2023/07/13ko prentsa-oharra
ZERBITZUEN INKESTA. JARDUERA PROFESIONALAK ETA ZERBITZU LAGUNGARRIAK. 2021
Lanbide eta Enpresa Zerbitzuen sektoreak pandemian galdutakoaren zati bat berreskuratu du, eta % 7,8 gehiago fakturatu du Euskal AEn 2021ean
Enpresa txikiek, 10-49 enplegukoek, tira egin diote sektoreari: gora egin dute enpleguan (% 2,2), establezimendu-kopuruan (% 2,3) eta, bereziki, negozio-zifran (% 22)
Lanbide eta Enpresa Zerbitzuen sektoreko establezimenduen negozio-zifra, 2021ean, 9.314 milioi eurokoa izan zen, 2020an baino % 7,8 gehiago, Eustaten datuen arabera. Urte horretan lasaitu ziren COVID-19aren ondorioz jarduera ekonomikoari ezarritako neurri murriztaileenak.
Establezimendu-kopurua pixka bat jaitsi zen, % 1, guztira 27.327 izatera heldu arte, eta enplegatu-kopurua % 2,3, 127.878 pertsona okupatuz.
Negozio-zifraren igoera aipagarriarekin bat etorriz, Lanbide eta Enpresa Zerbitzuetako establezimenduek 6.073 milioi euroko balio erantsia sortu zuten; igoera % 8,1ekoa izan zen.
Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta
Aldi erabilgarriak
Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta
Aldi erabilgarriak
Atalen analisia
Lanbide eta Enpresa Zerbitzuen sektorea bi atalek osatzen dute: Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoek eta Jarduera administratibo eta zerbitzu osagarriek.
Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen atalak 21.524 establezimendu ditu, eta establezimendu-kopuruari dagokionez nagusi da, guztizkoaren % 78,8 baitu. Negozio-zifrari dagokionez ere nagusi da, fakturatutako 6.249 milioi euroak sektorearen % 67,1 baitira. Ez, ordea, enpleguari dagokionez; izan ere, 63.254 pertsona enplegatuek sektorearen erdia baino zertxobait gutxiago osatzen dute: guztizkoaren % 49,5.
Atal honen balio erantsi gordinak nabarmen gainditu zituen 3.965 milioi euroak, eta 2020an lortutakoa % 5 hobetzea ere lortu zuen.
Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen atalaren negozio-zifrak % 4,8 egin du gora, baina establezimendu-kopurua jaitsi egin da (% 1 gutxiago), eta, era berean, % 0,8 jaitsi da ataleko enplegua 2021ean, 2020ko datuekin alderatuta.
Bestalde, Jarduera administratiboen eta zerbitzu osagarrien atalak 3.066 milioi euroko fakturazio globala du, eta Jarduera Profesional eta Zerbitzu Osagarri guztien negozio-zifraren % 32,9 da; bertako 64.624 enpleguak enplegu guztiaren % 50,5 dira, eta 5.803 establezimenduak jarduera-sektore horretako establezimendu guztien % 21,2 dira.
Jarduera administratiboen eta zerbitzu osagarrien kasuan, balio erantsi gordina 2.108 milioi eurokoa izan zen, eta 2021ean % 14,4 igo zen, beraz, 2020ko datuekin alderatuta.
Jarduera administratiboen eta zerbitzu osagarrien atalean, establezimendu-kopurua % 0,9 murriztu da, eta enplegua % 3,7. Fakturazioa, aldiz, % 14,3 igo da.
Dibisioen analisia
Emaitzak jarduera-maila bereiziagoan aztertuz, eta, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen atalaren barruan, garrantziagatik nabarmentzen dira Jarduera Juridikoetako eta Kontabilitateko eta Arkitektura eta Ingeniaritza Zerbitzuetako dibisioak. Lehenak 3.034 milioi euroko fakturazioa izan zuen, dibisioaren % 48,6, eta bigarrenak 2.012 milioi eurokoa, dibisioaren % 32,2. Bien artean negozio-zifra osoaren % 80,7 metatu zuten, establezimendu guztien % 74,5 eta enpleguaren % 69,5 izanik.
2021ean, Jarduera Juridikoetako eta Kontabilitateko dibisioak 25.470 pertsonari eman zien lana 10.576 establezimendutan, eta Arkitektura eta Ingeniaritza Zerbitzuetako 5.456 establezimenduetan 18.480 pertsona aritu ziren lanean. 2020arekin alderatuta, bietan negozio-zifrek gora egin zuten: % 6,1 Jarduera Juridikoek eta Kontabilitatekoek, eta % 3,5 Arkitektura eta Ingeniaritza Zerbitzuek. Establezimendu-kopuruari dagokionez, bietan behera egin zuen; lehenengoan, % 1,7 eta, bigarrenean, % 2. Enplegua % 4,9 jaitsi zen Jarduera Juridikoetako eta Kontabilitateko dibisioan, eta % 0,9 igo zen Arkitektura eta Ingeniaritza Zerbitzuetan.
Gainerako hiru dibisioei dagokienez, Ikerketa eta Garapenaren dibisioaren portaera negatiboa izan da fakturazioan, % 8 jaitsi baita 2020arekin alderatuta. Beste Jarduera Profesional Batzuk dibisioak (besteak beste, Diseinua, Argazkigintza, Itzulpengintza eta Interpretazioa eta Albaitaritza barne hartzen ditu) % 9,9 egin du gora, eta Publizitatea eta Merkatu Azterketak dibisioaren fakturazioa, berriz, % 13,8 igo da.
Ikerketa eta Garapeneko jardueretarako enpleguaren bilakaera positiboa da; izan ere, 2020an baino % 3,7 gehiago dago, nahiz eta establezimendu-kopurua % 1,2 murriztu den. Beste Jarduera Profesional Batzuk dibisioan enpleguak gora egin du, % 1,5 hain zuzen ere, eta establezimendu-kopuruak % 0,7. Gauza bera gertatzen da Publizitatea eta Merkatu Azterketak adarrarekin; izan ere, bilakaerak zifra positiboak ditu bai establezimendu-kopuruan (% 3,8 gehiago), bai landunetan, % 6 egin baitute gora.
Euskal AEko Jarduera profesionalak eta zerbitzu lagungarriak sektoreko aldagai nagusiak, jarduera-taldearen arabera (milaka euro). 2021
| | Establezimenduak | Landun-kopurua | Negozio kopurua |
| | Balioa | osoaren % | Urteko aldakuntza (%) | Balioa | osoaren % | Urteko aldakuntza (%) | Balioa | osoaren % | Urteko aldakuntza (%) |
| Jarduera profesionalak eta zerbitzu lagungarriak | 27.327 | 100,0 | -1,0 | 127.878 | 100,0 | -2,3 | 9.314.496 | 100,0 | 7,8 |
| Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 21.524 | 78,8 | -1,0 | 63.254 | 49,5 | -0,8 | 6.248.964 | 67,1 | 4,8 |
| - Jarduera juridikoak eta kontabilitatekoak | 10.576 | 38,7 | -1,7 | 25.470 | 19,9 | -4,9 | 3.034.268 | 32,6 | 6,1 |
| - Arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzuak | 5.456 | 20,0 | -2,0 | 18.480 | 14,5 | 0,9 | 2.011.699 | 21,6 | 3,5 |
| Ikerketa eta garapena | 410 | 1,5 | -1,2 | 8.413 | 6,6 | 3,7 | 415.710 | 4,5 | -8,0 |
| Publizitatea eta merkatu azterlanak | 1.393 | 5,1 | 3,8 | 4.040 | 3,2 | 6,0 | 349.812 | 3,8 | 13,8 |
| Beste jarduera profesional | 3.689 | 13,5 | 0,7 | 6.851 | 5,4 | 1,5 | 437.475 | 4,7 | 9,9 |
| Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak | 5.803 | 21,2 | -0,9 | 64.624 | 50,5 | -3,7 | 3.065.532 | 32,9 | 14,3 |
| Alokairu jarduerak | 607 | 2,2 | 0,2 | 2.557 | 2,0 | 0,4 | 437.959 | 4,7 | 13,5 |
| - Actividades relacionadas con el empleo | 219 | 0,8 | 5,3 | 8.737 | 6,8 | -16,2 | 348.316 | 3,7 | 31,4 |
| Bidaia-agentziak | 690 | 2,5 | -5,0 | 1.825 | 1,4 | -3,4 | 330.019 | 3,5 | 57,0 |
| Bestelako zerbitzu-jarduerak | 4.287 | 15,7 | -0,6 | 51.505 | 40,3 | -1,5 | 1.949.238 | 20,9 | 7,1 |
Data 2023ko Uztailaren 13a
Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta
Jarduera administratiboak eta zerbitzu osagarriak atalaren barruan, guztizkoan duten partaidetzagatik, Beste Zerbitzu Jarduera Batzuk dibisioa nabarmentzen da –Segurtasun eta Ikerketa Jarduerek, Eraikin eta Lorezaintza Zerbitzuek eta Enpresentzako Laguntza Jarduerek osatzen dute–, eta sektoreko enpleguaren eta establezimendu guztien hiru laurdenak hartzen ditu (% 79,7 eta % 73,9, hurrenez hurren). 2021ean bilakaera negatiboa izan du, bai landunei dagokienez (-% 1,5), bai establezimendu-kopuruari dagokionez (-% 0,6); ez da gauza bera gertatzen fakturazioarekin, % 7,1 igo baita.
Beste Zerbitzu Jarduera Batzuk alde batera utzita, beste dibisioek partaidetza murritza dute beren atalaren barruan. Horrela, establezimenduen % 11,9 eta enpleguaren % 2,8 Bidaia Agentziei dagokie; establezimenduen % 10,5 eta enpleguaren % 4 Alokairu Jarduerei, eta establezimenduen eta enpleguaren % 3,8 eta % 13,5, hurrenez hurren, Enpleguarekin lotutako jarduerei.
Hiruretan egin du gora fakturazioak. Bereziki da aipagarria Bidaia Agentzien fakturazioak izandako igoera, 2020an beherakada esanguratsua izan baitzuen, eta aurten % 57ko igoera izan baitu aurreko urtearekin alderatuta. Enpleguak, aldiz, % 3,4 egin du behera, eta establezimendu-kopuruak ere behera egin du: % 5. Bestalde, Alokairu Jardueretan, fakturazioa % 13,5 igo da, enplegua % 0,4 eta establezimenduak % 0,2. Enpleguarekin lotutako jarduerek ere beherakada nabarmena izan dute landunetan (-% 16,2), baina establezimendu-kopuruak gora egin du (% 5,3), eta fakturazioa nabarmen igo da (% 31,4).
Lurraldeen araberako analisia
Hiru lurralde historikoetan igo da negozio-zifra. Araban % 10,1 igo da, Bizkaian % 9,3 eta Gipuzkoan % 3,3
Lurraldeen arteko banaketari dagokionez, eta establezimendu-kopurua kontuan hartuta, Euskal AEko guztizkoaren % 52,9 Bizkaian dago, % 33,6 Gipuzkoan eta % 13,5 Araban, eta aldeak kontuan hartzekoak dira jardueraren arabera. Esate baterako, Jarduera Juridikoak eta Kontabilitatekoak % 58,5era iritsi dira Bizkaian; Gipuzkoan Ikerketa eta Garapenari dagozkionak % 47,3 dira, eta Araban Enpleguarekin lotutako jarduerak % 19,2 dira, lurralde bakoitzeko jarduera adierazgarrienak aipatzearren.
Enplegua aztertuz gero, lurraldeen arteko banaketaren arabera, 2021ean Bizkaiak gure erkidegoko % 57,5 du; Gipuzkoak % 28,5, eta Arabak % 14. Kasu honetan, eta konparatiboki, lurraldeetako jarduerarik aipagarrienak hauek izan dira: Bizkaian, Bidaia-agentziak (% 63,6), eta, beste bi lurraldeetan, berriz ere Ikerketa eta Garapena Gipuzkoan (% 48,1), eta Enpleguarekin lotutako jarduerak Araban (% 26,9).
Lurraldeen mailan, hiru lurraldeetako fakturazioak bilakaera positiboa izan zuen 2021ean. 2020arekin alderatuta, Arabako negozio-zifrak % 10,1 egin zuen gora; Bizkaikoak % 9,3, eta Gipuzkoakoak % 3,3.
Establezimendu-kopuruaren eta enpleguaren bilakaera ezberdina da lurralde bakoitzean. Lehenengoa hiru lurraldeetan jaitsi da: % 1,4, % 0,7 eta % 0,2, hain zuzen ere, eta ordena horretan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Enpleguari dagokionez, % 3,2 egin du behera Gipuzkoan eta % 2,9 Bizkaian, eta Araban, aldiz, % 1,8 egin du gora.
Euskal AEko Jarduera profesionalak eta zerbitzu lagungarriak sektoreko aldagai nagusiak, lurralde historikoaren arabera (milaka euro). 2021
| | Euskal AE | Gehikuntza % 2021-2020 | Araba/Álava | Gehikuntza % 2021-2020 | Bizkaia | Gehikuntza % 2021-2020 | Gipuzkoa | Gehikuntza % 2021-2020 |
| Establezimenduak (kopurua) | 27.327 | -1,0 | 3.679 | -0,2 | 14.463 | -1,4 | 9.185 | -0,7 |
| Langile okupatuak (kopurua) | 127.878 | -2,3 | 17.852 | 1,8 | 73.567 | -2,9 | 36.459 | -3,2 |
| Negozio kopurua | 9.314.496 | 7,8 | 1.123.891 | 10,1 | 5.789.730 | 9,3 | 2.400.875 | 3,3 |
| Hornidurak | 2.030.331 | 10,6 | 211.523 | 6,9 | 1.326.147 | 13,7 | 492.661 | 4,4 |
| Pertsonal gastuak | 4.212.274 | 5,5 | 558.913 | 11,8 | 2.485.630 | 6,1 | 1.167.731 | 1,4 |
Data 2023ko Uztailaren 13a
Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta
Langile-gastuari dagokionez, hiru lurraldeetan igo da. Horrela, Araban % 11,8 igo da, Bizkaian % 6,1 eta Gipuzkoan % 1,4.
Enplegu-mailaren araberako analisia
Enpresa txikiek, 10-49 enplegukoek, tira egin diote sektoreari: gora egin dute enpleguan (% 2,2), establezimendu-kopuruan (% 2,3) eta, bereziki, negozio-zifran (% 22)
Establezimenduen tamainaren zehaztasunaren azterketak, enpleguaren arabera, informazio gehigarria ematen du.
Lehenik eta behin, mikroenpresak, hau da, 10 enplegu baino gutxiagoko establezimenduak, establezimendu guztien % 93,3 dira, eta langile guztien % 32,7ri ematen diote enplegua eta sektorearen fakturazioaren % 39,1 sortzen dute.
Enpresa txikiek, 10-49 enplegukoek, establezimenduen % 5,3 hartzen dute, baina sektorearen % 22,8ri ematen diote enplegua, eta, 2021ean Jarduera profesional eta zerbitzu osagarri guztien % 31,7 fakturatu zuten. Azkenik, 50 enplegu baino gehiagoko enpresak establezimenduen % 1,4 baino ez dira, eta langile guztien % 44,5 enplegatu zuten eta guztizko bolumenaren % 29,2 fakturatu zuten.
2020tik 2021era arteko bilakaera ezberdina da enpresa handientzat gainerako enpresekin alderatuta. Izan ere, 50 enplegutik gorako enpresetan behera egin dute bai enpleguak (% 5,6 gutxiago), bai establezimendu-kopuruak (-% 0,3) bai fakturazioak (% 8,4 jaitsi da). Mikroenpresetan (1-9 enplegukoak), establezimendu-kopurua % 1,2 jaitsi da, eta enplegua gutxixeago, % 0,6 hain zuzen ere. Fakturazioa, aldiz, % 11,9 igo da. Azkenik, enpresa txikiek, 10-49 enplegukoek, adierazle guztiak positiboak dituzte, eta establezimendu-kopuruan % 2,3ko igoera izan dute, enpleguan % 2,2koa eta negozio-zifran % 22koa.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62