2023/06/30eko prentsa-oharra
JARDUERA EKONOMIKOEN DIREKTORIOA. 2022/01/01
KOOPERATIBEN NAZIOARTEKO EGUNA
Kooperatibetan 54.000 pertsona ari dira lanean; Euskal AEko enpleguaren % 5,9 da
Gipuzkoari enplegu kooperatibistaren % 50 baino gehiago dagokio
Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.856 enpresa kooperatibo daude 2.741 establezimendutan banatuta, eta guztizkoaren % 1,6 dira, Eustaten datuen arabera. Enpresa horiek 54.000 pertsona baino gehiagori ematen diete enplegua; alegia, Euskal AEko guztizko enpleguaren % 5,9 dagokie. Gainera, 2021ean, 8.000 milioi euro baino gehiagoko salmenta garbiak izan dituzte.
Lurraldeen araberako establezimenduen banaketan, Bizkaiari % 43,4 dagokio, Gipuzkoari % 42,4 eta Arabari % 14,2. Gipuzkoako pisua nabarmentzen da, berriz, enpleguaren terminoetan, eta guztizkoaren % 53,9 dagokio; ondoren, Bizkaiari % 36,6, eta Arabari % 9,5.
Sektoreen arabera, establezimendu kopuruari dagokionez, Merkataritza eta Konponketa sektorea nabarmentzen da, guztizkoaren % 18,6rekin, ondoren Manufaktura-industria % 12,2rekin eta Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, % 11,8rekin.
Euskal AEko kooperatibetan establezimenduak eta enplegatutako pertsonak, jarduera-adarraren (A21) arabera, sexuari jarraiki. 2022/01/01
| | Establezimenduak | Pertsona enplegatuak | Gizonezkoak (%) | Emakumezkoak (%) |
| Guztira | 2.741 | 54.196 | 52,1 | 47,9 |
| A. Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza | 36 | 231 | 72,7 | 27,3 |
| C. Manufaktura industria | 335 | 19.620 | 77,0 | 23,0 |
| D. Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 6 | 30 | 43,3 | 56,7 |
| E. Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 8 | 113 | 61,9 | 38,1 |
| F. Eraikuntza | 322 | 1.904 | 92,3 | 7,7 |
| G. Handizkako eta txikizkako merkataritza; ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketa | 511 | 8.600 | 23,2 | 76,8 |
| H. Garraioa eta biltegiratzea | 88 | 1.331 | 84,1 | 15,9 |
| I. Ostalaritza | 94 | 2.663 | 12,9 | 87,1 |
| J. Informazioa eta komunikazioak | 96 | 798 | 60,9 | 39,1 |
| K. Finantza jarduerak eta aseguruetakoak | 269 | 1.290 | 47,3 | 52,7 |
| L. Higiezinen jarduerak | 14 | 25 | 60,0 | 40,0 |
| M. Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 324 | 3.889 | 52,8 | 47,2 |
| N. Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak | 67 | 498 | 62,0 | 38,0 |
| P. Hezkuntza | 301 | 8.789 | 29,6 | 70,4 |
| Q. Osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak | 170 | 4.002 | 34,5 | 65,5 |
| R. Arte, aisialdi eta entretenitzeko jarduerak | 60 | 209 | 56,0 | 44,0 |
| S. Beste zerbitzu batzuk | 40 | 204 | 57,4 | 42,6 |
Data 2023ko Ekainaren 30a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Hala ere, enplegu kopuruari dagokionez, Manufaktura-industria da, ia 20.000 enplegurekin, sektorerik esanguratsuena, enplegu kooperatiboaren % 36,2rekin. Era berean, Hezkuntzak, Merkataritza eta Konponketarekin batera, eginkizun esanguratsua du, eta enpleguaren % 16,2 eta % 15,9 dagokie, hurrenez hurren.
Sexuaren arabera, Euskal AEko kooperatibetan enplegua duten pertsonen % 52,1 gizonak izan dira eta % 47,9, emakumeak, establezimendu guztien batezbestekoa baino ehuneko 3,4 puntu gehiago. Sektore feminizatuenak Ostalaritza, Merkataritza eta Konponketa, Hezkuntza eta Osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuetakoak dira (% 87,1, % 76,8, %70,4 eta % 65,5, hurrenez hurren). Enplegua nagusiki gizonena da Eraikuntza (% 92,3) eta Garraioa eta biltegiratzea (% 84,1) sektoreetan.
Kooperatibek presentzia esanguratsua dute Euskal AEko zenbait udalerritan. 10 udalerri garrantzitsuenak, elkarlaneko enpleguaren terminoetan, honako hauek dira: Arrasate, Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Oñati, Donostia, Aretxabaleta, Elorrio, Hernani, Bergara eta Irun.
10 udalerri horiei establezimendu kooperatiboen % 46,5 dagokie, eta enplegu osoaren % 49,3. Enplegua kontuan hartuta, Arrasate nabarmentzen da, enpleguaren % 10,9 baitagokio eta establezimenduen % 3. Bilbori, bestalde, establezimenduen % 16 dagokio eta enpleguaren % 10,9.
Establezimenduak eta kooperatibetan enplegatutako eta pertsonak, Euskal AEn enplegu kooperatibista handiena duten 10 udalerrietan. 2022/01/01
| | Establezimenduak | Pertsona enplegatuak |
| Euskal AEko guztizkoa | 2.741 | 54.196 |
| Arrasate/Mondragon | 81 | 5.905 |
| Bilbao | 439 | 4.360 |
| Vitoria-Gasteiz | 248 | 3.721 |
| Oñati | 37 | 3.310 |
| Donostia / San Sebastian | 251 | 2.777 |
| Aretxabaleta | 24 | 1.585 |
| Elorrio | 15 | 1.459 |
| Hernani | 43 | 1.365 |
| Bergara | 26 | 1.197 |
| Irun | 110 | 1.029 |
Data 2023ko Ekainaren 30a
Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda
Informazio gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62