HomeGaiakOstalaritzaPrentsa Oharrak Ostalaritzaren sektorearen...

2023/06/29ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN INKESTA. OSTALARITZA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Ostalaritzaren sektorearen negozio-zifra Euskal AEn % 33,9 hazi da 2021ean, baina ez da bueltatu pandemiaren aurreko zifretara

Ekitaldiaren emaitza, hala ere, serie historiko osoko handiena da

2021ean, Ostalaritzaren sektoreak, Euskal AEn, ostatu-zerbitzuak ematen dituzten eta jatekoen eta edarien zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak hartzen dituenak, % 33,9ko hazkuntza izan du negozio-zifran, Eustaten datuen arabera.

Zifra horrek hazkuntza erlatibo nabarmena egon dela erakusten badu ere, ostalaritzaren sektoreak 2021ean 3.175 milioi euro fakturatu ditu eta, oraindik, 2019ko kopurutik (4.510 milioi euro) urrun dago, COVID-19aren pandemiaren aurretik urteko kopurutik. Hala, pandemiaren eraginez galdutako 2.139 milioi euroetatik, 804 milioi berreskuratu dira.

Euskal AEko Ostalaritzaren sektoreak, 2021ean, 59.144 pertsonari eman die enplegua 13.410 establezimendutan; alegia, % 2,3ko jaitsiera izan da enplegatutako pertsona kopuruan, eta % 0,8koa, establezimenduen kopuruan, 2020ko zifrekin alderatuta. Balio absolutuetan, 1.375 enplegu gutxiago eta 113 establezimendu gutxiago daude eta, 2020ko murrizketak ere kontuan hartuta, pandemiaren urtekoak, 2019ko urtekoekin alderatuta, establezimenduen % 2,2 galdu dira eta enpleguaren % 7,7.

Hala ere, ostalaritzak, 2021aren amaieran, eskuragarri dagoen serie historikoko ekitaldiaren emaitza onena izan du. Lortutako 239,5 milioiko superabitak erakusten du, adierazle horrek zifra positiboak berreskuratzeaz gainera, hura alde handiz bilakatu dela sekula egiaztatutako ekitaldirik onena, 2017aren gainetik, nabarmen, kontuan hartuta orain arte hura izan dela lehen posizioan, ekitaldian 195,1 milioi euroko emaitza positiboarekin.

Emaitza horren arrazoi nagusia da gastu-partidei eutsi zaiela, zehazki, zuzkiduretan eta pertsonalean. Nahiz eta langile-gastuek % 14,4 gora egin duten azken urtean, haien maila oraindik 2019koaren (% 34,8) azpitik dago. Antzera, zuzkidurek gora egin dute 2021ean, eta % 31,6koak izan dira, baina, oraindik, duela bi urtekoak baino % 25 baxuagoak dira.

Esanguratsua da, era berean, faktore-kostuetako balio erantsi gordinaren bilakaera –hark sortutako aberastasuna adierazten du eta ekoizpen gordina ken tarteko kontsumoen baliokidea da, dirulaguntzen eta zeharkako zergen doitzea egin ondoren–; izan ere, % 48,3 egin du gora urte bakar batean. Hala ere, 2019an izandako erregistroaren azpitik dago, % 28,8 azpitik.

Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta

Aldi erabilgarriak

Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta

Aldi erabilgarriak

Ostalaritzaren barruan, Jatekoak eta edatekoak dibisioa –hark, aldi berean, Jatetxeak, Jatekoen beste zerbitzu batzuk eta Edarien establezimenduak azpisektoreak jasotzen ditu– da nagusia: establezimenduen % 89,8 hartzen ditu, enpleguaren % 89,5 eta fakturazioaren antzeko proportzioa, % 86,7.

2021ean, haren negozio-zifra 2.754 milioi eurokoa izan da; alegia, % 30,9 handiagoa, 2020aren aldean. Enplegua % 2,5 murriztu da, berriz, eta mila eta hirurehun enplegu galdu dira; guztira, 52.924 landun daude dibisio horretan 2021ean. Era berean, establezimenduak galdu dira, baina neurri txikiagoan: 113 establezimendu gutxiago, zehazki.

Dimentsioa murriztu bada ere, Jatekoak eta edatekoak dibisioak lortu du ekitaldiaren amaieran ekitaldiko emaitza positiboa izatea: 210,6 milioi euroek nabarmen gainditu dute 2017an izan zen 143 milioi euroko emaitza, orain arteko handiena.

Emaitzak jardueraren maila bereiziagoan aztertuta, Jatetxeen azpisektoreak, esanguratsuenak, % 33,4ko aldakuntza positiboa izan du fakturazioan, eta enpleguari eutsi dio (+% 0,5) eta establezimendu kopurua ere handitu du (+% 3,0).

Dibisio hori osatzen duten beste bi azpisektoreek murrizketa gehiago izan dituzte enpleguan eta establezimendu kopuruan. Doitze hori establezimendu kopuruan izan den % 2,8ko jaitsieran eta enplegu kopuruan izan den % 3,4ko jaitsieran islatu da, Edarien establezimenduen azpisektorearen kasuan. Murrizketa areagotu egin da Jatekoen beste zerbitzu batzuk azpisektorean, cateringean, besteak beste; hartan, enplegatutako pertsona kopuruak ia % 8 egin du behera, eta establezimenduenak, % 4. Negozio-zifra % 31 areagotu da, berriz, Edarien establezimenduetarako eta % 21,1, Jatekoen beste zerbitzu batzuk azpisektorerako.

Agerikoagoa da Ostatu-zerbitzuen dibisioaren suspertzea; hura Hotelak eta Beste ostatu batzuk azpisektoreek eratzen dute. Dibisioak Jatekoen eta edatekoen zerbitzuenak baino murrizketa handiagoak izan ditu, COVID-19agatiko pandemiaren ondorioengatik. 2021ean, 6.200 pertsonari dagokien enplegu kopurua izan du (–% 0,7), eta establezimenduen kopurua 1.370 inguru izan da (+% 0,4). Negozio-zifrak 153,9 milioi euro berreskuratu ditu, eta aise gainditu du laurehun milioi euroko kopurua (421,3 milioi); alegia, 2021ean % 57,6 gehiago fakturatu da.

Euskal AEko ostalaritza-sektoreko aldagai nagusiak, jarduera-taldearen arabera (mila euro). 2021

Excel csv
 EstablezimenduakLandun-kopuruaNegozio kopuruaEkitaldiaren emaitza
 BalioaUrteko aldakuntza (%)BalioaUrteko aldakuntza (%)BalioaUrteko aldakuntza (%)BalioaUrteko aldakuntza (milaka euro)
OSTALARITZA13.410-0,859.144-2,33.175.32233,9239.463313.718
         
Ostatu-zerbitzuak1.3730,46.220-0,7421.2705828.878107.501
Hotelak eta antzeko ostatuak6361,04.628-1,2324.08165,710.74186.011
Beste ostatuak737-0,11.5920,797.18935,418.13721.490
         
Janari eta edarien zerbitzuak12.037-1,052.924-2,52.754.05230,9210.585206.217
Jatetxeak eta janari postuak4.0773,024.7810,51.444.40933,477.691123.363
Beste jan-zerbitzuak263-4,09.222-7,9342.69121,15.38214.889
Edaritegiak7.697-2,818.921-3,4966.95231,0127.51267.965

Data 2023ko Ekainaren 29a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta

Adierazle ekonomikoek bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan, baina intentsitatea ez da bera izan

Lurraldeen arabera, hirurek izan dute bilakaera positiboa 2021 ekitaldiko zifra ekonomikoetan. 2020arekin alderatuta, Arabako ostalaritzako negozio-zifrak % 26,7 egin du gora, Bizkaikoak % 31 eta Gipuzkoak % 40,7. Balio erantsia neurtuz gero, emaitzak are kategorikoagoak dira: Araban hazkuntza % 37,6koa izan da, Bizkaian % 44koa eta Gipuzkoan % 58,5ekoa.

Ondorioz, 2021 ekitaldiko emaitza positiboa da, 27,5 milioikoa Araban, 103,2 milioikoa Bizkaian eta 108,7 milioikoa Gipuzkoan. 2020an hiru lurraldeek izan zituzten lehenengoz ekitaldiko emaitza defizitarioak; 2021an, berriz, ekitaldiko emaitzak ezagutzen den serie historikoko altuenak izan dira hirurentzat. Eta hori hala izan da, nahiz eta murrizketa nabarmenak izan diren enpleguan: % 2,1ekoa Bizkaian, % 2,6koa Araban eta % 2,4koa Gipuzkoan. Gainera, Araban establezimenduen % 1,6 gutxiago izan dira eta % 1,2 gutxiago Bizkaian; Gipuzkoan, bestalde, zifra ia ez da aldatu (% 0,1).

Euskal AEko ostalaritza-sektoreko aldagai nagusiak, lurralde historikoaren arabera . 2021

Excel csv
 Euskal AEUrteko aldakuntza (%) 2021-2020Araba/ÁlavaUrteko aldakuntza (%) 2021-2020BizkaiaUrteko aldakuntza (%) 2021-2020GipuzkoaUrteko aldakuntza (%) 2021-2020
Establezimenduak NU13.410-0,81.930-1,67.058-1,24.4220,1
Landunkopurua NU59.144-2,38.424-2,629.580-2,121.140-2,4
Negozio-zifra (milaka euro)3.175.32233,9428.85426,71.531.03031,01.215.43840,7

Data 2023ko Ekainaren 29a

Iturria: Eustat. Zerbitzuen inkesta

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ostalaritzaren sektorearen negozio-zifra Euskal AEn % 33,9 hazi da 2021ean, baina ez da bueltatu pandemiaren aurreko zifretara

Eragiketa : 
Zerbitzuen inkesta
Eragiketa kodea : 
133000
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2023/06/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021072_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali