2023/07/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2023ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Sarrerak % 8,3 igo dira, eta ostatu-gauak % 6,5, Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2023ko ekainean

Atzerritar jatorriko sarrerak estatutik etorritakoak baino gehiago dira, % 20,1 gehitu baitira, eta guztizkoaren % 52,9 dira

2023ko ekainean, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak % 8,3 gehitu ziren, eta ostatu-gauak % 6,5, urtetik urterako kopuruak kontuan hartuz, Eustaten datuen arabera. Erregistratutako 334.897 sarrerek guztira 652.205 ostatu-gau ekarri dituzte.

Sarreren % 52,9 eta ostatu-gauen % 54,3 atzerritar jatorriko pertsonenak izan dira. Sarrerak % 20,1 igo dira, eta ostatu-gauak % 14,5; hala bada, estatutik datozenak baino gehiago dira.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Ekaina 2023

Excel csv
 SarrerakGaualdiakBatez-besteko egonaldia
 2023/06m/m-12 (%)2023/06m/m-12 (%)2023/062022/06
EUSKAL AE334.8978,3652.2056,51,951,98
Estatukoak157.595-2,5298.027-1,71,891,88
Atzerritarrak177.30220,1354.17814,52,002,10
       
Araba/Álava44.04812,584.83613,71,931,91
Estatukoak29.24913,056.41512,41,931,94
Atzerritarrak14.79911,428.42116,21,921,84
Vitoria-Gasteiz32.66115,766.80720,02,051,97
       
Bizkaia151.1696,7285.2574,11,891,93
Estatukoak72.193-8,5131.369-10,01,821,85
Atzerritarrak78.97625,7153.88820,31,952,04
Bilbao99.0415,0192.4974,91,941,95
       
Gipuzkoa139.6808,9282.1126,92,022,06
Estatukoak56.153-1,1110.2432,91,961,89
Atzerritarrak83.52716,8171.8699,52,062,19
Donostia / San Sebastian87.87912,8183.9616,72,092,21

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Uztailaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Araban, 44.048 sarrera erregistratu dira, eta 84.836 ostatu-gau, iazko ekainean baino % 12,5 eta % 13,7 gehiago, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, sarrerak % 6,7 gehitu dira, eta ostatu-gauak % 4,1. Guztira 151.169 sarrera eta 285.257 ostatu-gau izan dira. Gipuzkoan, 139.680 sarrera erregistratu dira 2023ko ekainean, 2022ko ekainean baino % 8,9 gehiago, eta 282.112 ostatu-gau, iazko hil berean baino % 6,9 gehiago.

Hiriburuen arabera, sarrera kopurua % 15,7 igo da Gasteizen, % 5,0 Bilbon eta % 12,8 Donostian. Era berean, iazko ekainarekin alderatuta, ostatu-gauak % 20,0 gehitu dira Gasteizen, % 4,9 Bilbon eta % 6,7 Donostian.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia, 2023ko ekainean, 1,95 egunekoa izan da, 2022ko hil berean baino gutxixeago, iaz 1,98 egunekoa izan baitzen.

Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun-kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn egiten duten egonaldi osoari.

Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Ekaina 2023

Excel csv
 Betetze-mailak (%)Errentagarritasuna
  plazen arabera gelakaADR (eurotan)RevPAR (eurotan)
 2023/06p.p. *2023/06p.p. *2023/06m/m-12 (%)2023/06m/m-12 (%)
EUSKAL AE61,91,375,02,2121,7514,791,3518,2
         
Araba/Álava55,62,370,12,089,729,062,9312,3
Vitoria-Gasteiz56,94,074,43,972,488,653,9114,6
         
Bizkaia59,00,774,12,3113,8116,684,3020,3
Bilbao63,91,580,73,8129,8517,1104,8022,9
         
Gipuzkoa67,71,677,92,2140,5814,4109,4317,7
Donostia / San Sebastian74,10,283,62,1177,2513,2148,1816,0

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2023ko Uztailaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Euskal AEko betetze-maila % 61,9 izan da ekainean, plazaka neurtuta, eta % 75,0koa, gelaka neurtuta. 2022ko ekainarekin alderatuta, igoerak ehuneko 1,3 eta 2,2 puntu izan dira, hurrenez hurren.

2023ko ekainean, Euskal AEn, 121,75 euro izan da eguneko batez besteko tarifa edo ADRa (“logela bakarrik” erregimenean gela bikoitz bainugeladunari aplikatua), eta horrek esan nahi du % 14,7ko igoera izan dela aurreko urteko ekainaren aldean. ADRa 140,58 euro izan da Gipuzkoan, 113,81 euro Bizkaian eta 89,72 euro Araban. Hiriburuen arabera, aldeak handiagoak izan dira: ADRa 177,25 euro izan da Donostian, 129,85 euro Bilbon eta 72,48 euro Gasteizen.

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 91,35 eurokoak izan dira 2023ko ekainean, iazko hil berean lortutakoak baino % 18,2 handiagoak.

Azkena Rock Festival

Arabako hotel-establezimenduetako sarrerak, ostatu-gauak eta okupazio-mailak, jatorriaren eta eremu geografikoaren arabera. Ekaina 2023 (*)

Excel csv
 SarrerakGaualdiakOkupazio-mailak
  plazen araberagelaka
 p%p-1%p/p-1p%p-1%p/p-1pp-1p/p-1pp-1p/p-1
ARABA/ALAVA5.05213,94.93113,32,511.07415,410.75215,43,071,974,8-3,984,288,0-4,4
Estatukoak3.99479,13.86278,33,48.68478,48.48378,92,4------
Atzerritarrak1.05820,91.06921,7-1,02.39021,62.26921,15,3------
                 
Vitoria-Gasteiz3.59571,23.41369,25,38.83279,88.12275,58,774,675,3-1,089,091,6-2,8
Errioxa Arabarra85416,993819,0-9,01.38512,51.54814,4-10,569,478,2-11,272,380,0-9,6
Arabako gainerako eskualdeak60311,958011,84,08577,71.08210,1-20,855,067,6-18,765,976,2-13,5
                 

p/p-1 Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)

(*)Kontsultatutako datak: 2023/06/15etik 2023/06/17ra eta 2022/06/16tik 2022/06/18ra (Azkena Rock Festival)

Data 2023ko Uztailaren 20a

Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

ARFren (Azkena Rock Festival) azken edizioa dela eta, zeina Gasteizen egin zen 2023ko ekainaren 15etik 17ra, hotel-establezimenduen sarrerak eta ostatu-gauak % 2,5 eta % 3,0 igo ziren Arabako lurralde osoan. Hiriburuan, ekitaldiaren egoitzan, egun horietan, 2022ko ARFren egun berberekin alderatuta, sarrerak % 5,3 igo ziren, eta ostatu-gauak % 8,7. Plazak zein gelak kontuan hartuz, betetze-mailak 2022ko ediziokoak baino txikixeagoak izan arren, % 71,9 eta % 84,2 izan ziren, hurrenez hurren.

Informazio-oharra

Hoteletako ETHaren erantzun-tasa % 91,3 izan da 2023ko ekainean. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.

Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Sarrerak % 8,3 igo dira, eta ostatu-gauak % 6,5, Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 2023ko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2023/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0021147_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali