2023/07/31ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK. 2023
2022an Euskal AEn % 9,8 hazi da merkataritza elektroniko bidezko salmenten balioa, eta % 7,8 erosketen balioa
Merkataritza elektroniko bidezko salmenten % 24,7 partikularrei zuzendutakoa da; 2022an, berriz, % 12 ingurukoa zen
Euskal AEn establezimenduak dituzten enpresek merkataritza elektroniko bidez egindako salmentak % 9,8 handitu ziren 2022an, aurreko urtearen aldean, eta merkataritza elektroniko bidezko erosketen kasuan, % 7,8 handitu ziren, Eustatek bildutako datuen arabera.
Datuak biltzen direnetik, erosketak nahiz salmentak etengabe hazi dira urtetik urtera, eta hazkunde berri horiekin, 2022an nabarmen gainditu da 26 mila milioi euroko muga salmenten kasuan, eta 19 mila milioi eurokoa erosketen kasuan.
Merkataritza elektroniko bidezko salmentak egin zituzten establezimenduen salmenta guztien % 44,5, batez beste, salmenta elektronikoak izan ziren. Erosketa elektronikoak, berriz, enpresek 2022an egindako erosketa guztien % 37,2 izan ziren.
Euskal AEko establezimenduen % 28,7k, hau da, berrogeita bost mila establezimendu inguruk egiten dute merkataritza elektronikoa. Kopuru hori aurreko urtekoa baino ehuneko 0,7 puntu handiagoa da.
2022an, sarearen bidez edo beste sistema elektroniko batzuen bidez —posta elektronikoa edo datu elektronikoen trukea (EDI eta beste sare batzuk)— sortutako negozio-bolumena 26.608,4 milioi eurokoa izan zen egindako salmenta elektronikoei dagokienez, eta 19.673,1 milioi eurokoa, egindako erosketei dagokienez.
Euskal AEko merkataritza elektronikoaren bidezko erosketak eta salmentak, lurralde historikoaren eta enplegu-geruzaren arabera (milioi euro). 2021-2022
| | Erosketak | Salmentak |
| | 2021 | 2022 | % | 2021 | 2022 | % |
| Euskal AE | 18.241,3 | 19.673,1 | 7,8 | 24.224,9 | 26.608,4 | 9,8 |
| Araba/Álava | 3.168,0 | 3.322,4 | 4,9 | 6.977,2 | 7.404,0 | 6,1 |
| Bizkaia | 9.469,1 | 10.108,1 | 6,7 | 9.209,4 | 10.227,0 | 11,0 |
| Gipuzkoa | 5.604,2 | 6.242,5 | 11,4 | 8.038,3 | 8.977,4 | 11,7 |
| | | | | | | |
| enplegu-geruza | | | | | | |
| 0 - 9 | 5.405,0 | 5.720,4 | 5,8 | 4.250,9 | 4.575,2 | 7,6 |
| >=10 | 12.836,3 | 13.952,7 | 8,7 | 19.974,0 | 22.033,2 | 10,3 |
Data 2023ko Uztailaren 31a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Lurraldeei dagokienez, salmenta elektronikoetan Gipuzkoan (% 11,7) eta Bizkaian (% 11,0) izan den bi digitutatik gorako hazkundea nabarmentzen da. Arabako salmenta elektronikoek % 6,1eko hazkundea izan dute. Erosketa elektronikoetan, halaber, hiru lurraldeek zenbateko ekonomikoak hobetu dituzte, 2021ekoekin alderatuta. Gipuzkoa nabarmendu da berriz ere, % 11,4 hazi baita, Bizkaia % 6,7 eta Araba % 4,9.
Lurralde bakoitzak duen pisuari erreparatuta, ikus daiteke salmenta elektronikoak nahiko antzera banatzen direla hiru lurraldeen artean. Bizkaiak Euskal AE osoaren % 38,4 hartzen du, eta Gipuzkoak eta Arabak % 33,7 eta % 27,8, hurrenez hurren. Erosketetan, ordea, parte-hartzea desberdinagoa da: Bizkaiak hartzen du 2022an Euskal AEn egindako erosketa elektronikoen % 51,4; Gipuzkoak % 31,7, eta Arabak % 16,9.
Bestalde, establezimenduen tamainari erreparatuta, ikus daiteke 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan mugitzen dela merkataritza elektroniko bidezko diru kopururik handiena; salmenta elektronikoen % 82,8 eta erosketa elektroniko guztien % 70,9 hain zuzen ere.
Horrez gain, 2022an establezimenduen % 28,7k parte hartu zuen merkataritza elektronikoan, hau da, aurreko urtean baino 0,7 puntu gehiagok. Igoera hori erosketa elektronikoan (% 25,7) oinarritzen da —aurreko urtean baino ehuneko 0,7 puntu gehiago—, eta, hein txikiagoan, salmenta elektronikoak egiten dituztenetan (% 8,5) —ehuneko 0,2 puntu gehiago—.
Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak ( %). 2001-2022
| | 2001 | 2005 | 2010 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
| Establezimenduak, guztira | | | | | | | | | | | |
| Salerosketa elektronikoa | 3,0 | 10,5 | 15,1 | 26,4 | 26,0 | 25,1 | 26,3 | 27,1 | 26,9 | 28,0 | 28,7 |
| Erosketak | 2,7 | 9,6 | 14,2 | 23,9 | 24,0 | 23,0 | 24,1 | 24,7 | 24,0 | 25,0 | 25,7 |
| Salmentak | 0,4 | 1,9 | 3,9 | 6,5 | 6,5 | 6,8 | 6,9 | 7,0 | 7,6 | 8,3 | 8,5 |
| erosketen gaineko (*) | 9,6 | 15,5 | 28,1 | 31,3 | 33,3 | 36,2 | 36,4 | 38,4 | 40,2 | 38,3 | 37,2 |
| salmenten gaineko (*) | 9,9 | 24,6 | 38,6 | 36,8 | 35,1 | 41,4 | 40,6 | 43,7 | 46,6 | 44,0 | 44,5 |
| | | | | | | | | | | | |
| 10 langile edo gehiago | | | | | | | | | | | |
| Salerosketa elektronikoa | 6,4 | 19,5 | 23,1 | 30,0 | 29,7 | 29,0 | 31,6 | 33,2 | 33,5 | 35,3 | 39,0 |
| Erosketak | 5,1 | 17,3 | 20,3 | 25,3 | 25,8 | 25,1 | 27,0 | 28,3 | 28,9 | 30,2 | 34,8 |
| Salmentak | 1,8 | 5,1 | 8,5 | 11,4 | 11,9 | 12,6 | 13,1 | 13,8 | 14,2 | 14,9 | 15,7 |
| erosketen gaineko (*) | 4,6 | 10,3 | 24,6 | 31,0 | 30,7 | 32,4 | 33,1 | 32,9 | 34,0 | 35,5 | 34,8 |
| salmenten gaineko (*) | 12,7 | 19,4 | 38,4 | 42,6 | 42,1 | 43,2 | 45,9 | 44,2 | 43,3 | 43,2 | 46,6 |
(*)Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduetan, erosketa/salmenta elektronikoen batez besteko ehunekoa guztizko salmenten aldean
Data 2023ko Uztailaren 31a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Era berean, egiaztatu ahal izan denez, bitarteko elektroniko bidez erosten duten establezimenduen kopurua salmentak bitarteko elektroniko bidez egiten dituztenen kopurua baino askoz handiagoa den arren, zenbateko ekonomikoetan salmenta elektronikoak (26.608,4 milioi euro) erosketa elektronikoak baino (19.673,1 milioi) handiagoak dira.
Zenbateko horiek aldatu egiten dira establezimenduen tamaina (enpleguari dagokionez) kontuan hartzen bada. 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen % 39k egiten dute merkataritza elektronikoa, aurreko urtean baino ehuneko 3,7 puntu gehiago. Segmentu horretan, halaber, gehiago dira erosketa elektronikoak egiten dituztenak (% 34,8), eta gutxiago salmentak bide horietatik egiten dituztenak (% 15,7). Gehiago dira erosten dutenak (ehuneko 4,6 puntu) zein saltzen dutenak (ehuneko 0,8 puntu).
Erosketa elektronikoak egiteko erabili diren baliabideei dagokienez, zenbateko ekonomiko osoaren % 51,8 posta elektroniko bidez egin da (e-maila); % 24,4 EDIren eta beste sare batzuen bidez, eta gainerako % 23,8a web-orriaren bidez. Bestalde, salmenten zenbateko osoaren % 34,8 web-orrien, aplikazioen (app) edo Interneteko salmenta-atarien bidez egin da; % 25,0 posta elektroniko bidez, eta gainerako % 40,1 EDIren eta beste sare batzuen bidez.
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Aldi erabilgarriak
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Aldi erabilgarriak
Kontsumitzaile partikularrak parte-hartze handiagoa du merkataritza elektronikoan: lau eurotik batek bezero mota hori du azken helburu
2022an, merkataritza elektronikoko salmentak bideratu diren bezero motari dagokionez, gehien-gehienek —baliabide elektroniko bidez fakturatutako zenbateko osoaren % 74,1— beste enpresa batzuk izan dituzte hartzaile (B2B izenekoa), % 24,7 kontsumitzaile partikularrei zuzendu zaie (B2C) eta gainerako % 1,2a beste bezero mota batzuei, hala nola administrazio publikoei (B2G). Beste enpresa batzuei egindako salmentak nagusi izan arren, aditzera eman behar da kontsumitzaile partikularrei zuzendutakoek gora egin dutela. Izatez, 2000ko hamarkadaren hasieran bezero mota horri zegokion bide elektronikoetatik fakturatutako hamar eurotik bat, hogei urte geroago lau eurotik bat da.
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Aldi erabilgarriak
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei. 2023ko urtarriletik apirilera bitartean bildu da informazioa.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62