AEn.

Lurralde historikoaren mailan, Araban jaitsi egin da bai sarrera kopurua bai ostatu-gauen kopurua (% 49,5ekoa eta % 11,7koa izan dira, hurrenez hurren); Bizkaian, % 17,2 egin du behera 2022ko Aste Santuan izan ziren sarrera kopuruen aldean, baina % 5,6 gora ostatu-gauetan, eta, Gipuzkoan, azkenik, sarrera kopuruak % 18,2 egin du gora, eta ostatu-gauen kopuruak % 4,8 behera.

Euskal AEko landetxeetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak. Aste Santua (*). 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakOkupazio-mailak
  plazen araberagelaka
 20232023 / 202220232023 / 20222023p.p. *2023p.p. *
EUSKAL AE3.254-9,611.762-3,665,3-0,766,5-3,1
Estatukoak2.761-14,210.669-4,7----
atzerritarrak49328,71.0939,0----
         
ARABA/ALAVA420-49,52.387-11,751,2-11,450,6-15,6
BIZKAIA1.029-17,23.3675,664,23,962,2-2,9
GIPUZKOA1.80518,26.008-4,874,23,278,54,2

(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2023ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEn, 2023ko Aste Santuan, plazen araberako okupazio-maila % 65,3koa izan da eta gelen araberakoa, % 66,5ekoa. Zifra horiek, aurreko urteko zifrak baino ehuneko 0,7 eta 3,1 puntu baxuagoak dira, hurrenez hurren.

Apartamentu turistikoen kasuan, 2022ko Aste Santuaren aldean izan diren urte arteko aldakuntzak positiboak izan dira bi kasuetan: % 34,3 eta % 25,0 sarrera eta ostatu-gau gehiago, hurrenez hurren.

Lurralde historikoari dagokionez, sarrera kopurua % 32,3 handiagoa izan da Araban, % 34,5 handiagoa Bizkaian eta % 34,9 handiagoa Gipuzkoan, horiek guztiak 2022ko Aste Santuarekin alderatuta. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, % 9,9ko, % 33ko eta % 23,2ko hazkuntzak izan dira, hurrenkera horretan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak. Aste Santua (*). 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakOkupazio-mailak
  plazen araberaapartamenduka
 20232023 / 202220232023 / 20222023p.p. *2023p.p. *
EUSKAL AE2.99134,310.62925,058,33,379,3-5,3
Estatukoak2.26734,48.08024,7----
atzerritarrak72434,12.54926,1----
         
ARABA/ALAVA38432,31.6769,939,13,773,3-9,3
BIZKAIA1.83334,54.83733,065,31,568,8-14,6
GIPUZKOA77434,94.11623,263,11,991,35,1

(*)Aste Santua: Ostegunetik igandera (4 gau).

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

Data 2023ko Maiatzaren 23a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Okupazio-mailak % 58,3koak izan dira, plazen arabera neurtuta, eta % 79,3koak, apartamentuen arabera neurtuta. Ehuneko puntuetan, 3,3 puntuko hazkuntza izan da plazen kasuan, eta 5,3 puntuko beherakada, apartamentuen kasuan, 2022ko Aste Santuarekin alderatuta.

Informazio-oharra

Establezimendu turistiko hartzaileen inkestaren erantzun-tasa % 95,4koa izan da Landetxeen kasuan, % 80,7koa Apartamentu Turistikoen kasuan eta % 81,9koa Aterpetxe turistikoen kasuan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei, egindako ahaleginagatik.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ostatu-gauen kopuruak % 6,0 egin du gora Euskal AEko landetxeetan eta % 28,4 apartamentu turistikoetan, 2023ko apirilean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/05/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0020955_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali