2023/07/28ko prentsa-oharra
ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN KONTUAK. 2021
Euskal AEko Administrazio Publikoen 2021eko defizita BPGaren % 3,6 izan zen, aurreko urtean baino ehuneko 2,9 puntu gutxiago
Defizit hori 27 herrialdeko Europar Batasunarena (% 4,8) eta Espainiarena (% 6,9) baino txikiagoa da
Euskal AEko administrazio publikoek (Euskal AEko administrazioa, Estatuko administrazio lurralderatua eta Gizarte Segurantza lurralderatua) % 3,6ko defizita izan zuten BPGari dagokionez; dena dela, defizit hori aurreko urtekoa baino ehuneko 2,9 puntu txikiagoa da, Eustatek egindako datuen arabera, betiere Europar Batasuneko Kontu Nazionalen eta Eskualdekoen Europako Sistemak (SEC-2010) ezarritako irizpideei jarraituz.
2021eko defizita 2.806 milioi eurokoa izan zen, eta horrek 1.842 milioi euroko murrizketa ekarri zuen 2020arekin alderatuta. 2021eko defizitaren hobekuntza hori baliabide ez-finantzarioak % 9,9 gehitzearen ondorio izan zen; hau da, 2.737 milioi gehiago. Bestalde, enplegu ez-finantzarioak % 2,8 hazi ziren; hau da, 895 milioi gehiago. Horren emaitza gisa 2021ean saldoa 1.842 milioi eurotan hobetu zen; % 39,6ko hobekuntza 2020arekin alderatuta.
Inguruko herrialdeetan ere erregistratu zen administrazio publikoen defizitaren bilakaera positibo hori. 27 herrialdeko Europar Batasunaren batezbestekoan, BPGaren defizita ehuneko 1,9 puntu jaitsi zen, eta 2021ean % 4,8koa izan zen. Espainian ehuneko 3,2 puntu jaitsi zen, BPGaren % 6,9raino.
Erakundeen ikuspegitik, euskal administrazioek (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udal-erakundeak eta administrazio publiko gisa sektorizatutako mendeko erakundeak) 1.879 milioi eurotan hobetu zuten beren saldoa; izatez, 2020an 805 milioiko finantzaketa-beharra (defizita) zuten eta 2021ean 1.074 milioiko finantzaketa-ahalmena (superabita) dute.
Administrazio lurralderatuaren osotasunak (Estatua gehi Gizarte Segurantza) 37 milioitan okertu zuen bere saldoa, eta finantzaketa-beharra (defizita) 3.843 milioi eurokoa izatetik 2021ean 3.880 milioiko izatera pasatu zen.
Euskal AEko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantza-gaitasuna (+) edo finantza-beharra (-) (milaka euro). 2021
| | Finantzazkoak ez diren baliabideak | Finantzazkoak ez diren erabilerak | Aurrezki garbia | Finantzatzeko ahalmena(+) beharrizana(-) |
| ---Herri Administrazioak | 30.432.647 | 33.238.723 | -1.951.281 | -2.806.076 |
| | | | | |
| Estatuaren administrazioa + Gizarte Segurantza Lurralderatua | 12.228.752 | 16.108.739 | -3.769.406 | -3.879.987 |
| Estatuaren administrazioa Lurralderatua | 2.449.272 | 2.881.787 | -320.326 | -432.515 |
| Gizarte Segurantza Lurralderatua | 9.779.480 | 13.226.952 | -3.449.080 | -3.447.472 |
| | | | | |
| Euskal administrazioak | 21.259.613 | 20.185.702 | 1.818.125 | 1.073.911 |
| Eusko Jaurlaritza | 13.266.421 | 12.640.011 | 996.996 | 626.409 |
| Araba/Álava | 3.133.656 | 3.042.048 | 128.107 | 91.608 |
| Bizkaia | 9.777.558 | 9.641.757 | 358.840 | 135.801 |
| Gipuzkoa | 6.442.790 | 6.222.697 | 334.182 | 220.093 |
Sartutako erakundeak, ikusi ohar metodologikoa
Data 2023ko Uztailaren 28a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak
Xehetasunari begiratuta, Estatuaren Administrazio Lurralderatuak 508 miloi eurotan murriztu zuen bere saldoa, 2020an 76 milioi euroko saldo positiboa izatetik 2021ean 433 milioi euroko saldo negatiboa izatera.
Bestalde, Gizarte Segurantza Lurralderatuak guztira 13.227 milioi euroko enpleguak erregistratu zituen, eta guztira 9.779 milioiko baliabideak; hartara, 3.447 milioiko saldo negatiboa lortu zen. Zenbateko hori, dena dela, 471 milioi euroko hobekuntza zen 2020an erregistratutako saldoarekin alderatuz gero. Baliabide ez-finantzarioen (batez ere gizarte-kotizazioak) % 5,4ko igoerak —hau da, 496 milioiko igoerak— eta enplegu ez-finantzarioei eusteak —% 0,1 besterik ez zen handitu— eragin zuten hobekuntza hori. Enpleguen % 96,7 gizarte-prestazioetako gastuekin lotzen dira (barnean direla pentsioak eta langabezia-prestazioak); izatez, % 1,6 hazi ziren, hau da, 202 milioi gehiago, eta 12.788 milioira iritsi ziren 2021ean.
Euskal Administrazioei dagokienez, multzo horretan sartzen diren erakunde guztiek saldoa hobetu zuten. Eusko Jaurlaritzako erakundeek finantzaketa-ahalmena 1.310 milioi eurotan hobetu zuten, eta 2020ko 684 milioi euroko saldo negatibotik 2021eko 626 milioiko saldo positibora pasatu zen; izan ere, baliabide ez-finantzarioak % 20,3 handitu ziren, eta 13.266 milioira iritsi ziren, eta enplegu ez-finantzarioak % 7,9 handitu ziren, eta 12.640 milioira iritsi ziren.
Arabako foru- eta udal-administrazioen osotasunak 92 milioi euroko saldo positiboa izan zuen, aurreko urtean baino 87 milioi gehiago. Bizkaia 2020an 109 milioiko finantzaketa-beharra izatetik 2021ean 136 milioiko finantzaketa-ahalmena izatera pasatu zen. Gipuzkoako administrazioetan, halaber, 2020an 17 milioiko finantzaketa-beharra izatetik 2021ean 220 milioiko superabita izatera pasatu ziren.
Euskal AEko administrazio publiko guztien artean 30.433 milioiko baliabide ez-finantzarioak kudeatu zituzten 2021ean, hots, 2020an baino % 9,9 gehiago. Bestalde, enplegu ez-finantzarioak % 2,8 hazi ziren, 33.239 milioi eurora arte. Hori dela eta, 2.806 milioiko finantzaketa-beharra sortu zen, aurreko urtean baino % 39,6 gutxiago.
Euskal AEko Herri Administrazioen baliabide-enplegu ez-finantzetakoak (milaka euro). 2020-2021
| | 2020 | 2021 | 2021/2020 (%) |
| Finantzazkoak ez diren baliabideak | 27.695.460 | 30.432.647 | 9,9 |
| Merkatuko ekoizpena eta azken erabilera propioarentzako ekoizpena | 1.039.227 | 1.147.365 | 10,4 |
| Merkatukoa ez den produkzioaren ziozko ordainketak | 445.991 | 557.046 | 24,9 |
| Ekoizpen eta inportazio zergak (kobratzekoak) | 7.990.846 | 9.211.452 | 15,3 |
| Jabetzaren errentak | 191.598 | 229.461 | 19,8 |
| Errenta, ondare eta abarren gaineko zergak | 7.528.321 | 8.108.801 | 7,7 |
| Gizarte-kotizazioak | 9.504.729 | 9.968.061 | 4,9 |
| Beste transferentzia arrunt batzuk | 839.465 | 811.059 | -3,4 |
| Kapitalzergak (kobratzekoak) | 211.242 | 255.278 | 20,8 |
| Inbertsiorako laguntzak (kobratzekoak) | 91.160 | 264.927 | 190,6 |
| Bestelako kapital-transferentziak (kobratzekoak) (1) | -147.119 | -120.802 | -17,9 |
| Finantzazkoak ez diren erabilerak | 32.343.562 | 33.238.723 | 2,8 |
| Alokatuen ordainsariak | 7.841.342 | 8.165.515 | 4,1 |
| -Bitarteko kontsumoa | 4.168.969 | 4.567.383 | 9,6 |
| Dirulaguntzak (ordaintzekoak) | 996.269 | 993.824 | -0,2 |
| Produkzioaren gaineko beste zerga batzuk | 37.142 | 38.201 | 2,9 |
| Jabetzaren errentak | 215.939 | 187.781 | -13,0 |
| Errentaren, ondarearen eta abarren gaineko zerga arruntak (ordaintzekoak) | 982 | 559 | -43,0 |
| Espezieko gizarte-transferentziak ez diren gizarte-prestazioak | 13.807.304 | 13.984.183 | 1,3 |
| Gauzazko gizarte-transferentziak Merkatuan erositako ekoizpena | 2.234.381 | 2.340.151 | 4,7 |
| Beste transferentzia arrunt batzuk | 844.807 | 920.784 | 9,0 |
| Kapitalaren osaketa gordina | 1.556.373 | 1.540.341 | -1,0 |
| Kapital transferentziak (ordaintzekoak) | 635.546 | 486.764 | -23,4 |
| Ezfinantzetako aktibo ez ekoitzien erosketa garbiak | 4.508 | 13.238 | 193,7 |
| Aurrezki garbia | -3.414.240 | -1.951.281 | -42,8 |
| Finantzatzeko ahalmena(+) beharrizana(-) | -4.648.103 | -2.806.076 | -39,6 |
(1)Barne ditu nekez lortuko den diru-bilketagatiko kapital-transferentziak
Data 2023ko Uztailaren 28a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak
Baliabide ez-finantzarioen barruan, pisu handieneko partidak hazi egin ziren 2021ean. Zehazki, gizarte-kotizazioak partida da oraindik ere pisu handiena duena (% 32,8) eta % 4,9ko hazkundea izan zuen, hau da, 463 milioi gehiago. Hartara, 2021ean 9.968 milioira iritsi zen. Produkzioaren eta inportazioen gaineko zergek baliabideen % 30,3 hartzen zuten eta % 15,3 handitu ziren, 9.211 milioitan kokatuz. Errentaren, ondarearen eta abarren gaineko zergak % 7,7 hazi ziren, 8.108 milioiraino, hau da, baliabideen % 26,6 hartu zuten.
Partida bakarrak egin zuen behera: Beste transferentzia arrunt batzuk. Izatez, % 3,4 jaitsi zen eta 2021ean 811 milioi izan ziren. Laburbilduz, 2021ean baliabide ez-finantzarioak 2.737 milioi igo ziren aurreko urtearekin alderatuta, eta 2020an izandako 1.633 milioiko baliabide-beherakada nabarmen berreskuratu zen.
Era berean, Enplegu ez-finantzarioak 33.239 milioi eurotan kokatu ziren, 2020an baino 895 milioi gehiago. Enpleguetan ere pisu handieneko partidek izan zuten hazkunderik handiena. Espezieko gizarte-transferentziak ez diren gizarte-prestazioak (Gizarte Segurantzaren eta gizarte-laguntzaren prestazioak barne) enpleguen % 42,1 dira eta % 1,3 hazi ziren; hau da, 177 milioi. 13.984 milioitan kokatu ziren. Gehikuntza hori 2020. urtean izandakoa baino askoz txikiagoa izan zen, urte horretan Prestazioak % 12,0 hazi baitziren, 1.400 milioitik gora.
Soldatapekoen ordainsaria —lanpostuen % 24,6— % 4,1 hazi zen, eta 8.166 milioi eurora iritsi zen. Gehikuntza handieneko partida Bitarteko kontsumoa izan zen; partida hori % 9,6 hazi, eta 4.567 milioitan kokatu zen eta enpleguen % 13,7 hartu zuen. Espezieko gizarte-transferentziak: merkatuan erositako ekoizpena partida 106 milioitan hazi zen; hau da, % 4,7. Orotara 2.340 milioira iritsi zen, eta enplegu guztien % 7,0ra.
Gutxitu ziren partidei dagokienez, hauek izan ziren horien arteko garrantzitsuenak: kapital-enpleguak —Kapitalaren osaketa gordina, Kapital-transferentziak (ordaintzekoak) eta Beste aktibo batzuen eskuratzeak—, 2020an baino 156 milioi gutxiago erregistratu zuten eta, guztira, 2.040 milioi izan ziren eta lanpostuen % 6,1. Dirulaguntzak (ordaintzekoak) partida % 0,2 jaitsi zen, 994 milioiraino, eta enplegu guztien % 3,0 hartu zuen.
Herri administrazioen azken eskaria. Euskal AE (milaka euro). 2018-2021
| | 2018 | % | 2019 | % | 2020 | % | 2021 | % |
| Herri administrazioen azken kontsumoko gastua | 12.321.209 | 90,1 | 13.079.809 | 89,6 | 13.603.897 | 89,7 | 14.192.983 | 90,2 |
| Herri administrazioen kapital finkoaren eraketa gordina | 1.358.033 | 9,9 | 1.511.918 | 10,4 | 1.556.373 | 10,3 | 1.540.341 | 9,8 |
| Barne eskari publikoa | 13.679.242 | 100,0 | 14.591.727 | 100,0 | 15.160.270 | 100,0 | 15.733.324 | 100,0 |
Data 2023ko Uztailaren 28a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak
Administrazio publikoen azken gastuaren egituran, Azken Kontsumoko Gastua —hau da, administrazioek ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean egindako gastua gehi etxeei hornitzen zaizkien merkatuko ekoizleek ekoitzitako ondasun eta zerbitzuak (espezietako gizarte-transferentziak)— 2021eko Barne Eskari Publikoaren % 90,2 izan zen, aurreko urtean baino ehuneko 0,5 puntu gehiago. Kapital osaketa gordina (Inbertsio Publikoa) 1.540 milioi eurora iritsi zen, aurreko urtean baino % 1,0 gutxiago.
Erakundeen ikuspegitik, inbertsioen % 94,6 Euskal Administrazioei dagozkie, hau da, 2020an baino ehuneko 0,1 puntu gehiago, nahiz eta gastua 13 milioi gutxitu zuten (2021ean 1.458 milioi izan ziren). Bestalde, Estatuko Administrazio Lurralderatuari gehi Gizarte Segurantzari dagokien zenbatekoa 83 milioi eurokoa izan zen 2021ean, aurreko urtean baino % 3,9 gutxiago.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62