HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskal AEko biztanle...

2023/06/27ko prentsa-oharra

BIZTANLEEN UDAL-ESTATISTIKA. 2022/07/01

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanle kopuruak gora egin du eta 5.096 biztanle gehiago daude 2022ko lehen seihilekoan

Igoera hori atzerritar kopuruaren igoeran oinarritzen da; 6.237 pertsona gehiago dira eta, dagoeneko, biztanleria osoaren % 8,8 dira

Euskal AEn, 2022ko uztailaren 1ean, 2.191.613 biztanle daude; alegia, 5.096 pertsona gehiago, urtarrilean baino, Eustaten datuen arabera. Hala, azken bi urteetako joera aldatu egin da, orduan biztanle kopurua murriztu egin baitzen eta 13.194 pertsona gutxiago baitziren (6.682 gutxiago 2021ean eta 6.512 gutxiago 2020an).

Hiru lurralde historikoetako biztanle kopuruak gora egin du 2022ko urtarrilaren eta uztailaren artean. Igoera handiena termino absolutuetan Bizkaian izan da, zeinak 1.141.407 biztanle baititu eta urtarrilaren 1ean baino 2.198 bizilagun gehiago. Ondoren, Gipuzkoan; bertan 718.109 bizilagun daude, urtarrilean baino 1.493 gehiago. Arabak 332.097 biztanle ditu eta kopuruak bertan ere gora egin du; 1.405 gehiago dira. Hala ere, ehunekoei dagokienez, Araba da gehien hazi den lurraldea (% 0,42) eta, ondoren, Gipuzkoa eta Bizkaia (% 0,21 eta % 0,19, hurrenez hurren).

Euskal AEko hiriburuek ere biztanleria berreskuratu dute, batez ere Gasteizek, zeinak 1.359 biztanle gehiago baititu urte-hasieran baino; Bilbon, berriz, 840 pertsona gehiago dira eta Donostian 361 gehiago.

Euskal AEko biztanleriaren bilakaera, lurralde-eremuen arabera (1). 2022/07/01

Excel csv
 Urtarrila 2022Uztaila 2022Gehikuntza (kop.)Gehikuntza (%)
Guztira2.186.5172.191.6135.0960,23
Lurralde historikoak    
Araba/Álava330.692332.0971.4050,42
Bizkaia1.139.2091.141.4072.1980,19
Gipuzkoa716.616718.1091.4930,21
Hiriburuak    
Bilbao340.455341.2958400,25
Donostia / San Sebastian181.769182.1303610,20
Vitoria-Gasteiz248.106249.4651.3590,55

(1)Behinbehineko datuak

Data 2023ko Ekainaren 27a

Iturria: Eustat. Biztanleen udal-erroldaren estatistika

Euskal AEko gainerako udalerriei dagokienez, nabarmentzekoa da azken seihileko honetan erdiek baino gehiagok biztanle kopurua handitu dutela. Hazkuntza absolutu handienak Leioan (268), Santurtzin (213) eta Derion (177) izan dira Bizkaian, eta Tolosan (168) eta Errenterian (161) Gipuzkoan.

Beste muturrean, Soraluzek Gipuzkoan eta Basaurik eta Ermuak Bizkaian jaitsierak izan dituzte, guztiak 100 biztanletik beherakoak.

Eskualdeak kontuan hartzen baditugu, Bilbo Handian izan da igoera absolutu handiena, 1.636 biztanle gehiagorekin, azken 2 urteetan jaitsiera handienak izan ondoren. Era berean, garrantzitsua da Arabako Lautadako hazkuntza (1.380 biztanle gehiago) eta Donostialdekoa (906 biztanle gehiago).

Gainerakoetan, aztertutako hogei eskualdeetatik 4tan baino ez da galdu biztanle kopurua –Añana (Araba), Arabako Mendiak (Araba), Debabarrena (Gipuzkoa) eta Markina-Ondarroa (Bizkaia)–, eta jaitsiera guztiak % 1etik oso azpitik daude; bitan mantendu egin dira –Arratia-Nerbioi Bizkaian eta Gorbeialdea Araban–, eta gainerako 14etan igo egin da.

Jarraitzen du 64 urtetik gorako pertsona kopuruak gora egiten

Euskal AEko biztanleriaren batez besteko adina 45,7 urtekoa izan da, urte-hasieran baino 0,2 urte handiagoa. Sexuaren arabera, gizonek 44,1 urte dituzte batez beste eta emakumeek, 47,2; aldeak jarraitzen du 3 urte ingurukoa izaten.

Lurralde historikoei dagokienez, Arabak jarraitzen du batez besteko adin gazteena izaten (44,8 urte), Bizkaiak altuena (46,2 urte) eta Gipuzkoak biztanleria globalaren adinetik hurbilen dagoena (45,3 urte).

Lurralde historikoetako batez besteko adinak adinen egitura islatzen du. 2022ko uztailean, 65 urteko edo gehiagoko 514.104 pertsona zeuden Euskal AEn; alegia, 7.508 pertsona gehiago sei hiletan. Talde horri lurralde guztien % 23,5 dagokio, Arabako biztanleriaren % 22,1, Gipuzkoakoaren % 23,3 eta Bizkaikoaren % 23,9.

Eskualdeen arabera, ehuneko hori Plentzia-Mungiako (Bizkaia) % 18,6ko balio minimoen artean dago, hura baita batez besteko adin txikieneko eskualdea, Tolosaldearekin eta Urola Kostarekin batera (Gipuzkoa); edo Gorbeialdea (Araba) % 20,1eko balio minimoen artean, eta Markina-Ondarroako (Bizkaia) % 25,1eko eta Arabako Mendialdeko (Araba) % 25,8ko balio maximoen artean.

Udalerrien arabera, desberdintasuna askoz ere handiagoa da, Irurako % 10,6 eta Haranako % 37,8 bitartekoa. 2022ko uztailaren 1ean, 11 udalerritan 64 urtetik gorako biztanleriaren proportzioa % 15etik behera dago eta, berriz, 6 udalerrik dute % 30etik gorako proportzioa.

Biztanleriaren igoera etorkin kopuruaren hazkuntzaren ondorio izan da

Euskal AEko biztanleria osoan 5.096 biztanle gehiago izan dira urteko lehen seihilekoan, atzerritar kopuruak gora egin duelako eta 6.237 pertsona gehiago direlako. Espainiako nazionalitatea duen biztanle kopuruak jarraitzen du azken urteotako joerarekin, eta 1.141 pertsona gutxiago dira.

Hala, atzerriko nazionalitatea dutenak biztanleriaren % 8,5 izan dira urtarrilaren 1ean eta % 8,8 uztailaren 1ean. Ehunekoa aldatu egiten da lurralde batetik bestera: Araba da proportzio handiena duena, % 10,1ekoa (urtarrilean baino ehuneko hamarren 1 gehiago); ondoren, Gipuzkoa, % 8,9rekin (3 hamarren gehiago), eta, azkenik, Bizkaia, % 8,4rekin (3 hamarren gehiago).

Nazionalitatearen kontinentea kontuan hartzen badugu, Amerikako herrialdeak atzerriko nazionalitatea duten pertsonen % 42,5 dira, eta ia bi puntu areagotu da urtarrilarekin alderatuta. Ondoren, Afrikako herrialdeak daude, % 25,8rekin (urtarrilean baino bi puntu gutxiago), Europako herrialdeak (% 23,6 ingururekin eutsi egin diote) eta, azkenik, Asia eta Ozeania (% 8 inguru).

graf0021048_01_e.png

Lurraldeen arabera, Araban, Afrikako nazionalitatea dutenak bertan bizi diren atzerritarren arteko kolektibo nagusia dira (% 37,1), eta bigarren kolektibo garrantzitsuena Amerikako nazionalitatea duten bizilagunena da (guztizkoaren % 34,6).

Bizkaian, Amerikako nazionalitatea dutenak dira talde nagusikoak (% 46,6), ondoren, Afrikako nazionalitatea dutenak (% 24) eta Europakoa dutenak (% 21,5).

Gipuzkoan, nazionalitateen banaketak Bizkaikoaren antz handiagoa du Arabakoarena baino; bertan, ehunekoa handiagoa da Amerikako nazionalitatea duten bizilagunen artean (% 40,4), gero Europakoa dutenetan (% 28,9) eta Afrikakoa dutenetan (% 22,6).

Informazio-oharra:

Eustatek, aurrerantzean, bi biztanleria-zifra zabalduko ditu urtean: behin betikoak urtarrilaren 1ean eta behin-behinekoak uztailaren 1ean.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanle kopuruak gora egin du eta 5.096 biztanle gehiago daude 2022ko lehen seihilekoan

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2023/06/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021048_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali