2023/07/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak izan ezik. 2023ko ekaina
Sarrerak % 16,5 gehitu dira Euskal AEko landetxeetan, eta % 15,7 apartamentu turistikoetan, 2023ko ekainean
Aterpetxe turistikoetako sarrerak ere % 1,5 gehitu dira iazko hil beraren aldean
2023ko ekainean, Euskal AEko landetxeetan, sarrera kopurua % 16,5 hazi da, aurreko urteko hil beraren aldean, eta ostatu-gauak % 1,7, Eustaten datuen arabera. Urtetik urterako hazkunde horiekin, sarrera kopurua 18.796ra iritsi da, eta ostatu-gauak 38.932 izan dira joan den ekainean.
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Ekaina 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | gelaka |
| | 2023/06 | m/m-12 (%) | 2023/06 | m/m-12 (%) | 2023/06 | 2022/06 | 2023/06 | p.p. * | 2023/06 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 18.796 | 16,5 | 38.932 | 1,7 | 2,07 | 2,37 | 28,5 | 0,7 | 33,4 | 0,7 |
| Estatukoak | 12.180 | -4,3 | 25.715 | -11,6 | 2,11 | 2,29 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 6.616 | 94,4 | 13.217 | 43,6 | 2,00 | 2,71 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 3.127 | 11,6 | 5.595 | -4,0 | 1,79 | 2,08 | 16,5 | -1,4 | 19,9 | -1,3 |
| Estatukoak | 2.547 | 0,2 | 4.405 | -13,0 | 1,73 | 1,99 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 580 | 123,9 | 1.190 | 55,6 | 2,05 | 2,95 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 6.316 | 18,4 | 13.217 | 23,0 | 2,09 | 2,02 | 32,1 | 5,4 | 37,2 | 5,8 |
| Estatukoak | 4.269 | 0,1 | 9.102 | 2,8 | 2,13 | 2,08 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.047 | 91,3 | 4.115 | 116,7 | 2,01 | 1,77 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 9.353 | 17,0 | 20.120 | -7,3 | 2,15 | 2,72 | 32,7 | -0,8 | 38,0 | -1,3 |
| Estatukoak | 5.364 | -9,4 | 12.208 | -19,5 | 2,28 | 2,56 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.989 | 92,3 | 7.912 | 20,9 | 1,98 | 3,15 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Uztailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Iazko ekainaren aldean % 94,4 hazi ondoren, atzerritar jatorriko sarrerak Euskal AEko landetxeetan 2023ko ekainean izandako sarrera guztien % 35,2 dira. Ostatu-gauen kasuan, atzerritar jatorrikoak guztizkoaren % 33,9 dira, eta % 43,6ko igoera izan dute 2022ko ekainaren aldean.
Lurralde historikoen arabera, 2023ko ekainean, sarreren urtetik urterako igoerak % 18,4ra iritsi ziren Bizkaian, % 17,0ra Gipuzkoan eta % 11,6ra Araban. Ostatu-gauei dagokienez, Bizkaian % 23,0 gehitu dira; Araban, berriz, % 4,0 gutxitu dira, eta Gipuzkoan % 7,3.
Establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 2,07 egunekoa izan da Euskal AEn ekainean, 2022ko hil bereko batez bestekoaren azpitik, orduan 2,37 egunekoa izan baitzen. Batez besteko egonaldiak adierazten du zenbat egun ematen dituzten bidaiariek batez beste gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean, eta ez Euskal AEn guztira zenbat denbora ematen duten.
Plazen eta gelen betetze-mailak ehuneko 0,7 puntu igo dira urtetik urtera. Plazen arabera, % 28,5 izan da betetze-maila, eta, gelen arabera, % 33,4.
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2023ko ekainean 16.776 sarrera izan dira, eta 53.485 ostatu-gau. Aurreko urteko ekainarekin alderatuta, sarrerak % 15,7 gehitu dira, eta ostatu-gauak % 8,3.
Apartamentu turistiko esaten zaio ustiapeneko enpresa-unitate bakar batek bloke edo multzo gisa eskaintzen duen ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen erabilera turistikoko etxebizitzak, hau da, helburu turistikoetarako aldi baterako eskaini, merkaturatu edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.
Sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak Euskal AEko apartamentu turistikoetan. Ekaina 2023
| | Sarrerak | Gaualdiak | Batez-besteko egonaldia | Betetze-mailak (%) |
| | | plazen arabera | apartamenduka |
| | 2023/06 | m/m-12 (%) | 2023/06 | m/m-12 (%) | 2023/06 | 2022/06 | 2023/06 | p.p. * | 2023/06 | p.p. * |
| EUSKAL AE | 16.776 | 15,7 | 53.485 | 8,3 | 3,19 | 3,41 | 38,5 | -0,1 | 62,8 | -3,1 |
| Estatukoak | 9.881 | 10,3 | 31.251 | 4,7 | 3,16 | 3,33 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 6.896 | 24,4 | 22.234 | 13,8 | 3,22 | 3,53 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Araba/Álava | 1.509 | 17,1 | 7.497 | -5,8 | 4,97 | 6,18 | 23,7 | -0,6 | 57,0 | -14,9 |
| Estatukoak | 1.283 | 12,4 | 5.641 | -12,9 | 4,40 | 5,67 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 225 | 54,0 | 1.856 | 24,6 | 8,23 | 10,17 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Bizkaia | 10.163 | 11,8 | 23.228 | 9,5 | 2,29 | 2,33 | 40,3 | 0,8 | 54,0 | -1,4 |
| Estatukoak | 6.212 | 14,3 | 13.549 | 19,3 | 2,18 | 2,09 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 3.951 | 8,0 | 9.679 | -1,8 | 2,45 | 2,69 | - | - | - | - |
| | | | | | | | | | | |
| Gipuzkoa | 5.105 | 24,0 | 22.761 | 12,6 | 4,46 | 4,91 | 45,8 | -2,7 | 73,0 | 0,3 |
| Estatukoak | 2.386 | 0,3 | 12.061 | 0,3 | 5,05 | 5,05 | - | - | - | - |
| Atzerritarrak | 2.719 | 56,3 | 10.700 | 30,5 | 3,94 | 4,71 | - | - | - | - |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2023ko Uztailaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 41,1 eta ostatu-gau guztien % 41,6 atzerritar jatorriko bisitarienak dira. Izan ere, 2023ko ekainean, urtetik urterako % 24,4ko eta % 13,8ko hazkundeak izan dituzte, hurrenez hurren.
Apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,19 egunekoa izan da 2023ko ekainean, 2022ko ekainean baino txikiagoa, orduan 3,41 egunekoa izan baitzen Euskal AE osoan. Gipuzkoan, establezimendu mota horretako batez besteko egonaldia 4,46 egunekoa izan da, Araban 4,97 egunekoa eta Bizkaian 2,29 egunekoa.
Plazak kontuan hartuz, betetze-maila % 38,5ekoa izan da Euskal AEn, 2022ko ekainean izandakoaren ia berdina (% 38,4). Apartamentuak kontuan hartuz, betetze-maila, aldiz, ehuneko 3,1 puntu murriztu da, eta % 62,8koa da.
Euskal AEko aterpetxe turistikoei dagokienez, 2023ko ekainean sarrerek urtetik urterako % 1,5eko gehikuntza izan zuten; guztira 24.648 izan ziren, eta 43.467 ostatu-gau ekarri zituzten. Bizkaian, 22.177 gau igaro dituzte bidaiariek; Gipuzkoan, 20.142 gau, eta, Araban, 1.149 gau.
Ostatu mota horretako egonaldien batez besteko iraupena 1,76 egunekoa izan da 2023ko ekainean Euskal AE osoan, eta plazak kontuan hartuz betetze-maila, urtetik urtera ehuneko 2,4 puntu jaitsi ondoren, % 42,9ra iritsi da.
Informazio-oharra
Hil honetan, ETHaren erantzun-tasa % 96,0 izan da landetxeetan, % 86,9 apartamentu turistikoetan eta % 84,0 aterpetxe turistikoetan. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62