2023/07/03ko prentsa-oharra
INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2023KO MAIATZA
Euskal AEko industria-jarduerak % 2,4 egin du behera 2023ko maiatzean
Urteko lehen bost hilekoen balantzearen itxieran industria-produkzioaren indizearen hazkuntza % 0,6koa izan da
Euskal AEko industria-produkzioa 2023ko maiatzean aurreko urteko hil berekoa baino % 2,4 txikiagoa izan da, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek prestatutako datuen arabera. 2023ko lehen bost hiletan metatutako produkzioa, berriz, aurreko urteko aldi berekoa baino % 0,6 handiagoa izan da.
2023ko apirilean, aurreko hilarekin alderatuta, Euskal AEko industria-jarduerak % 0,4 egin du behera azken hilabete honetan, urtaro-ondorio egokiak zuzenduta.
Ondasunen helmuga ekonomikoaren arabera, Energiak % 10,9 egin du behera, urte arteko tartean, 2023ko maiatzean. Sektore horretan, energia elektrikoaren produkzioa eta hornikuntza eta petrolio-fintzea sartzen dira.
Era berean, Tarteko ondasunetako jarduerek, besteak beste, metalurgiak eta produktu metalikoen fabrikazioak, industria kimikoak eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioak, urte arteko % 2,4ko jaitsiera izan dute produkzioan.
Ekipo-ondasunen produkzioak % 0,5eko jaitsiera izan du, bestalde. Haien artean honako hauek daude: motordun ibilgailuen fabrikazioa; lokomotorren eta trenbide-materialaren eraikuntza, eta eraikuntza aeronautikoa edo ontzigintza.
Kontsumo-ondasunek, berriz, urte arteko portaera positiboa izan dute 2023ko maiatzean; produkzioak % 0,6ko hazkuntza izan du sektorean. Hazkuntza hori Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen portaeraren ondorio izan da, % 6,7 egin baitute gora produkzioan; haietan sartzen dira elikagaien prozesatua eta kontserbazioa; garbitasunerako eta higienerako produktuen fabrikazioa; farmaziako produktuak, eta arropen jantzigintza. Kontsumo iraunkorreko ondasunen produkzioak % 21,6 egin du behera. Haietan sartzen da, besteak beste, altzari eta etxeko tresnen fabrikazioa.
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Maiatza 2023
| | Egutegi eraginak zuzendutako datuak | Datu desestazionalizatuak |
| | m / m-12 | Am / A(m-12) | m / m-1 |
| INDIZE OROKORRA | | | |
| Euskal AE | -2,4 | 0,6 | -0,4 |
| Araba/Álava | -5,5 | 2,0 | -2,3 |
| Bizkaia | 0,0 | 0,6 | 0,1 |
| Gipuzkoa | -2,7 | -0,2 | 0,2 |
| ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK | | | |
| Kontsumo-ondasunak | 0,6 | 2,2 | -0,3 |
| Kontsumoondasun iraunkorrak | -21,6 | -6,5 | -7,9 |
| Kontsumoondasun ez-iraunkorrak | 6,7 | 4,4 | 1,4 |
| Ekipo-ondasunak | -0,5 | 3,0 | 1,3 |
| Bitarteko ondasunak | -2,4 | 1,2 | -0,1 |
| Energia | -10,9 | -9,0 | -3,0 |
(p)Behinbehineko datuak
m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean
Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean
m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean
Data 2023ko Uztailaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Maila bereiziago batean, Euskal AEko industrian pisu gehien duten sektoreen artean, 2023ko maiatzean urte arteko hazkuntza izan duten bakarrak honako hauek izan dira: Elikagaigintza, edariak eta tabakoa (% 6,4) eta Makineria eta ekipoa (% 2,5). Urte arteko tartean produkzioaren jaitsiera handiena izan duten sektoreak honako hauek izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 13,3 egin dute behera), Zura, papera eta arte grafikoak (% 10,0 egin dute behera), Material eta ekipo elektrikoa (% 5,7 behera) eta, azkenik, Metalurgia eta produktu metalikoak (%4,2 behera).
Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Maiatza 2023
| | m / m-12 |
| Elikadura ind., edariak, tabakoa | 6,4 |
| Zurgintza, papera eta arte grafikoak | -10,0 |
| Kautxua eta plastikoak | -0,4 |
| Metalurgia eta produktu metalikoak | -4,2 |
| Materiala eta tresna elektrikoak | -5,7 |
| Makineria eta tresneria | 2,5 |
| Garraio-materiala | -1,0 |
| Energia elektrikoa, gasa eta lurruna | -13,3 |
(p)Behinbehineko datuak
Egutegi eraginak zuzendutako datuak
(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak
Data 2023ko Uztailaren 3a
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea
Industria-produkzioaren indizeak urte artean izan duen bilakaera 2023ko maiatzean negatiboa izan da Araban; produkzioak % 5,5eko jaitsiera izan du. Gipuzkoan jaitsiera % 2,7koa izan da. Bizkaian, berriz, produkzioa berdin mantendu da, aurreko urteko maiatzarekin alderatuta.
2023KO MAIATZEKO BALANTZE METATUA
Urteko lehen bost hiletako metatuan, industria-produkzioaren indizeak % 0,6ko hazkuntza izan du, Ekipo-ondasunen eta Kontsumo-ondasunen ondorioz (% 3,0 eta % 2,2, hurrenez hurren). Tarteko ondasunek, era berean, bilakaera positiboa metatu dute, eta % 1,2 hazkuntza izan dute, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; Energian, berriz, urteko lehen bost hiletan metatutako produkzioa % 9,0 jaitsi da.
Lurralde historikoen arabera, 2023ko lehen bost hiletako metatua balantze positiboarekin itxi da: Araban, % 2,0 eta Bizkaian, % 0,6; Gipuzkoan, berriz, % 0,2ko jaitsiera izan da.
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazio-bilketan elkarlanean jardun duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hil honetako indizea laginaren % 91,23ko estaldurarekin kalkulatu da.
Argibide gehiagorako:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62