2023/06/26ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. 2023KO MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Eraikuntza-kostuek, Euskal AEn, % 0,2 egin dute gora 2023ko maiatzean

Urte arteko terminoetan, 2023ko maiatzean, 2022ko maiatzaren aldean, prezioek % 4,2 egin dute gora

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizeak % 0,2 egin du gora 2023ko maiatzean, aurreko hilarekin alderatuta, Eustatek emandako datuen arabera. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuek % 4,2 egin dute behera.

Eraikuntzaren sektoreko kostuek % 0,6 egin dute gora hilabete arteko terminoetan, eta Obra zibilekoek, % 1,1 behera. 2022ko maiatzarekin alderatuta, prezioak % 4,7 igo dira Eraikuntzaren kasuan eta % 2,3, Obra zibilaren kasuan.

Aurreko hilaren aldean, 2023ko apirilaren aldean, lehengaien kostuek % 0,3 egin dute gora, eta eskulanaren kostuak berdin jarraitu du. Urte arteko terminoetan, berriz, lehengaien kostuak % 4,9 egin du gora, eta eskulanenak, % 2,1.

Lehengaien kostuak Eraikuntzaren sektorean % 0,7 egin du gora, eta Obra zibilarenean, hilen artean, % 1,5 behera. Urte arteko bilakaeran, Eraikuntzako lehengaien kostuek % 5,5 egin dute gora, eta Obra Zibilekoenek, % 2,3.

Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2023

Excel csv
 IndizeaAldakuntza (%)
  m/m-1m/m-12
Guztira125,80,24,2
Eraikinak125,50,64,7
Obra zibila126,9-1,12,3
    
Lehengaiak127,80,34,9
Eraikinak127,50,75,5
Obra zibila129,2-1,52,3
    
Laneskua119,10,02,1

Oinarria 2015=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Ekainaren 26a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan, 2023ko maiatzean, 2022ko maiatzarekin alderatuta, igoerarik handienak erregistratu dituztenak honako sektore hauetakoak izan dira: Mineral ez-metalikoen industria (% 16,4), Zuraren eta kortxoaren industria (% 14,4), Kautxua eta plastikoa (% 11,4) eta Mineral ez-metalikoak (% 11,2). Sektorearen lehengaiak diren produktuak ekoizten dituzten azpisektore nagusiak eta prezioen jaitsiera izan dutenak, berriz, honako hauek dira: Petrolio-fintzea (% 28,3ko jaitsiera) eta Energia elektrikoa eta gasa (% 24,5eko jaitsiera).

Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p) . Maiatza 2023

Excel csv
 m / m-12
Ezmetalezko meak11,2
Zuraren eta kortxoaren industria14,4
Petrolioa fintzea-28,3
Industria kimikoa2,2
Kautxua eta plastikoa11,4
Produktu mineral ez-metalezkoak16,4
Metalgintza-8,3
Metalezko artikuluak1,4
Material elektronikoa-1,1
Material elektrikoa3,6
Makineriaren fabrikazioa5,4
Altzarigintza5,7
Energia elektrikoa eta gasa -24,5

Oinarria 2015=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2023ko Ekainaren 26a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren Kostuen Indizea

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntza-kostuek, Euskal AEn, % 0,2 egin dute gora 2023ko maiatzean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/06/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021045_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali